Mundakako Arraun Taldea

Mundakako arraun elkartea

Mundakako Arraun Taldea Mundaka herriko arraun taldea da.

Mundakako Arraun Taldea
Sorrera 1975
Herria Euskal Herria Mundaka, Bizkaia
Lehendakaria Ignacio Lezaola
Entrenatzailea Euskal HerriaIker Goikoetxea
Euskal Herria Daniel Arana
Patroia(k) Euskal Herria Xabier Matilla
Kolorea(k)           zuria eta gorria
Trainerua      Erramon (historikoa)
     Mundakarra
     Lamiak
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
1 KAE 2 Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
0 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 11.a (KAE 1 Ligan)
Webgunea www.facebook.com

Elkartea 1975ean sortu zen eta garai onena 1980. hamarkadan izan zuen. Hainbat bandera irabazteaz gain Kontxako Banderara sailkatu zen 1986 eta 1987an. Urdaibai elkarketak egon bazen ere 2001ean alde egin zuen. Hurrengo urteetan trainerua ateratzeko arazoak izan ditu eta beste elkarte batzuekin bat egin behar izan du. Gaur egun Busturialdea Arraun Elkartea osatu du Elantxoberekin batera.

Uniformea aldatu

Elastikoak eta Mundakarra trainerua zuriak dira, marra eta letra gorriekin eta elastikoak gainera, Euskal Herriko ikurrina dauka itsatsita, taldeko armarriaz batera.

Historia aldatu

1975. urtean sortu zen elkartea eta berehala hasi zen Bermeoko trainerilla estropada sonatuetan garaipenak lortzen, bai eta 1977ko Espainiako Trainerilla Txapelketan hirugarren postua eskuratu ere. 1984. urtean lehenengo tituluak iritsi ziren Euskadiko eta Bizkaiko txapeldunak izan baitziren. Emaitza hauek traineruan nabaritzen hasi ziren eta urte hartan bertan Zarauzko Ikurrinan hirugarren postuan sailkatu zen Mundaka. Hurrengo urteetan birritan sartu zen Mundakarra Kontxako Banderan, 1986an seigarren eta 1987an zazpigarren postuak eskuratu zituelarik.

90. hamarkadan ez zuen trainerurik atera baina bateletan emaitz politak lortu zituen, Bizkaiko txapelketak 1998 eta 1999an eta Euskadikoa. 1999an bertan Bermeo eta Elantxoberekin Urdaibai eratu zuen baina elkarketa honek ez zuen asko iraun Elantxobek utzi egin baitzuen taldea. 2001ean bera izan zen Urdaibai utzi eta Algortarekin Algorta-Mundaka trainerua eratu zuena, urtebete baino iraun ez bazuen ere. 2007an Mundaka berriro elkartu zen Elantxoberekin Busturialdea Arraun Elkartea sortzeko baina 2009an bukatu zen elkarketa hau.

Mundaka gaur egun KAE 2 Ligan ari da. Harrobiarekin lan handia egiten duen taldea da eta honen adibide da 2012an jubenilek lorturiko Espainiako trainerilla txapelketa eta Euskadi zein Bizkaiko batel txapelketak. 2016an ordea arraunlari faltarengatik Urdaibairekin bat egin zuen eta Bermeo-Mundaka trainerua osatu zuten, Mundakaren elastiko zuria eta Bermeoren traineru urdinarekin. 2017an ere batera jarraitu zuten.

2018an Elantxoberekin elkartu zen berriz eta Busturialdea izena berreskuratu zuten.

Palmaresa aldatu

Kontxako Bandera aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Seigarren 1986an.
  • Sailkatua (2): 1986 eta 1987.

Ligak aldatu

Bizkaiko Traineru Txapelketa aldatu

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 1986 eta 1987.

Gainontzeko estropadak aldatu

Trainerillak aldatu

Batelak aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Liga
2007 KAE 2 Liga, 3.a (Busturialdea)
2008 KAE 1 Liga, 9.a (Busturialdea)
2009 KAE 2 Liga, 5.a
2010 KAE 2 Liga, 7.a
2011 KAE 2 Liga, 6.a
2012 KAE 2 Liga, 9.a
2013 KAE 2 Liga, 6.a
2014 KAE 2 Liga, 5.a
2015 KAE 2 Liga, 8.a
2016 KAE 2 Liga, 6.a (Bermeo-Mundaka)
2017 KAE 2 Liga, 8.a (Bermeo-Mundaka)
2018 KAE 2 Liga, 10.a (Busturialdea)
2019 KAE 2 Liga, 7.a (Busturialdea)
2020 KAE 2 Liga, 5.a (Busturialdea)
2021 KAE 2 Liga, 1.a (Busturialdea)
2022 KAE 1 Liga, 11.a (Busturialdea)
2023 KAE 1 Liga, 11.a (Busturialdea)

Beteranoak aldatu

Mundakako Arraun Taldea
Patroia(k)   Xabier Matilla
Kolorea(k)           zuria eta gorria
Trainerua      Mundakarra
Palmaresa 0 ABE Liga
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 9.a (ABE Ligan)

Denboraldiak aldatu

Urtea ABE Liga Euskadiko txap.
2022 5.a 3.a
2023 9.a 4.a

Kanpo estekak aldatu