Franz Liszt

Liszt» orritik birbideratua)

Franz Liszt (hungarieraz: Liszt Ferenc; Doborján[1], Austriako Inperioa, gaur egun Austria, 1811ko urriaren 22a - Bayreuth, Alemaniar Inperioa, 1886ko uztailaren 31) erromantizismo garaiko hungariar musikagile, piano-jotzaile eta zuzendaria izan zen.

Franz Liszt

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranz Liszt
JaiotzaRaiding (en) Itzuli1811ko urriaren 22a
Herrialdea Hungariako Erresuma
 Austriar Inperioa
 Austria-Hungariako Inperioa
Bizilekuabirthplace of Franz Liszt (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaBayreuth1886ko uztailaren 31 (74 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Bayreuth (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaAdam Liszt
AmaAnna Liszt
Ezkontidea(k)Marie d'Agoult
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Performing Arts Vienna (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
hungariera
Irakaslea(k)Adam Liszt (en) Itzuli
Carl Czerny
Antonio Salieri
Anton Reicha
Ferdinando Paër
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakclassical composer (en) Itzuli, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musika-irakaslea, Birtuosoa, musikagilea, presbiteroa eta idazlea
Lantokia(k)Austria-Hungariako Inperioa
Weimar eta Erroma
Enplegatzailea(k)Franz Liszt Musika Akademia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakNiccolò Paganini
KidetzaSängerschaft zu St. Pauli Jena (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoasinfonia
musika klasikoa
Hungarian folk music (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
organoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaThird Order of Saint Francis (en) Itzuli

IMDB: nm0006172 Allocine: 137824 Allmovie: p99905 IBDB: 12067
Spotify: 1385hLNbrnbCJGokfH2ac2 iTunes: 263190 Musicbrainz: 2cd475bb-1abd-40c4-9904-6d4b691c752c Songkick: 420553 Discogs: 226461 IMSLP: Category:Liszt,_Franz Allmusic: mn0000742285 Find a Grave: 2328 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

 
Liszt, 1870 inguruan. Argazkilaria: Pierre Petit.

Lehen piano-kontzertua bederatzi urterekin eman zuen. 1821. urtean, Carl Czerny eta Antonio Salieriren ikasle izan zen Vienan. 1823-1835 urteetan, Parisen, Anton Reicha eta Ferdinando Paëren ikasle izan zen. Bere garaiko artista eta idazle askoren lagun izan zen: Hector Berlioz, Frédéric Chopin, Richard Wagner, Victor Hugo, Alphonse de Lamartine, George Sand eta Eugène Delacroix, besteak beste.

1848. urtean Weimarko gorteko kapera-maisu izendatu zuten, eta han izan zen 1859 arte. Weimarren, Wagner (Lohengrin, 1850), Schumann, Berlioz, Mendelssohn, Weber eta Schuberten musika-lanak estreinatu zituen. Garrantzi handiko musikagune egin zuen Weimar hiria. Garai hartan idatzi zituen Fausto (1853-1861) eta Dante (1856) sinfoniak; bizitzako aldirik emankorrena izan zuen hura.

1860tik aurrerako musika-lanek erlijioa dute gaitzat: Santa Isabelen kondaira (1862) eta Christus oratorioa (1866). 1869 urtetik aurrera, Erroman, Weimarren eta Budapesten bizi izan zen. Bizitzako azken bost urteetan irakaskuntza izan zuen zeregin nagusia. Alexander Siloti, Frederic Lamond, Moriz Rosenthal eta Felix von Weingartner ikasle izan zituen, besteak beste.

Liszten musikagintza aldatu

Mende-erdi batez liluratu zituen Lisztek musikazaleak pianoan zuen abileziagatik. Abiadura izugarria zuen, eta indar handia. Musikagile gisa berrikuntzak egin zituen, eta orkestrarako genero berri bat sortu zuen: poema sinfonikoa. Azken lanetan inpresionismoari eta espresionismoari aurrea hartu zien. Liszten ekarpenik handiena hizkuntza harmonikoa eta tonalitatea zabaltzea izan zen, eta XX. mendeko musikagile askori aurrerabidea erakutsi zien.

Aurrekoez gainera, haren lan aipagarrienak dira pianorako idatzitako Harmonia poetikoak eta erlijiosoak (1834-50), Joaldi traszendentezko estudioak (1838), hiru Kontzerturako estudio handi (1848), hobekuntza-estudioak, Ab irato izenekoak, partitura ezagunei egindako transkripzioak eta bere garaiko opera famatuen bariazioak (Bellini, Donizetti, Verdi), Rapsodia hungariarrak, Maitasunezko ametsak, baladak.

Orkestrarako lanak hiru taldetan bereizten dira. Lehenak hamabi poema sinfoniko biltzen ditu, Prometheus (1850), Orpheus (1854-56) eta Hamlet (1859), besteak beste. Bigarren taldekoak sinfoniak dira, koruekin batera, eta hirugarrenean orkestrari trebetasun handiagoa eskatzen dioten lanak: Mefisto balsa, Dibertimentua hungariar erara, Schubert-en martxak eta Rákóczy-ren martxa. Eliz musikaren barruan, Graneko Meza (1855), Missa choralis (1865), Koroatze Meza Hungariarra (1867), kantatak, requiem bat eta organorako Misa pro Organo aipatu behar dira.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Franz Liszt