Frédéric Chopin
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Gotzon lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Frédéric François Chopin (polonieraz: Fryderyk Franciszek Szopen; Żelazowa Wola, Mazovia, 1810eko martxoaren 1a – Paris, 1849ko urriaren 17a) poloniar musikagile eta piano-jotzaile erromantikoa izan zen. Oso egile emankorra izan zen, batik bat pianorako lanengatik. 1837tik 1847ra oso harreman gatazkatsua izan zuen George Sand frantziar idazlearekin. Parisen hil zen, tuberkulosiak jota, 39 urte besterik ez zituela.
Biografia
aldatuOso gazterik hasi zen pianoa ikasten eta hasieratik erakutsi zituen musikarako dohain bereziak. 1826-1829 bitartean, Varsoviako kontserbatorioan ikasten ari zela, ondu zituen lehen lanak. Hemeretzi urterekin, Poloniako pianista nagusia zen, eta haren jeniotasuna Mozartenarekin konparatzen zen[1] 1829an Berlinen eta Vienan eman zituen kontzertuak. Han hasieran arrakasta handia izan bazuen ere, Parisa erbesteratu behar izan zuen 1830ean. Frantzian, Heine, Liszt, Berlioz eta abarren laguntza jaso ondoren, Europako aristokraziaren piano irakasle nagusi bihurtu eta konposizio lanari ekin zion berriro. Varsovian onduriko hainbat eta hainbat lan berrikusi zituen garai hartan. Tuberkulosiaren lehen zantzuak agertu ondoren, Mallorca uharteko Valldemossako kartusiar komentura erretiratu zen 1838an, George Sand idazlearekin, eta elkarrekin hamar urtez lotuta egon ziren. Parisen hil zen 1849ko urriaren 17an.
Chopinek pianorako idatzi zituen lan gehienak: baladak, scherzoak, polonesak, mazurkak eta sonatak, sarritan, Poloniako herri doinuetan inspiratuak, eta Italiako eragin garbia dutenak; orkestra eta ganbera musikarako ere lan batzuk egin zituen. Formen eta gaien aniztasunak, melodiak eta hizkuntza teknikoak eskaintzen duten batasunak eta folklorearen erabilera ugari bezain zuhurrak piano estiloaren sortzaile nagusi bihurtu zuten Chopin, Schumann eta Lisztekin batera. Erromantikoa eta malenkoniatsua zen; berak jakin izan zuen, inork ez bezala, giza emozio sakonenak pianoaren bitartez adierazten.
Chopinen 230 konposizio inguru iritsi zaizkigu; haurtzaroko lan batzuk galdu dira. Ezagutzen diren obra guztietan pianoak parte hartzen du, eta gehienak (piano kontzertu eta ganbera-musikako lan batzuk alde batera utzita) piano hutserako idatzi zituen. Haren lagunek beste genero batzuk lantzera akuilatu zuten. Perthuisko kondeak opera bat idazteko konbentzitu nahi izan zuenean, Chopinek ateraldi honekin uko egin zion: «Konde jauna, utz iezadazu pianorako musika besterik ez egiten, ez bainaiz operak idazteko bezain jakintsua»[2].
Lan nagusiak
aldatuMultimedia
aldatu
|
|
Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza. |
Eponimoak
aldatu- 3784 Chopin asteroidea.
- Varsoviako Frederic Chopin Nazioarteko Aireportua.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Jean-Yves CLEMENT: Les deux âmes de Frédéric Chopin Books.google.es
- ↑ Marie-Paule RAMBEAU: Chopin: L'enchanteur autoritaire Books.google.es
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) (Polonieraz) Chopini buruzko webgunea Chopin.pl