Sopron (hungarieraz: ˈʃopron ahoskatua; alemanez: Ödenburg; kroazieraz: Šopron; latinez: Scarbantia) mendebaldeko Hungariako hiria da, Győr-Moson-Sopron konderrian dagoena. Austriako mugatik gertu dago, Vienatik 60 kmra, eta Budapestetik 220 kmra, eskualde menditsu batean. 2015ean 61.780 biztanle zituen[1].

Sopron
Sopron
Ödenburg
city with county rights (en) Itzuli
Sopron-légifotó52.jpg
HUN Sopron Flag.svg HUN Sopron COA.jpg
Administrazioa
Herrialdea Hungaria
KonderriaGyőr-Moson-Sopron
AlkateaFodor Tamás (Fidesz)
Izen ofizialaSopron/Ödenburg
Jatorrizko izenaSopron
Ödenburg
Posta kodea9400
Geografia
Koordenatuak47°41′N 16°35′E / 47.68°N 16.58°E / 47.68; 16.5847°41′N 16°35′E / 47.68°N 16.58°E / 47.68; 16.58
Azalera169,01 km²
MugakideakBurgenland
Demografia
Biztanleria62.454 (2018ko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg1.205 (2014)
Dentsitatea369,53 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia99
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakRorschach, Eisenstadt, Bolzano, Bad Wimpfen, Kazuno (en) Itzuli, Seinäjoki, Mediaș (en) Itzuli, Veliko Tarnovo, Kempten, Eilat eta Veliko Tarnovo Municipality (en) Itzuli
http://www.sopron.hu

Hiriko klima oso onuragarria da ardogintzarako; mahats mota nagusia kékfrankos da.

HistoriaAldatu

Antzinako Erromaren garaian Scarabantia (antzinako grezieraz: Σκαρβαντία) izena eman zitzaion. Barbaroen inbasioetan hiria suntsitu zuten, eta ez zen magyarren konkista arte (XI. mendean) berreraiki, Suprun izenarekin. 1153. urtean komertzio-gune garrantzitsu gisa aipatzen da. 1273an, Otakar II.a Bohemiakoak gaztelua hartu zuen. Hiria hungariarrei itzuli zitzaien Ladislao IV.ari esker, eta honek hiri aske izendatu zuen.

XVI. mendean, otomandarrek Hungariaren zati handi bat hartu zuten, baina Sopron ez zen inoiz turkiarren eskuetan erori. Hori dela eta, hiria handitu zen, Hungariako beste herrietako jende askok bertara ihes egin zuelako. 1676an, sute batek hiria suntsitu zuen. Hurrengo urteetan hiria berreraiki zuten, eta arte barrokoaren gune bihurtu zen.

Lehen Mundu Gerra amaituta, Saint-Germaingo Itunaren ondorioz, mendebaldeko Hungariako lau lurralde Austriari eman zitzaizkion: Pressburg (Pózsony, gaur egungo Bratislava), Eisenburg (Vas), Ödenburg (Sopron) eta Wieselburg (Moson). 1921ean, herri-matxinada baten ondoren, Soprongo biztanleek Hungariaren barnean gelditzearen alde bozkatu zuten.[2]

Bigarren Mundu Gerran, Sopronek bonbardaketa ugari jasan zituen; 1946an sobietarrek hiria hartu zuten. 1989an, europeismo eta antikomunismoaren eredu gisa ikusia izan zen, ekialdeko biztanleei Austriako muga gurutzatzen uzteagatik.

BiztanleriaAldatu

2011n Sopronen 59.459 lagun bizi ziren; etniari dagokionez, %85 hungariarrak ziren, %5,7 alemaniarrak eta %0,7 ijitoak[3].

Soprongo bilakaera demografikoa (1850-2015)[4]

Biztanle famatuakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman 2015e izeneko erreferentziarako
  2. Beigbeder, Yves. (1994). International Monitoring of Plebiscites, Referenda and National Elections. Springer Publishing, 81 or..
  3. Detailed Gazetteer of Hungary: Sopron. ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-19).
  4. A népesség számának alakulása, terület, népsűrűség, 1870–2001. nepszamlalas2001.hu (Noiz kontsultatua: 2015-12-19).

Kanpo estekakAldatu