Luigi Cherubini
Luigi Cherubini (Florentzia, Italia, 1760ko irailaren 8a edo 14a - Paris, Frantzia, 1842ko martxoaren 15a) italiar musikagilea izan zen.

Luigi Cherubiniren erretratua, Jean Auguste Dominique Ingres.
BiografiaAldatu
Parisa joan aurretik (1787), Italiako iparraldeko antzoki garrantzitsuenentzat idatzi zuen. Parisko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten (1822-1841). Ospe handia lortu zuen Europa guztian. Kalitate handiko obrak egin zituen: operak (Elisa, Medea, Pigmalion), erlijio-musika (Meza la nagusian), ganbera-musika, bi himno eta hainbat melodia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Cherubini |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.