Burgenland
Burgenland[1] (kroaziera:Gradišće) Austriako estatu federala da. Herrialdearen ekialdean dago. 3.965 km2 ditu (Austriako estaturik txikiena da), eta 284.900 biztanle.
Burgenland Gradišće | |||
---|---|---|---|
Austria | |||
Ereserkia | |||
Mein Heimatvolk, mein Heimatland (mul) | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Austria | ||
ISO 3166-2 | AT-1 | ||
Hiriburua | Eisenstadt | ||
governor of Burgenland (en) | Hans Peter Doskozil (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°30′N 16°25′E / 47.5°N 16.42°E | ||
Azalera | 3,966 km² | ||
Mugakideak | Austria Beherea, Estiria, Bratislava eskualdea, Mura eskualde estatistikoa, Győr-Moson-Sopron eta Vas konderria | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 294.436 (2020ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 71 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Gobernadorea | Hans Peter Doskozil | ||
Hizkuntza ofiziala | Austrian German (en) , Burgenland Croatian (en) eta hungariera | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
www.burgenland.at |
Hiriburua Eisenstadt da.
Jatorrizko gutxiengo eslaviar bat bizi da bertan, Burgenlandeko kroaziarrak[2].
Geografia
aldatuMur ibaia eta Hungariako muga arteko ordokiaren artean hedatzen da Burgenland.
Ekonomia
aldatuNekazari lurralde aberatsa da: laboreak, ardoa, fruituak eta tabakoa. Lignito eta petrolio hobiak ditu.
Historia
aldatu1918 arte, Hungariako lurraldea izan zen. Estatu hau Trianongo Itunean (1920) Austriari egokituriko Hungariar lurraldeek osatu zuten. Habsburgotarrak erori zirenetik, Austriaren eta Hungariaren arteko mugak gatazka askoren iturri izan dira (Sopron hiria Hungaria barnean geratu zen, 1921eko erreferendumaren ondoren).
Irudi galeria
aldatu-
Burgenlanden eskualdeak eta barrutiak
-
Landseeren ikuspegia
-
Lange Lacke aintzira
-
Eisenstadten ikuspegia
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
- ↑ (Ingelesez) «Croats of Burgenland» Minority Rights Group 2015-06-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) Burgenlanden webgune ofiziala