Inprobisazio

Inprobisazioa une-uneko asmamenari zor zaion interpretazioa da, musika edo beste arte-adierazpen bateko paperetatik askea[1]. Garrantzi handiko elementua izan da mendeetan zehar, musika lan guztien oinarrian baitago. Herri kantuan sormen indibidual edo kolektiboaren alderdi funtsezkoa da. Jazz-ean bakarlarien inprobisazioak berebiziko garrantzia du, musika estilo horren oinarri nagusia baita aurrez asmatzerik ez dagoen molde eta itzulien erabilera eta bilakaera.

Contact dantza baten "jam" edo inprobisazioa

Inprobisazioak bere legeak ditu halere, eta aski arautuak egon ohi dira estilo bakoitzean, aldaezinak ez badira ere. Inprobisatzeko prestakuntza handia behar izaten da, arau horiek ezagutu, harmonia bezalako kontzeptuak ondo menperatu eta erritmoa eramaten jakitea. Hala ere, zentzu hertsian, edonork inprobisatu dezake musikan, inongo ezagutzarik izan gabe, ez baitu aurrez ezarritako partitura edo gidoi bat jarraitzen[2].

ErreferentziakAldatu

  1. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
  2. Hemsy de Gainza, Violeta. (1983 imp). La improvisación musical. Ricordi ISBN 950-22-0266-X. PMC 642292727. (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).

Kanpo estekakAldatu