Ireki menu nagusia

Edvard Hagerup Grieg (Bergen, Norvegia, 1843ko ekainaren 15a - 1907ko irailaren 4a) musikagilea eta musikaria izan zen. Grieg hartu ohi da Norvegiako nazio-musikaren sortzailetzat.

Edvard Grieg
Edvard Grieg (1888) by Elliot and Fry - 02.jpg
Bizitza
Izen osoa Edvard Hagerup Grieg
Jaiotza Bergen1843ko ekainaren  15a
Herrialdea  Norvegia
Lehen hizkuntza norvegiera
Heriotza Bergen1907ko irailaren  4a (64 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Ezkontidea(k) Nina Grieg Itzuli  (1867-06-11 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Music and Theatre Leipzig Itzuli
Hizkuntzak norvegiera
Irakaslea(k) Carl Reinecke
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Piano Sonata Itzuli
Holberg Suite Itzuli
In the Hall of the Mountain King Itzuli
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0006113
E Grieg signature.svg

BizitzaAldatu

Leipzigen egin zituen ikasketak; haien ondorioz Alemaniako musika erromantikoarekiko etsaigoa sortu zitzaion. Bestalde, R. Nordraak musikariak Norvegiako herri-doinuekiko zaletasuna sortu zion. Handik aurrera, bere aberriko gizakiengan, izadian eta folklorean bilatu zuen iturburua. Liszt eta Wagner maisutzat hartu zituen, eta H. Ibsen eta B. Bjørnsonekin lan egin zuen. Pianista eta orkestra-zuzendari izan zen, eta Europa guztian zehar interpretatu zituen bere obrak.

LanakAldatu

Haren lan aipagarrienetakoak dira Pieza lirikoak pianorako (1867-1901); Norvegiako dantzak; ganbera-musika (Sonatak, biolin eta biolontxelorako; Harirako kuartetoa); musika sinfonikoa (Udazkenean, obertura orkestrarako); antzerkirako musika (Ibsenen Peer Gynt, 1875; Bjørsonen Sigurd Jorsalfar), eta 125 lieder pianoz eta orkestraz lagundurik abesteko (1864-1898).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edvard Grieg