Frantzisko Josef I.a Austriakoa

Frantzisko Josef I.a[1] (alemanez: Franz Joseph I., hungarieraz: I. Ferenc József, eslovenieraz: Franc Jožef I.; Schönbrunn jauregia, Viena, 1830eko abuztuaren 18a - Schönbrunn jauregia, Viena, 1916ko azaroaren 21a) 1848-1916 bitartean Austriako enperadorea eta Hungariako erregea izan zen.

Frantzisko Josef I.a Austriakoa

Ahotsa
Austriako enperadorea

1848ko abenduaren 2a - 1916ko azaroaren 21a
Fernando I.a Austriakoa - Karlos I.a Austriakoa

Hungariako erregea

1848ko abenduaren 2a - 1916ko azaroaren 21a
Fernando I.a Austriakoa - Karlos I.a Austriakoa
Bohemiako erregea

1848 - 1916
Fernando I.a Austriakoa - Karlos I.a Austriakoa
Head of the House of Habsburg (en) Itzuli


Member of the Sejm of the Polish People's Republic (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSchönbrunn jauregia eta Viena1830eko abuztuaren 18a
Herrialdea Austriar Inperioa
 Hungariako Erresuma
Cisleithania
Transleithania
BizilekuaHofburg jauregia
Budako gaztelua
HeriotzaSchönbrunn jauregia eta Viena1916ko azaroaren 21a (86 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaFrantzisko Karlos Austriakoa
AmaPrincess Sophie of Bavaria
Ezkontidea(k)Sissi  (1854ko azaroaren 21a -  1898ko irailaren 10a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Lantokia(k)Viena
Bad Ischl eta Olomouc
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduafield marshal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Second Italian War of Independence (en) Itzuli
Austria-Prusia Gerra
First Italian War of Independence (en) Itzuli
Dukerrien arteko Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm0256636 Musicbrainz: 2ee11976-d393-4558-9cbf-9cab79b6cc65 Discogs: 1195431 Find a Grave: 3545 Edit the value on Wikidata

Tituluak

aldatu

Berorren Maiestate Inperiala eta Apostolikoa, Frantzisko Josef I.a, Jainkoaren graziaz, Austriako enperadore, Hungaria eta Bohemiako errege; Dalmazia, Kroazia-Eslovenia, Galitzia, Lodomeria eta Iliriako errege; Jerusalemgo errege; Austriako artxiduke; Toskanako eta Krakoviako duke handia.

Biografia

aldatu

Frantziko Karlos artxidukearen semea eta Frantzisko II.aren biloba zen. Haren osaba Fernando I.ak 1848ko Vienako Iraultzan aginpidea utzi zuenean, berak eskuratu zuen. Lehen urteetan habsburgotarrak Europan eta Austriako Inperioan nagusi izateko ahaleginak egin zituen. Prusiarrek Alemania bereganatzeko zuten asmoari aurre egiteko, 1848an Austria Alemania Handian sartzeari ezezkoa eman zion, eta orobat, 1850ean Olmützen Alemania Txikia sortzeari ere.

1849an Novarako garaipena lortu eta berriro ezarri zuen Austriaren aginpidea Lombardian. Garai berean, Nikolas I.a tsarraren laguntzaz, Austriako dinastiaren galera nahi zuten hungariarrak menderatu zituen. Austria bertako politikari dagokionez, Schwarzenbergen aholkuak ontzat hartu eta 1851ean 1849ko konstituzioa baliorik gabe utzi zuen. Autoritarismo hutsa izan zuen oinarri bere agintean eta, Alemania eredu hartuta, burokrazia zentralizatua ezarri zuen inperio osoan.

Kanpoan, ordea, hondamen handiak izan zituen (Errusiarekin zuen hitzarmenaren amaia, Italiako lurraldeen galera eta, batez ere, Sadowako guduan Prusiarren kontrako porrota), eta alemaniar ez ziren herriei naziotasuna onartu behar izan zien. Federalismoari (1860) eta zentralizazioari (1861) buruz zituen asmoetan huts egin zuen, eta Hungariarekin hitzarmen bat izenpetu zuen. Horrela, 1867an Austriako Inperioko maila bereko lurralde egin zuen Hungaria. Frantzisko Josef eta Elisabet emaztea Hungariako errege-erregina izendatu zituzten. Hungariarekiko harremanak zirela eta, gainerako herrien arazoak areagotu zitzaizkion, txekiar eta hegoko eslaviarrekikoak, batez ere.

Barne-politikan, Reichsrateko (1861ean, enperadoreak parlamentu bat sortu behar izan zuen Vienan) oposizio liberalari eta sozialdemokratari amore eman behar izan zien. Familiako ezbeharrek atsekabeturik, bere erregealdiko azken urteetan egunean eguneko erabakia besterik ez zuen hartzen, eta arazorik larrienei dekretu bidez erantzuten zien. Franz Ferdinand ilobaren hilketaren ondoren, Serbiari ordainak eskatzeko erabakia hartu zuen, eta Lehen Mundu Gerra piztu zuen. Inperioa desegin baino bi urte lehenago hil zen.

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu