Ireki menu nagusia

Laranjen Gerra (portugesez: Guerra das Laranjas; frantsesez: Guerre des Oranges; gaztelaniaz: Guerra de las Naranjas) 1801ean Portugalek Frantzia eta Espainiaren aurka egindako gatazka militar laburra izan zen.[1]

Laranjen Gerra
Guerra de las naranjas. Ilustración de "La corte de Carlos IV" de Galdós.jpg
Data 1801eko maiatzaren 20a-ekainaren 9a
Lekua Alentejo, Portugal
Rio Grande do Sul eta Mato Grosso, Brasil
Emaitza Franko-espainiar garaipena Europan
Portugaldar garaipena Hego Amerikan
Gudulariak
 Portugalgo Erresuma  Espainia
 Frantzia
Buruzagiak
Portugalgo Erresuma João, Lafõesko 3. dukea Espainia Manuel Godoy
Frantzia Laurent de Gouvion
Indarra
80.000 soldadu 200.000 soldadu

GerraAldatu

1801ean, Napoleonek Portugali Ingalaterrarekin zuen aliantza tradizionala haustea eta britainiar itsasontziei bere portuak ixtea ohartarazi zion. Horretarako Espainia nahastarazi zuen eta Manuel Godoyrekin Madrilgo Ituna sinatu zuen. Itun honen arabera, Espainiak Portugali gerra deklaratuko zuen hauek britainiarrei bere babesa mantentzen bazuten. Portugalek ezetz esan eta Laranjen Gerra izenekoa hasi zen.[2]

Kanpaina militarrak apenas ez zituen hemezortzi egun iraun 1801eko maiatza eta ekainean. Espainiar Armadak, Godoyren agindupean, bata bestearen ondoren dozena t'erdi portugaldar herri okupatu zituen, tartean Arronches, Castelo de Vide, Campo Maior, Portalegre, Olivenza eta Juromenha). Portugaldarrek erresistentzia gutxi azaldu zuten, espainiarrek lurralde-asmoak ez zituztelakoan. Ekainaren 6an Badajozen (Badajozko Ituna) bake-ituna sinatu zuten eta espainiarrek hartutakoa itzuli zuten, Olivenza eta Vila Real (Villarreal) izan ezik. Espainia eta Portugal arteko muga berregin zuten eta horretarako Guadianaren ibilgua, de facto baino de iure, erabili zuten.

Frantzia eta Espainiak sinaturiko itunaren arabera, Portugalek Espainiari zenbait probintzia eman behar zizkion eta horren truke, Espainiak Maó, Trinidad eta Malta berreskuratuko lituzke. Hala ere, Napoleonen atsekaberako, Karlos IV.a Espainiakoak ez zuen hainbeste eskatu.

'Laranjen Gerra' izena Godoyri zor zion, honek Elvas setiatzen ari zela Maria Luisa Parmakoa laranja sorta bat bidali baitzion.[3][4]

1801eko abuztuaren 8an, portugaldar irregular talde batek guarani matxino batzuekin bat egin zuen eta São Miguel das Missões hartu zuten. Handik egun gutxira, Misiones Orientales departamendua eta São Borja ere konkistatu zituzten. Bake-itunak statu quo ante bellum adostu zuen baina Portugalek ez zituen hego-amerikar lurraldeak itzuli eta Espainiak ez zuen Olivenza itzuli.

ErreferentziakAldatu

  1.   Encyclopædia Britannica (2005) War of the Oranges Encyclopædia Britannica Premium .
  2.   Vicente, António Pedro (2007) Guerra Peninsular: História de Portugal Guerras e Campanhas Militares Lisboa: Academia Portuguesa da História/Quidnovi .
  3. (Gaztelaniaz)  Pérez Galdós, Benito (2011) La Corte de Carlos IV Buenos Aires: Tecnibook 27. orrialdea ISBN 9789871842421 .
  4.   Livermore: Portugal: A Traveller's History, H. V. 26. orrialdea .


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.