Pedro Pablo Abarca de Bolea

Pedro Pablo Abarca de Bolea y Jiménez de Urrea (Siétamo, Huesca, 1719ko abuztuaren 1aÉpila, Zaragoza, 1798ko urtarrilaren 9a), X. Arandako kondea, espainiar noble, militar eta estatu-politikaria izan zen. Espainiako erreforma eta ilustrazio zale sutsuenetakoa izan zen bere garaian eta, aldi berean, tinko agertu zen gaztelania (espainiera) hizkuntzaren alde, argitalpenetan eta hezkuntzan euskara, katalana eta monarkiako beste hizkuntzak debekatuz.

Pedro Pablo Abarca de Bolea


Estatu-idazkari

1792ko otsailaren 28a - 1792ko azaroaren 15a
Floridablancako kondea - Manuel Godoy

Espainiako enbaxadorea Frantzian

1773 - 1787ko martxoaren 6a
Joaquín Atanasio Pignatelli de Aragón y Moncayo (en) Itzuli - Carlos José Gutiérrez de los Ríos y Rohan Chabot Fernán-Núñez (en) Itzuli

President of the Council of Castile (en) Itzuli

1766ko ekainaren 29a - 1773
Diego de Rojas y Contreras (en) Itzuli - Manuel Ventura Figueroa (en) Itzuli

General captain of Valencia (en) Itzuli

1764ko otsailaren 2a - 1766ko ekainaren 29a
Manuel Sada - Pedro Félix de la Croix de Chevrières (en) Itzuli

ambassador of Spain to the Kingdom of Portugal (en) Itzuli

1755eko azaroaren 1a - 1756
Bernat Antoni de Boixadors i Sureda de Sant Martí (en) Itzuli - Francisco Javier de Lanzós y Taboada (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCastillo del conde de Aranda (en) Itzuli1719ko abuztuaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPalacio de los condes de Aranda (en) Itzuli1798ko urtarrilaren 9a (78 urte) (78 urte)
Hobiratze lekuaSan Juan de la Peña nobleen panteoia
Familia
AitaPedro de Alcántara Abarca de Bolea
LeinuaXiménez de Urrea (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria, militarra, ofizierra eta army officer (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
GraduaKapitain nagusi
Parte hartutako gatazkakAustriako Ondorengotza Gerra

Biografia aldatu

Boloniako apaizgaitegian hasi zituen ikasketak, baina 18 urte zituelarik Parmako Eskola Militarrean sartu zen. Austriako Ondorengotza Gerran parte hartu zuen. Ondoren, armadatik irten eta Parisen bizi izan zen. Han entziklopedistak (Diderot, Voltaire eta D'Alembert) ezagutu zituen[1].

1755ean Fernando VI.ak Espainiako enbaxadore Portugalen izendatu zuen. 1766an, Esquilacheren aurkako matxinadaren ondoren, Karlos III.ak Gaztelako Kontseiluko lehendakari izendatu zuen. 1767an jesuitak egotzi zituen Espainiatik, erregearen aurka aritzen zirela leporaturik[2]. Floridablancako kondearekin etsaitu zen eta 1773an kargua utzi behar izan zuen[1]. 1773-1787 bitartean Parisko enbaxadorea izan zen.

1792ko otsailean Karlos IV.ak Estatu Idazkari izendatu zuen. Frantziako Iraultzaren aldeko ideiengatik, hilabete gutxiren buruan kargugabetu zuten eta arazoak izan zituen Inkisizioarekin. Manuel Godoyren aurkakoa izaki, atxilotu eta Jaenera erbesteratu zuten, Inkisizioak bere aurkako epairik eman ez bazuen ere. Barkatua izan ostean, politika utzi eta Epilara erretiratu zen[1].

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Pablo Abarca de Bolea  
  1. a b c Aranda, conde de. Pedro Pablo Abarca de Bolea Ximénez Artehistoria.jcyl.es
  2. Conde de Aranda Biografiasyvidas.com