Espainiako erregea Espainiako estatuburua da; bere batasun eta iraunkortasunaren sinboloa, instituzioen funtzionamendua zuzena izan dadinez arduratzen da; eta Nazioaren ordezkaritza handiena da. Konstituzioak eta legeak esleitutako eginkizunak betetzen ditu. [1] Indar Armatuen agindu nagusiak ditu, Armadako kapitain nagusia da, eta Errege-Akademien zaindaririk handiena. [2]

Espainiako erregea


Espainiako Erregea
Noiztik2014ko ekainaren 19tik
Felipe VI
EgoitzaZarzuela jauregia
Webguneawww.casareal.es
IzendatzaileaJaraunsletza
Madrilgo Errege Jauregia Espainiako erregearen egoitza ofiziala da, baina estatuko zeremonietan bakarrik erabiltzen da; erregea ez baita han bizi, Zarzuela Jauregian baizik.

1978ko Konstituzioak Koroa, erregea eta hari dagozkion funtzioak aztertzen ditu bere II. Tituluan (56.-65. artikuluek osatuta)[2]. Gaur egungo erregea Felipe Borboi eta Greziakoa da, Felipe VI. izenarekin. [3]

Konstituzioak erregearen erabateko bortxaezintasuna aitortzen du. Hala eta guztiz ere, eta konpentsazio gisa, Konstituzioak Koroaren titularraren egintza guztiak baliogabeak direla ezartzen du, Gobernuaren lehendakari, ministro edo Diputatuen Kongresuko lehendakariaren berrespena ez badu; kasuaren arabera.

Koroa Espainiako estatu burua daukan erakunde konstituzionala da. Haren ezaugarriak hauek dira:

  • Titulua jaraunspenez igarotzen da; Erregearen Familiaren kideen artetik
  • Bere jabearen erabateko bortxaezintasuna. [4]
  • Ekintza politiko eta botere eraginkor eza.
  • Autoritate-maila handia.
  • Estatuaren funtzionamendua erregulatzeko ekintzen egitea.

Erreferentziak

aldatu
  1. .
  2. a b .
  3. .
  4. 56.3 artikulua. CE

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "nota", but no corresponding <references group="nota"/> tag was found