Ireki menu nagusia

Joan VI.a Portugalgoa Errukiorra[1] (Lisboa, 1767ko maiatzaren 13a - Lisboa, 1826ko martxoaren 10a) Portugal, Brasil eta Algarveko Erresuma Batuko erregea izan zen, 1816-1822 bitartean de facto, eta 1822-1825 bitartean de jure. 1825etik 1826an hil zen arte Portugalgo erregea izan zen.

Joanes VI.a Portugalgoa
Debret-djoãoVI-MHN.jpg
Portugalgo monarka

Bizitza
Jaiotza Lisboa1767ko maiatzaren  13a
Herrialdea  Brasil
 Portugalgo Erresuma
Heriotza Lisboa1826ko martxoaren  10a (58 urte)
Hobiratze lekua Mosteiro de São Vicente de Fora Itzuli
Heriotza modua : Pozoia
Familia
Aita Petri III.a Portugalgoa
Ama Maria I.a Portugalgoa
Ezkontidea(k) Carlota Joaquina of Spain Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Braganza Itzuli
Jarduerak
Jarduerak erregea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Assinatura D. João VI.svg

Petri III.aren eta Maria I.a erreginaren semea zen. 1792an ama zoratu zenetik, erresumaren erregeordea izan zen. 1785ean Espainiako erregegai Karlosen alaba Karlota Joakina Borboikoarekin ezkondu zen. Napoleondar Gerretan Ingalaterraren alde jarri zenez gero, 1807an Napoleonek Portugal inbaditu zuen. Joanek Brasila ihes egin zuen. Maria I.a 1816an hil zen, Rio de Janeiron, eta hiri horretan koroatu zuten errege Joan VI.a[2]. 1821ean Portugalera itzuli zen, baina 1822an Petri, bere lehen semeak, Brasilen independentzia aldarrikatu zuen. 1825eko abuztuaren 29an Brasilen independentzia onartu zuen[3]. 1826ko martxoaren 10an hil zen, artsenikoz pozoitua, berriki egiaztatu denez[4].

ErreferentziakAldatu