KAE Ligako 2019ko denboraldia

2019ko KAE Liga
Zarautz izan zen txapelduna eta TKE Ligara igo zen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 23 talde (12+11)
Estropadak 30 estropada (17+13)
Hasiera 2019ko ekainaren 15a
Amaiera 2019ko abuztuaren 24a
Palmaresa
2018
2020

KAE Ligako 2019ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hamalaugarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 15ean hasi zen Pasaian eta abuztuaren 24an bukatu zen Bilbo hiriko uretan; bigarren mailako denboraldiari, aldiz, Erandion eta egun bat beranduago ekin zitzaion, ekainaren 16an, eta Colindresko itsasoan amaitu zen abuztuaren 24an[1][2].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Zarautz Arraun Elkartea izan zen, KAE Ligako lehen postua eta lehen mailara bueltatzeko txartela lortu baitzituen. Guztira, 184 puntu eta 8 bandera eskuratu zituzten zarauztarrek, tartean ZAEk antolatutako ikurrina. Igoera play-offean, aldiz, bigarren izan ziren, lehena izan zen Galiziako Aresen puntu berekin: 9. Play-offa jokatu zuen KAE Ligako bigarren elkartea Deustu Arraun Taldea izan zen. 2019ko denboraldian 2. postua eta 171 puntu lortu zituen; dena den, hurrengo denboraldian bilbotarrek ez dute TKE Ligan arraun egiteko aukera izango, kanporaketan hirugarren izan baitziren. Ohorezko txanda, bestalde, Getariak eta Donostiarraren bigarren traineruak osatu zuten. Azkenik, banderen banaketa zabalagoa izan zen; Zarautzek 8 bandera eraman zituen etxera, Deustu-Bilbok eta Getariak hiruna, Donostiarra Bk 2 eta San Juanek bakarra[3].

Sailkapenaren beheko aldean, bestetik, Santoñak (57 puntu) eta, zortzina estropadetan azkenak izan ondoren, Lapurdi eta Hibaika elkarteek (hurrenez hurren, 36 eta 29 puntu) maila galdu zuten. Errenteriarrak azkenak izan ziren eta zuzenean jaitsi ziren KAE Ligako bigarren mailara; kantabriarrek eta lapurtarrek, aldiz, ezin izan zioten jaitsiera play-offean Getxo Arraun Elkarteari eutsi, eta bigarren eta hirugarren izan ziren[3].

Bigarren mailari dagokionez, Orioren bigarren ontzia irabazle izan zen eta hurrengo denboraldian aurreneko mailan arituko da hirugarren izan zen eta kanporaketan garaile izan zen Getxorekin batera.

Lehenengo maila aldatu

Partaideak aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea 2018
 
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra   Toni Montenegro Plentzia Bizkaia 8.a
 
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen   Vasile Matei Camargo Kantabria 2.a (KAE2)
 
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera   Jon Elortegi Deustu, Bilbo Bizkaia 3.a
 
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Bantxa   Rufo Urtizberea Donostia Gipuzkoa 1.a (KAE2)
 
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza   Jon Larrañaga Getaria Gipuzkoa 4.a
 
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen   Alexander Orena Errenteria Gipuzkoa 11.a
 
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero   Guillermo Somoano D. Lohizune/Angelu Lapurdi 7.a
 
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña Seve Ballesteros   Ángel Gómez Bedia Pedreña, Marina de Cudeyo Kantabria 6.a
 
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Josema Azkue Donibane, Pasaia Gipuzkoa 11.a (TKE)
 
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto   José Antonio Cuero Santoña Kantabria 3.a (KAE2)
 
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata   Garikoitz Uranga Zarautz Gipuzkoa 5.a
 
Zumaia Telmo Deun Arraun Kirol Elkartea Telmo Deun   Xabier Zulaika Zumaia Gipuzkoa 9.a

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. III. Femegu Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2019ko ekainaren 15a
 
Zarautz
2. III. Adegi Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2019ko ekainaren 16a
 
Zarautz
3. Donibane Ziburuko 27. Estropada Donibane Lohizune-Ziburu, Lapurdi 2019ko ekainaren 22a
 
Zarautz
4. Baionako Estropada Baiona, Lapurdi 2019ko ekainaren 29a
 
Deustu-Bilbo
5. XXXI. Regatas de Traineras de Plentzia Plentzia, Bizkaia 2019ko uztailaren 6a
 
Zarautz
6. X Bandera Kaiarriba - Amenabar Donostia, Gipuzkoa 2019ko uztailaren 13a
 
Zarautz
7. XIV Bandera Marina de Cudeyo - GP Dynasol Pedreña, Marina de Cudeyo, Kantabria 2019ko uztailaren 20a
 
Getaria
8. Errenteriako Hiria VII. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2019ko uztailaren 21a
 
Deustu-Bilbo
9. Lekeitioko Bandera Lekeitio, Bizkaia 2019ko uztailaren 25a
 
Zarautz
10. XLVIV. Bandera de Santoña - Memorial Fernando Palacio Santoña, Kantabria 2019ko uztailaren 27a
 
Getaria
11. XXVII Bandera de Traineras Ayuntamiento de Camargo Camargo, Kantabria 2019ko abuztuaren 3a
 
Deustu-Bilbo
12. X. Getariako Estropada Getaria, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 4a
 
Donostiarra B
13. XXXIV. Zumaiako Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 11
 
Zarautz
14. Castro ARC Challenge Castro Urdiales, Kantabria 2019ko abuztuaren 15a
 
Getaria
15. X. Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 17a
 
Zarautz
16. Bandera Gran Premio Dynasol Pedreña, Marina de Cudeyo, Kantabria 2019ko abuztuaren 18a
 
Donostiarra B
17. XLII Villa de Bilbao Bilbo, Bizkaia 2019ko abuztuaren 24a
 
San Juan

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 Banderak Lorpena
1. Zarautz 184 12 12 12 10 12 12 11 9 12 11 10 11 12 9 12 10 7 8 Igoera play-offa
2. Deustu-Bilbo 171 11 9 11 12 11 10 10 12 9 10 12 8 8 10 10 9 9 3
3. Getaria 162 5 6 6 8 9 11 12 10 11 12 9 10 10 12 9 11 11 3 Ohorezko txanda
4. Donostiarra B 159 10 7 10 7 10 8 5 11 10 9 11 12 11 8 8 12 10 2
5. San Juan 137 7 11 9 9 8 4 7 6 8 8 4 7 7 11 11 8 12 1
6. Pedreña 115 8 10 7 4 7 7 6 8 6 5 6 9 9 6 5 6 6 -
7. Arkote 111 9 8 4 11 6 6 9 7 7 6 7 2 5 5 7 7 5 -
8. Camargo 85 6 5 8 6 3 3 8 4 5 7 8 3 2 7 3 5 2 -
9. Zumaia 79 4 3 5 5 4 9 4 5 4 3 3 6 6 4 2 4 8 -
10. Santoña 57 3 4 3 3 5 5 3 2 2 4 5 4 4 3 4 3 01 - Jaitsiera play-offa
11. Lapurdi 36 2 1 1 1 1 1 2 3 1 2 1 5 1 2 6 2 4 -
12. Hibaika 29 1 2 2 2 2 2 1 1 3 1 2 1 3 1 1 1 3 - 2020ko KAE-2 Liga

1 Estropaden 28.1 kodearen arabera, epaileak Santoña elkartea kanporatu zuen[4].

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea Emaitza
 
Castro-Canteras de Santullan Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Enrique Vitoria Castro Urdiales Kantabria 2.a (KAE2)
 
Getxo Getxo Arraun Elkartea Goizeko izarra   Eneko Van Horenbeke Getxo Bizkaia 3.a (KAE2)
 
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Xubero   Guillermo Somoano D. Lohizune/Angelu Lapurdi 11.a (KAE1)
 
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto   José Antonio Cuero Santoña Kantabria 10.a (KAE1)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Getxo 8 4 4 2020ko KAE1 Liga
  2 Santoña 6 3 3 2020ko KAE2 Liga
  3 Lapurdi 4 2 2
  4 Castro-Canteras de Santullan 2 1 1

Bigarren maila aldatu

Partaideak aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea 2018
 
A.N. Castro Actividades Náuticas Castro Portus Amanus   Agustin Vitoria Castro Urdiales Kantabria -
 
Bermeo Bermeoko Arraun Elkartea Bou Bizkaia   Aitor Alzibar Mundaka Bizkaia 9.a
 
Busturialdea Elantxobe Arraun Elkartea Artarri   Asier Arego Elantxobe Bizkaia 10.a
 
Castro-Canteras de Santullan Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera   Enrique Vitoria Castro Urdiales Kantabria 12.a
 
Getxo Getxo Arraun Elkartea Goizeko izarra   Eneko Van Horenbeke Getxo Bizkaia 5.a
 
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Aner Etxart Hondarribia Gipuzkoa 6.a
 
Mutriku Mutriku Arraun Taldea Mutriku   Xabier Urreizti Mutriku Gipuzkoa 8.a
 
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Anjel Mari Larrañaga Orio Gipuzkoa 4.a
 
Portu-Deustu Deustu Arraun Taldea Tomatera   Josu Ortube Deustu, Bilbo Bizkaia -
 
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera   Juan Antonio Espinazo Portugalete Bizkaia 12.a (KAE)
 
San Juan B Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Josema Azkue Donibane, Pasaia Gipuzkoa 10.a (KAE)

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. XXXII. Bandera de Erandio Erandio, Bizkaia 2019ko ekainaren 16a
 
Getxo
2. XXXII. Elantxobeko Traineru Estropada Elantxobe, Bizkaia 2019ko ekainaren 23a
 
Orio B
3. I. Bandera Castro Glass Castro Urdiales, Kantabria 2019ko ekainaren 29a
 
Bermeo
4. III. Mutrikuko Estropada - Yurrita Group Bandera Mutriku, Gipuzkoa 2019ko uztailaren 6a
 
Orio B
5. XXXVIII Bandera Noble Villa de Portugalete1 Portugalete, Bizkaia 2019ko uztailaren 13a
 
Castreña
6. 2019ko uztailaren 14a
 
Getxo
7. XII. Bixigu Eguna Ikurrina Orio, Gipuzkoa 2019ko uztailaren 21a
 
Castreña
8. XVI. Algortako Portuzaharra Ikurrina Algorta, Getxo, Bizkaia 2019ko uztailaren 28a
 
Castreña
9. XXII. Kepa Deun Arrantzaleen Kofradia Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 3a
 
Orio B
10. XIII. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera - XIV. Regata Promoción Hondarribia, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 10a
 
Orio B
11. Castro ARC Challenge Castro Urdiales, Kantabria 2019ko abuztuaren 15a
 
Castreña
12. XXXII. Bandera de Erandio Bermeo, Bizkaia 2019ko abuztuaren 17a
 
Orio B
13. XXVI. Bandera del Asón Colindres, Kantabria 2019ko abuztuaren 24a
 
Orio B

1 Nahiz eta larunbateko jardunaldian Castreña eta igandekoan Getxo ontzi azkarrenak izan ziren, XXXVIII. Noble Villa de Portugalete Bandera Oriora joan zen; bi egunetako denborak batuz, oriotarrena traineru bizkorrena izan zen[5].

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 51 61 7 8 9 10 11 12 13 Banderak Lorpena
1. Orio B 131 10 11 9 11 10 10 10 9 11 11 7 11 11 71 2020ko KAE Liga
2. Castro-Canteras de Santullan 118 6 9 10 10 11 9 11 11 9 9 11 9 3 31 Igoera play-offa
3. Getxo 103 11 10 5 8 6 11 2 10 10 5 10 10 5 11
4. Bermeo 90 7 7 11 9 9 7 7 6 3 7 2 7 8 1 Ohorezko txanda
5. Portugalete 82 8 8 8 7 7 4 9 5 5 4 5 2 10 -
6. Hondarribia B 81 9 6 7 6 5 5 5 7 1 8 9 6 7 -
7. Busturialdea 78 5 5 6 5 4 1 8 8 4 10 8 8 6 -
8. San Juan B 68 3 3 3 4 8 8 6 3 8 6 3 4 9 -
9. Portu-Deustu 41 4 4 1 1 1 2 4 1 7 3 6 5 2 -
10. Mutriku 34 2 2 4 2 3 3 3 2 2 2 4 1 4 -
11. A.N. Castro 31 1 1 2 3 2 6 1 4 6 1 02 3 1 -

1 Nahiz eta larunbateko jardunaldian Castreña eta igandekoan Getxo ontzi azkarrenak izan ziren, XXXVIII. Noble Villa de Portugalete Bandera Oriora joan zen; bi egunetako denborak batuz, oriotarrena traineru bizkorrena izan zen[5].
2 Actividades Náuticas Castro elkartea kanporatua izan zen helmugara zegokion kaletik ez sartzeagatik[6].

Erreferentziak aldatu

  1. "Egutegia". Kantauriko Arraun Elkartaren Liga. 2019.06.10
  2. "Elkarteak". Kantauriko Arraun Elkartaren Liga. 2019.06.10
  3. a b "Emaitzak". Kantauriko Arraun Elkartaren Liga. 2020.06.07
  4. "XLII Villa de Bilbao-Emaitzak". Kantauriko Arraun Elkartaren Liga. 2019.08.26
  5. a b "Oriok denboraldiko hirugarren bandera lortu du Portugaleten". KAE Liga. 2019.07.15
  6. "ARC Challenge - XLVII Bandera Ciudad de Castro Urdiales Homenaje a Agustín Anglada Blanquet". Kantauriko Arraun Elkartaren Liga. 2019.08.17

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu