TKE Ligako 2019ko denboraldia

2019ko Eusko Label Liga
Orio
Hiru denboralditan 2. izan ostean, Orio Arraunketa Elkarteak (irudian) lehen aldiz TKE Liga irabazi zuen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 20 estropada
Hasiera 2019ko ekainaren 22a
Amaiera 2019ko irailaren 15a
Palmaresa
Txapelduna Orio (213 p.)
Txapeldunordea Hondarribia (201 p.)
Ohorezko tx. Santurtzi (196 p.)
Zierbena (181 p.)
Jaitsiera San Pedro (37 p.)
Astillero (37 p.)
2018
2020

2019ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamazazpigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 22an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 15ean bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean Bizkaiko traineruak Gipuzkoakoak baino gehiago zirena, hurrenez hurren, sei eta lau[1][2].

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Orio Arraunketa Elkartea izan zen. TKE Ligaren historian bigarren postua hiru aldiz lortu zuten arren, lehen aldia izan zen mirotzek garaikurra irabazi zutena. Oriotarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 213 puntu lortu zituzten eta 20 estropadetatik 8tan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, Hondarribia Arraun Elkartearentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta oriotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 201 puntu eskuratu zituzten eta, besteak beste, Zarauzko Ikurrina. Ohorezko txanda, bestalde, Santurtzik eta Zierbenak osatu zuten[3]. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Oriok 8 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Santurtzik 3, eta Zierbenak, Urdaibaik eta Donostiarrak bana[4].

Aurreko hiru denboraldietako garaile izandako Urdaibai Arraun Elkartea ohorezko txandatik kanpo gelditu zen, bosgarren postuan, eta bermeotarrek bandera bakarra baino ez zuten irabazi azkeneko estropadan[5]. Bestetik, 2019an lehenengo mailara itzuli ziren elkarteek ere ez zituzten oso emaitza onak lortu. Lekittarrak behintzat maila mantendu zuen 10. postuari esker, baina kantabriar traineru bakarrak, Astillerorenak, maila galdu zuen San Pedrorekin batera. Pasaitarrek jaitsiera play-offean ezin izan zuten Aresko eta Zarauzko mutilen aurka lehiatu eta 13 denboraldiren ostean, hurrengo urtean KAE Ligan arraun egin beharko dute[6].

Azkenik, CaixaBank Patroi Onenaren Saria Donostiarra elkarteko Arkaitz Diazentzat izan zen[7].

Partaideak aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea 2018
 
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV   Miguel Ángel Ruiz Camus El Astillero Kantabria 1.a (KAE)
 
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz   Benigno Silva Boiro Coruña 6.a
 
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II   Igor Makazaga Donostia Gipuzkoa 7.a
 
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Mikel Orbañanos Hondarribia Gipuzkoa 2.a
 
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitarra   Carlos Rodríguez Montes Sestao Bizkaia 10.a
 
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra   Osertz Alday Eizagirre Lekeitio Bizkaia 2.a (KAE)
 
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama   Iñaki Errasti Ondarroa Bizkaia 8.a
 
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Jon Salsamendi Orio Gipuzkoa 4.a
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia Gipuzkoa 9.a
 
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Iker Zabala Santurtzi Bizkaia 5.a
 
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia   Joseba Fernandez Bermeo Bizkaia 1.a
 
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena   Juan Zunzunegi Portua, Zierbena Bizkaia 3.a

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Bilboko X. Bandera Bilbo, Bizkaia 2019ko ekainaren 22a
 
Orio
2. XXXVI Bandera Petronor-Zierbena Zierbena, Bizkaia 2019ko ekainaren 23a
 
Orio
3. I Bandera Repsol Electricidad y Gas Santander, Kantabria 2019ko ekainaren 29a
 
Hondarribia
4. XXXIV El Correo Ikurriña-BBK Sari Nagusia Lekeitio, Bizkaia 2019ko ekainaren 30a
 
Santurtzi
5. III Bandeira Cidade da Coruña1 Coruña, Coruña 2019ko uztailaren 6a
 
Orio
6. 2019ko uztailaren 7a
 
Hondarribia
7. XII Bandera Donostiarra Kaiarriba Donostia, Gipuzkoa 2019ko uztailaren 13a
 
Orio
8. VII Bandera CaixaBank Castro Urdiales, Kantabria 2019ko uztailaren 14a
 
Zierbena
9. Orioko XXIX. Estropadak Orio, Gipuzkoa 2019ko uztailaren 20a
 
Hondarribia
10. XVIII Bandera Ayuntamiento de Sestao Sestao, Bizkaia 2019ko uztailaren 21a
 
Santurtzi
11. Santurtziko XL. Ikurriña Santurtzi, Bizkaia 2019ko uztailaren 27a
 
Orio
12. Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña2 Getxo, Bizkaia 2019ko uztailaren 28a
 
Donostiarra
13. XXXV. Ondarroako Bandera Ondarroa, Bizkaia 2019ko abuztuaren 10a
 
Hondarribia
14. Hondarribiko XXXII. Bandera-Mapfre Sari Nagusia Hondarribia, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 11
 
Orio
15. XLII. Zarauzko Estropadak3 Zarautz, Gipuzkoa 2019ko abuztuaren 17a
 
Hondarribia
16. 2019ko abuztuaren 18a
 
Hondarribia
17. II Bandeira Concello de Bueu Bueu, Pontevedra 2019ko abuztuaren 24a
 
Santurtzi
18. XXIX Bandeira Concello de Boiro Boiro, Coruña 2019ko abuztuaren 25a
 
Orio
19. Bermeo Hiriko XXXVII. Bandera Bermeo, Bizkaia 2019ko irailaren 14a
 
Orio
20. XLIX GP-XLV Bandera El Corte Inglés Portugalete, Bizkaia 2019ko irailaren 15a
 
Urdaibai

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta bigarren egunean traineru azkarrena Hondarribikoa izan zen, bi egunetako denborak batuz oriotarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[8].
2 Ofizialki "Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña-Jose Antonio Agirre Lehendakariaren XV. Omenaldia"[9].
3 Zarauzko XLII. Estropada bi jardunalditan jokatu zen eta bietan Hondarribiko trainerua izan zen azkarrena[10].

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 51 61 7 8 9 10 11 12 13 14 153 163 17 18 19 20 Banderak Lorpena
1. Orio 213 12 12 11 11 12 9 12 10 11 10 12 11 9 12 10 11 8 12 12 6 81 Txapelduna
2. Hondarribia 201 9 9 12 9 10 12 7 9 12 8 10 8 12 9 12 12 11 9 11 10 41,3 Txapeldunordea
3. Santurtzi 196 11 6 9 12 11 8 10 7 10 12 11 10 11 10 11 10 12 8 10 7 3 Ohorezko txanda
4. Zierbena 181 10 10 10 8 8 10 11 12 8 11 9 5 10 6 9 9 10 11 6 8 1
5. Urdaibai 169 8 8 7 6 9 7 9 11 7 9 7 9 8 11 8 7 7 10 9 12 1
6. Donostiarra 164 7 11 8 10 7 11 8 8 9 6 8 12 7 8 6 5 9 7 8 9 1
7. Ondarroa 116 6 5 5 4 5 5 5 3 5 7 6 4 6 7 7 8 6 4 7 11 -
8. Cabo da Cruz 100 4 4 6 7 6 2 3 6 6 5 5 6 5 5 4 6 5 5 5 5 -
9. Kaiku 79 5 7 4 5 4 6 6 1 4 4 4 7 4 3 5 3 1 6 - - -
10. Lekittarra 47 3 3 2 2 1 4 4 5 2 12 2 1 3 4 1 4 4 1 - - -
11. San Pedro 37 2 2 1 3 3 1 1 2 3 2 1 2 2 2 3 2 3 2 - - - Jaitsiera play-offa
12. Astillero 37 1 1 3 1 2 3 2 4 1 3 3 3 1 1 2 1 2 3 - - - 2020ko KAE Liga

1 Cidade da Coruña bandera bi jardunalditan jokatu zen. Nahiz eta bigarren egunean traineru azkarrena Hondarribikoa izan zen, bi egunetako denborak batuz oriotarrak izan ziren bizkorrenak eta, beraz, bandera herrira eraman zutenak[8].
2 Lekittarrak hiru segundoko zigorra jaso zuen arrauna uretara botatzeagatik[11].
3 Zarauzko XLII. Estropada bi jardunalditan jokatu zen eta bietan Hondarribiko trainerua izan zen azkarrena[10].

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea Emaitza
 
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre   Agustín Fernández Souto Ares Coruña 1.a (GTL)
 
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera   Jon Elortegi Deustu, Bilbo Bizkaia 2.a (KAE)
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia Gipuzkoa 11.a
 
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con   Benjamín Vázquez Peña Tirán, Moaña Pontevedra 2.a (GTL)
 
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata   Garikoitz Uranga Zarautz Gipuzkoa 1.a (KAE)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Ares 9 5 4 2020ko TKE Liga
  2 Zarautz 9 4 5
  3 Deustu-Bilbo 5 3 2 2020ko KAE Liga
  4 Tirán 4 1 3 2020ko GT Liga
  5 San Pedro 3 2 1 2020ko KAE Liga

Patroi onenaren saria aldatu

Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[4]
1   Arkaitz Diaz Donostiarra 19
2   Borja Gómez Zierbena 11
3   Iñaki Goikoetxea Lekittarra 9
4   Cristian Garma Santurtzi 8
5   Eneko Bilbao Urdaibai 7
6   Ander Etxegoien San Pedro 6
  Jenaro Zelaia Ondarroa
8   Vicente Carpintero Kaiku 5
  Iván Gómez Astillero

Erreferentziak aldatu

  1. "Errekorrezko egutegi bat". Eusko Label Liga. 2019.04.22
  2. "Denboraldi berrirantz abiatu da ACT". Eusko Label Liga. 2019.04.22
  3. "Denboraldia Ohorezko Txandatik begiratuta". Eusko Label Liga]. 2020.03.20
  4. a b "Emaitzak". Eusko Label Liga. 2020.03.20
  5. "Denboraldia sailkapenaren erditik". Eusko Label Liga. 2020.03.20
  6. "Laster arte San Pedro!". Eusko Label Liga. 2020.03.20
  7. "Denboraldiko patroi onenak saritzeko garaia". Eusko Label Liga. 2020.03.20
  8. a b "Garaipen bikoitza Orio Babyautorentzat". Eusko Label Liga. 2019.07.07
  9. "Getxoko Estropaden XLI. Ikurriña - J.A. Agirre Lehendakariaren XV. Omenaldia (2019-07-28)". Eusko Label Liga. 2019.05.18
  10. a b "Hondarribia triunfa en Zarautz". Mundo Deportivo. 2019.08.18
  11. “2019-07-21 - XVIII Bandera Ayuntamiento de Sestao“. Eusko Label Liga. 2019.07.21

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu