TKE Ligako 2018ko denboraldia

2018ko Eusko Label Liga
Donostiarra (irudian) eta Santurtzi elkarteek lehen aldiz parte hartu zuten TKE Ligan.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 19 estropada
Hasiera 2018ko ekainaren 24a
Amaiera 2018ko irailaren 16a
Palmaresa
Txapelduna Urdaibai (209 p.)
Txapeldunordea Hondarribia (197 p.)
Ohorezko tx. Zierbena (186 p.)
Orio (179 p.)
Jaitsiera San Juan (38 p.)
Tirán (37 p.)
2017
2019

2018ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Ekainaren 24an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 16an bukatu zen Portugaleten. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean Kantabriako trainerurik izan ez zena, aurreko urtean Astillero azken ordezkariak maila galdu ostean.

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Urdaibai Arraun Elkartea izan zen, hirugarren urtez jarraian Eusko Label Ligako garaikurra eskuratu baitzuen. Bermeotarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 209 puntu lortu zituzten eta 19 estropadetatik 11etan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, Hondarribia Arraun Elkartearentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta bermeotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 197 puntu eskuratu zituzten. Ohorezko txanda, azkenik, Zierbenak eta Oriok osatu zuten.

Bestetik, Ligan debuta egin zuten bi elkarte izan ziren, Santurtzi eta Donostiarra; biek itxura txukuna eman eta 5. eta 7. postuen jabe egin ziren hurrenez hurren. Sailkapenaren beheko aldean Tiránek eta San Juanek denboraldi kaskarra jokatu ostean, maila galdu zuten. Galiziarrek liga azken postuan amaitu zuten eta pasaitarrek azken jardunaldian jaitsiera play-offean arraun egiteko txartela lortu zuten arren, kanporaketako bi jardunaldietan azken postuan gelditu ziren. Play-offa KAE Ligako Lekittarrak eta Astillerok irabazi zuten.

Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 9 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Oriok 2, eta Zierbenak eta Cabok bana.

Partaideak aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea 2017
 
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz   Benigno Silva Boiro Coruña 10.a
 
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Bantxa   Igor Makazaga Donostia Gipuzkoa 1.a (KAE)
 
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa   Mikel Orbañanos Hondarribia Gipuzkoa 2.a
 
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitarra   Aitor Sautu Laka Sestao Bizkaia 4.a
 
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama   Iñaki Errasti Ondarroa Bizkaia 8.a
 
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas   Jon Salsamendi Orio Gipuzkoa 3.a
 
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Juan Mari Etxabe / Alberto Grijalba Donibane, Pasaia Gipuzkoa 6.a
 
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia   Mikel Arostegi San Pedro, Pasaia Gipuzkoa 9.a
 
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera   Iker Zabala Santurtzi Bizkaia 2.a (KAE)
 
Tirán Sociedad Deportiva Tirán Mar do Con   Benjamín Vázquez Peña Tirán, Moaña Pontevedra 7.a
 
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia   Joseba Fernandez Bermeo Bizkaia 1.a
 
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena   Juan Zunzunegi Portua, Zierbena Bizkaia 5.a

Estropadak aldatu

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Bilboko IX. Bandera Bilbo, Bizkaia 2018ko ekainaren 24a
 
Urdaibai
2. XVII Bandera Ayuntamiento de Sestao Portugalete/Sestao, Bizkaia 2018ko ekainaren 30a
 
Urdaibai
3. XXXV Bandera Petronor Zierbena, Bizkaia 2018ko uztailaren 1a
 
Hondarribia
4. Bandeira Cidade da Coruña1 Coruña, Coruña 2018ko uztailaren 7a
 
Urdaibai
5. 2018ko uztailaren 8a
 
Urdaibai
6. XI Bandera Donostiarra Kaiarriba - Amenabar Donostia, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 14a
 
Urdaibai
7. VI Bandera CaixaBank Castro Urdiales, Kantabria 2018ko uztailaren 15a
 
Urdaibai
8. II Bandera Adegi Pasaia, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 21a
 
Urdaibai
9. Orioko XXVIII. Estropadak - VI. Orio Kanpina Bandera Orio, Gipuzkoa 2018ko uztailaren 22a
 
Orio
10. Getxoko Estropaden XXXL. Ikurriña Getxo, Bizkaia 2018ko uztailaren 28a
 
Hondarribia
11. Santurtziko XXXIX. Ikurrina Santurtzi, Bizkaia 2018ko uztailaren 29a
 
Urdaibai
12. XXXIV. Ondarroako Bandera - Cikautxo Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2018ko abuztuaren 11
 
Zierbena
13. Hondarribiko XXXI. Bandera - GP Mapfre Hondarribia, Gipuzkoa 2018ko abuztuaren 12a
 
Cabo da Cruz
14. Zarauzko XLI. Ikurrina2 Zarautz, Gipuzkoa 2018ko abuztuaren 18a
 
Urdaibai
15. 2018ko abuztuaren 19a
 
Orio
16. XXXVI Bandeira Concello de Moaña - VIII GP Fandicosta Moaña, Pontevedra 2018ko abuztuaren 25a
 
Urdaibai
17. XXVIII Bandeira Concello de Boiro Boiro, Coruña 2018ko abuztuaren 26a
 
Urdaibai
18. Bermeo Hiriko XXXVI. Bandera Bermeo, Bizkaia 2018ko irailaren 15a
 
Orio
19. XLVIII GP - XLIV Bandera El Corte Inglés Portugalete, Bizkaia 2018ko irailaren 16a
 
Hondarribia

1 Bi estropadetako denborak batuz, Urdaibai izan zen ontzi azkarrena eta, beraz, Cidade da Coruña bandera eskuratu zuena[1].
2 Nahiz eta larunbateko jardunaldian Urdaibai eta igandekoan Orio ontzi azkarrenak izan ziren, Zarauzko XLI. Bandera Hondarribiara joan zen; bi egunetako denborak batuz, hondarribiarrena traineru bizkorrena izan zen[2].

Sailkapena aldatu

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 42 52 6 7 8 9 10 11 12 13 143 153 16 17 18 19 Banderak Lorpena
1. Urdaibai 201 12 12 10 12 12 12 12 12 10 8 12 9 11 12 10 12 12 11 06 92,3 Txapelduna
2. Hondarribia 197 11 10 12 10 9 11 11 11 8 12 10 10 10 11 11 7 11 10 12 43 Txapeldunordea
3. Zierbena 186 9 11 11 11 7 10 9 10 11 10 11 12 9 10 9 11 8 75 10 1 Ohorezko txanda
4. Orio 179 7 8 9 7 11 9 10 9 12 11 6 11 7 8 12 10 9 12 11 23
5. Santurtzi 141 10 9 7 8 8 7 8 8 7 9 2 8 5 6 8 9 7 75 8 -
6. Cabo da Cruz 138 6 6 8 6 5 8 6 3 9 6 9 7 12 9 7 34 10 9 9 1
7. Donostiarra 114 8 4 6 9 3 5 4 7 6 5 7 4 8 7 5 5 6 8 7 -
8. Ondarroa 99 5 7 3 4 10 6 3 6 4 7 1 6 3 5 6 8 4 5 6 -
9. San Pedro 69 4 5 5 01 6 4 5 4 5 1 5 5 4 4 3 4 5 - - -
10. Kaiku 59 1 2 1 5 2 3 7 5 3 3 8 3 6 1 2 6 1 - - -
11. San Juan 38 3 3 4 3 4 2 1 1 1 2 3 1 1 2 4 1 2 - - - Jaitsiera play-offa
12. Tirán 37 2 1 2 2 1 1 2 2 2 4 4 2 2 3 1 34 3 - - - 2019ko KAE Liga

1 San Pedro kanporatua izan zen Kaikuren kalean sartu eta ziabogan bizkaitarrei traba egiteagatik[3].
2 Cidade da Coruña bandera bi egunetan jokatu zen eta bietan Urdaibai izan zen garaile[1].
3 Nahiz eta 14. jardunaldian Urdaibai eta 15.ekoan Orio ontzi azkarrenak izan ziren, bi egunetan ospatu zen Zarauzko XLI. Bandera Hondarribiara joan zen; bi jardunaldietako denborak batuz, hondarribiarrena traineru bizkorrena izan zen[2].
4 Cabok eta Tiranek denbora berbera markatu zuten 16. jardunaldian.
5 Zierbenak eta Santurtzik denbora berbera markatu zuten 18. jardunaldian.
6 Epaileek Urdaibai kanporatu zuten traineruan parte hartu ezin zuten arraunlariak jartzeagatik[4].

Jaitsiera/Igoera play-offa aldatu

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Herria/Udala Herrialdea Emaitza
 
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre   Agustín Fernández Souto Ares Coruña 2.a (GTL)
 
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV   Miguel Ángel Ruiz Camus El Astillero Kantabria 1.a (KAE)
 
Lekittarra Isuntza Arraun Elkartea Lekittarra   Osertz Alday Eizagirre Lekeitio Bizkaia 2.a (KAE)
 
Samertolameu Sociedad Deportiva Samertolameu A Terca   Daniel Pérez Fandiño Meira, Moaña Pontevedra 1.a (GTL)
 
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka   Juan Mari Etxabe / Alberto Grijalba Donibane, Pasaia Gipuzkoa 11.a
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
  1 Lekittarra 9 5 4 2019ko TKE Liga
  2 Astillero 7 2 5
  3 Samertolameu 7 4 3 2019ko GT Liga
  4 Ares 5 3 2
  5 San Juan 2 1 1 2019ko KAE Liga

Patroi onenaren saria aldatu

 
Ander Etxegoien zutik patroi lanetan (2018).
Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[5]
1   Ander Etxegoien San Pedro 16
2   Iñigo Larrinaga Ondarroa 11
3   Gorka Aranberri Orio 10
4   Joseba Amunarriz Hondarribia 9
  Carlos Ríos Tirán
6   Ander Iriarte San Juan 6
  Asier Zurinaga Santurtzi
8   Eneko Bilbao Urdaibai 5
  Aitor Lazkano Zierbena
  Arkaitz Diaz Donostiarra
11   Oscar Hermo Cabo da Cruz 4
  Borja Gomez Zierbena
13   Lur Uribarren Urdaibai 3
  Vicente Carpintero Kaiku
15   Alfonso Díaz Cabo da Cruz 2
  Iker De la Linde Hondarribia
17   Jon Iruretagoiena Donostiarra 1
  Pello García de Andoin Kaiku

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu