Bermeoko Arraun Elkartea
Bermeoko Arraun Elkartea Bermeoko arraun taldea da. 1999 urtetik aurrera traineruetan Urdaibai Arraun Elkartea bezala lehiatzen du emaitza ikusgarriak lortu dituelarik, tartean zortzi TKE Liga eta seiKontxako Bandera.
Bermeoko Arraun Elkartea (1998 artean) | |
---|---|
Ezizena | Txo |
Sorrera | 1975 |
Herria | Bermeo, Bizkaia |
Lehendakaria | Agustín Aramburu |
Kolorea(k) | urdina |
Trainerua | Bou Bizkaia Kaio itsas txori |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa 0 Bizkaiko Txapelketa |
Historia
aldatuTraineru bermeotarren historia aspaldi hasten da, 1719an Mundakarekin lehian Izaro irla irabazi zuen estropadatik hain zuzen ere. Ohiko estropadei dagokienez, Bilbon jokatu zuen lehena 1882an, Zierbena nagusitu zelarik. Garai hartan ia urtero jokatzen ziren Bilbo aldean estropadak eta Bermeo 1888 eta 1889an nagusitu zen, ur geldietarako espreski egindako traineru bat erabiliz. 1896an Kontxako Banderan hartu zuen parte lehen aldiz, baina ez zuen finala jokatzerik izan. 1897an Bilbon nagusitu zen azken aldiz. 1923an berriz hartu zuen parte Kontxan baina azkenengo postuan gelditu zen. Hurrengo hamarkadetan Bermeoko traineruen berririk ez dago.
60. hamarkadan Santa Eufemia trainerilla estropada garrantzitsuak antolatzen hasi ziren eta hortik etorri zen bertako arraunketaren berpiztea, 1975. urtean berragertu baitzen Bermeo. 1981. urtean Euskadiko Batel Txapelketan nagusitu zen. Arraunlari faltak beste elkarte batzuekin bat egitera behartu zuten Bermeo, horrela 90. hamarkadan Arkote-Bermeo (1991) eta Lutxana-Bermeo(1996) ezagutu genituen.
1999an elkarte bizkaitarrak gipuzkoarrekin haserretu egin ziren eta beren liga propioa osatu zuten. Urte hartan Mundaka, Elantxobe eta Bermeo elkartu eta Urdaibai Arraun Elkartea sortu zuten.Urdaibaik Liga eta Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi zituen eta Kontxako Banderan hirugarren gelditu zen arraunzaleak aho bete hortz utziz. Ordutik aurrera Urdaibai izan da trainerutan aritu den kluba eta Bermeo batel eta trainerilletan aritu dena, biek ere emaitza onak lortu dituztelarik.
Bermeo Euskadiko Trainerilla Txapelketan sei aldiz nagusitu da eta bateletan lau aldiz.
Palmaresa (Bermeo)
aldatuTraineruak
aldatu- Bilboko estropada zaharrak (3): 1888, 1889, 1897
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (0): hirugarrena 1989an.
- Lekeitioko ABC Bandera (1): 1988
- Ondarroako Bandera (1): 1991 (Arkoterekin batera)
- Lekeitioko San Antolin Bandera (4): 1991 (Arkoterekin), 1996 (Lutxanarekin) eta Urdaibaik 1999 eta 2005
- Luancoko Bandera (1): 1993.
Batelak
aldatu- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 1981.
- Bizkaiko Batel Txapelketa (1): 1981.
Palmaresa (Urdaibai)
aldatu- Kontxako Bandera (8): 2010, 2011, 2014, 2015, 2016, 2022, 2023, 2024
- Espainiako Traineru Txapelketa (5): 2007, 2014, 2015, 2017, 2024
- Euskadiko Traineru Txapelketa (9): 2007, 2008, 2011, 2014, 2015, 2017, 2022, 2023, 2024
- Bizkaiko Traineru Txapelketa (15): 1999, 2001, 2002, 2003, 2004, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016, 2018, 2019, 2022, 2023, 2024
- TKE Liga (9): 2004, 2007, 2008, 2010, 2016, 2017, 2018, 2022, 2023
- Traineru bizkaitarren Liga (1): 1999
- El Corte Ingles Bandera (6): 2007, 2010, 2016, 2017, 2019, 2022
- Zarauzko Ikurrina (4): 2004, 2007, 2016, 2022