Elantxobe Arraun Elkartea

Elantxobe Arraun Elkartea Elantxobeko arraun elkartea da. 1988an sortu zuten. Gaur egun Busturialdea Arraun Elkartea osatu du Mundakarekin batera.

Elantxobe Arraun Elkartea
Sorrera 1988
Herria Euskal Herria Elantxobe, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Patxi Egurrola
Entrenatzailea Euskal Herria Asier Arego
Patroia(k) Euskal Herria Asier Arego
Kolorea(k)           berdea eta gorria
Trainerua      Artarri
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 KAE Liga
2 KAE 2 Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
1 Bizkaiko Txapelketa
2023: Kontxa ez
2023 11.a (KAE 1 Ligan)
Webgunea www.elantxobearraun.blogspot.com.es

Elantxoberen izenean lorturiko garaipen aipagarriena 1998ko Bizkaiko txapelketa izan zuen. Ordutik aurrera traineruak osatzeko gehienetan beste arraun elkarte batzuekin bateratu behar izan du. Mundaka eta Bermeorekin batera Urdaibai proiektua sortu zuen baina hiruren arteko adostasunak ez zuen askorik iraun. 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze sortu zuen eta 12 bandera lortzeaz gain Euskal Ligan aritu zen. Euskadiko Txapelketan hirugarren postu bat ere lortu zuen. 2018tik aurrera Mundakarekin Busturialdea eratu zuen eta KAE 1 Ligan ari da.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Busturialdea Arraun Elkartea»

Historia gorabeheratsua izan duen taldea da, izan ere Elantxobe herri txikia izanik arraunlari faltak bultzatuta sarritan egin behar izan du bat beste elkarte batzuekin, hala Bermeo eta Mundakarekin 1998an Urdaibai Arraun Elkartea sortuz, 2001 eta 2003 artean Arkoterekin Bateratze Arraun Elkartea sortuz, eta 2007tik 2009ra Mundakarekin Busturialdea Arraun Elkartea osatu zuen. Bederatzi denboraldi bakarrean egin ondoren, 2018an Busturialdea elkarketa berreskuratu zuten.

Elantxoberen urterik onena 1998a izan zen Bizkaiko Traineru Txapelketa irabazi baitzuen eta Traineruen Euskal Ligan 8. izan baitzen. 2001ean Arkoterekin elkartu eta lau estropada irabazi zituen eta 2002ean 11. izan zen Euskal Ligan eta 2003an hirugarren egin zuen Euskadiko Traineru Txapelketan. Busturialdea izenarekin aldiz mailarik baxuenetik hasi behar izan zuen eta lehenengo urtean KAE Ligako lehen mailara iritsi zenetik bertan mantendu zen 2011 denboraldian ezik. Urte hartan denboraldi bikaina egin zuen KAE Ligako 2. maila irabaziz. 2012an lortu zuen azken aldiko emaitzarik onena, KAE 1 Ligako laugarren postua.

Berriz ere Elantxobe Arraun Elkartea izena hartuta, 2015ean hamaikagarrena izan zen eta maila galdu zuen. Ordutik KAE 2 Ligan ari da. 2018an Busturialdea Arraun Elkartea birsortu zuen.

Palmaresa aldatu

Elantxobe aldatu

Bateratze (Arkote+Elantxobe) aldatu

Busturialdea aldatu

Azken denboraldiak aldatu

Urtea Taldea Liga Kontxa
2003 Bateratze Federazio Liga, 9.a -
2004 - -
2005 - -
2006 - -
2007 Busturialdea KAE 2 Liga, 3.a -
2008 Busturialdea KAE 1 Liga, 9.a -
2009 Elantxobe KAE 1 Liga, 10.a -
2010 Elantxobe KAE 1 Liga, 11.a -
2011 Elantxobe KAE 2 Liga, 1.a -
2012 Elantxobe KAE 1 Liga, 4.a -
2013 Elantxobe KAE 1 Liga, 9.a -
2014 Elantxobe KAE 1 Liga, 6.a -
2015 Elantxobe KAE 1 Liga, 11.a -
2016 Elantxobe KAE 2 Liga, 10.a -
2017 Elantxobe KAE 2 Liga, 7.a -
2018 Busturialdea KAE 2 Liga, 10.a -
2019 Busturialdea KAE 2 Liga, 7.a -
2020 Busturialdea KAE 2 Liga, 5.a -
2021 Busturialdea KAE 2 Liga, 1.a -
2022 Busturialdea KAE 1 Liga, 11.a -
2023 Busturialdea KAE 1 Liga, 11.a

Emakumezkoen trainerua aldatu

Lea Artibai
Herria Ondarroa, Lekeitio eta Elantxobe
Entrenatzailea   Fernando Zugasti
Patroia(k)   Nahia Aboitiz
Kolorea(k)              zuria, beltza eta urdina
Trainerua      Lea-Artibai
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Euskadiko Txapelketa
0 Gipuzkoako Liga
2023: Kontxa ez
2022: Liga ez

2017 urtean emakumezkoen Isuntza eta Ondarroa trainerua osatu zen, Lea-Artibai izenarekin, eta bertara Elantxobeko lau arraunlari batu ziren. 2018an esperientzia errepikatu zuten.

Denboraldiak aldatu

Urtea Liga Kontxa
2017 Gipuzkoako Liga, 9.a -
2018 ETE Liga, 7.a -

Elantxobeko bandera aldatu

Elantxobe Arraun Elkarteak antolaturiko KAE-1 ligarako estropada puntuagarria da. Irabazleak 2.160 euroko saria lortzen du.

Kanpo estekak aldatu