Nafarroako Museoa
Nafarroako Museoa Iruñeko Alde Zaharrean, Nafarroa Garaian, dagoen museoa da.
Nafarroako Museoa | |
---|---|
![]() Bi sarrerak, museoarena eta kaperarena ![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1956 |
Webgunea | http://www.cfnavarra.es/cultura/museo/eus/index.html Nafarroako Museoaren webgunea |
KokalekuaAldatu
Santo Domingoko aldapan kokatuta dago, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren eraikinarekin parez-pare.
Azpialdean, Santo Domingoko aldapan, San Ferminen irudi ospetsua dago, irudi horri Sanfermientan Iruñeko entzierroa hasi aurretik abestu ohi zaio.
MuseoaAldatu
1956an ireki zen eta XVI. mendeko aurrealde eta kapera ditu.
EraikuntzaAldatu
XVI. mendeko "Nuestra Señora de la Misericordia" izeneko antzinako ospitalean kokatuta, jatorrizko aurrealde eta kapera baino ez ditu mantendu. Etxaurrea 1556an Juan Villarreal eta Martin Azkaratek egin zuten, Iruñeko eraikin zibil pizkundetar bakarra izanik.
Kaperak itxurazko erretaula fatxada du, Garesko XVII. mendeko ermita batetik ekarria. Kaperak Juan Antxetak 1547 eta 1550 artean egin zuen gotiko-pizkundetar estiloan.
1932an ospitalea kendu eta Nafarroako Ospitaleak ordezkatu zuen. 1952an José Yarnozek berreraiki zuen.
1986an Jordi Garcés eta Enric Soriak berrikuntza egin eta museoa berritu eta berrantolatu zuten.
LanakAldatu
Lan gehienak 1860ko Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzarrak eta 1940an Vianako Printze Erakundeak bildu zituzten. Agian nabarmenekoa Leireko kutxatila izan daiteke, 1000. inguruko islamdar artearena.
Margolan nabarmenen iruditegiaAldatu
Erdi Aroko bolizko arabiar kutxa, Leireko kutxatila izenekoa.
Ramaleteko erromatar villan. Tuteran, aurkitutako IV. mendeko mosaikoa.
Behe Erdi Aroko tapiza, Joan Oliver margolariaren maisu lana.
BibliografiaAldatu
- Sarasa Asiain, Alfredo. (2006). Guía de arquitectura de Pamplona y su Comarca. Iruñea: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala ISBN 84-611-3284-X..
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |