Ireki menu nagusia

Frantziako errege-erreginak Erdi Arotik 1870 arte frankoen zein Frantziako agintariak izan ziren, monarka edo enperadore titulupean.

Frantziako sorreraren inguruan, eztabaida ez da behin betiko amaitu. Lehenengo data 486koa da, Clovis I. frankoen erregeak Sigario, Erromako azken ofiziala Galiatik bota zuenean. Verdungo Itunak Mendebaldeko Frantziako erresuma ezarri zuen 843an. Hainbat historialarik, berriz, 987ko proposatzen dute, Kapetar leinuak boterea hartu zuenean. Frantziako erregea titulua XIII. mendean sortu zen.

Eduki-taula

Kapetar leinua (987-1328)Aldatu

Hugues Capet ondorengo erregeek Frantziako agintariak izan ziren 987tik 1792 arte, eta berriro 1814tik 1848 arte. Adar zuzenak tronuan jarraitu zuen 1328 arte. Horren ostean, Valois-tarrek lehendabiziz eta Borboiek ondoren hartu zuten boterea.

Irudia Izena Data Titulua
  Hugues Capet 987ko uztailaren 3a - 996ko urriaren 24a Frantziarren Erregea
  Roberto II.a 996ko urriaren 24a - 1031ko uztailaren 20a Frantziarren Erregea
  Henrike I.a 1031ko uztailaren 20a - 1060ko abuztuaren 4a Frantziarren Erregea
  Filipe I.a 1060ko abuztuaren 4a - 1108ko uztailaren 29a Frantziarren Erregea
  Luis VI.a 1108ko uztailaren 29a - 1137ko abuztuaren 1a Frantziarren Erregea
  Luis VII.a 1137ko abuztuaren 1a - 1180ko irailaren 18a Frantziarren Erregea
  Filipe II.a Augusto 1180ko irailaren 18a - 1223ko uztailaren 14a Frantziarren Erregea 1204 arte
Frantziako Erregea 1190tik
  Luis VIII.a 1223ko uztailaren 14a - 1226ko azaroaren 8a Frantziako Erregea
  Luis IX.a (Saint Louis) 1226ko azaroaren 8a - 1270eko abuztuaren 25a Frantziako Erregea
  Filipe III.a 1270eko abuztuaren 25a - 1285eko urriaren 5a Frantziako Erregea
  Filipe IV.a "Ederra" 1285eko urriaren 5a - 1314ko azaroaren 29a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Luis X.a 1314ko azaroaren 29 - 1316ko ekainaren 5a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Joanes I.a 1316ko azaroaren 15a -1316ko azaroaren 20a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Filipe V.a 1316ko azaroaren 20a - 1322ko urtarrilaren 3a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Karlos IV.a 1322ko urtarrilaren 3a - 1328ko otsailaren 1a Frantziako eta Nafarroako Erregea

Valois leinua (1328-1498)Aldatu

Irudia Izena Data Titulua
  Filipe VI.a 1328ko otsailaren 1a - 1350eko abuztuaren 22a Frantziako Erregea
  Joanes II.a 1350eko abuztuaren 22a - 1364ko apirilaren 8a Frantziako Erregea
Karlos V.a 1364ko apirilaren 8a - 1380ko irailaren 16a Frantziako Erregea
Karlos VI.a 1380ko irailaren 16a - 1422ko urriaren 21a Frantziako Erregea
  Karlos VII.a 1422ko urriaren 21a - 1461eko uztailaren 22a Frantziako Erregea
  Luis XI.a "Zuhurra" 1461eko uztailaren 22a - 1483ko abuztuaren 30a Frantziako Erregea
  Karlos VIII.a 1483ko abuztuaren 30a - 1498ko apirilaren 7a Frantziako Erregea

Valois-Orléans adarra (1498-1515)Aldatu

Irudia Izena Data Titulua
  Luis XII.a 1498ko apirilaren 7a - 1515eko urtarrilaren 1a

Frantziako Erregea

Valois-Angoulême adarra (1515-1589)Aldatu

Irudia Izena Data Titulua
  Frantzisko I.a 1515eko urtarrilaren 1a - 1547ko martxoaren 31a Frantziako Erregea
  Henrike II.a 1547ko martxoaren 31 - 1559ko uztailaren 10a Frantziako Erregea eta Bretainiako Dukea
  Frantzisko II.a 1559ko uztailaren 10a - 1560ko abenduaren 5a Frantziako Erregea
  Karlos IX.a 1560ko abenduaren 5a - 1574ko maiatzaren 30a Frantziako Erregea
  Henrike III.a 1574ko maiatzaren 30a - 1589ko abuztuaren 2a Frantziako Erregea

Borboiak (1589-1792)Aldatu

Irudia Izena Data Tituluak
  Henrike IV.a 1589ko abuztuaren 2a - 1610eko maiatzaren 14a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Luis XIII.a 1610eko maiatzaren 14a - 1643ko maiatzaren 14a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Luis XIV.a 1643ko maiatzaren 14a - 1715eko irailaren 1a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Luis XV.a 1715eko irailaren 1a - 1774ko maiatzaren 10a Frantziako eta Nafarroako Erregea
  Luis XVI.a 1774ko maiatzaren 10a - 1792ko abuztuaren 10a Frantziako eta Nafarroako Erregea
1791-1792 Frantziarren Erregea
  Luis XVII.a 1793ko urtarrilaren 21a - 1795eko ekainaren 8a Frantziako eta Nafarroako Erregea (legitimistentzat)
Frantziarren Erregea (Konstituzioaren arabera)

Lehenengo Inperioa (1804-1814)Aldatu

Irudi Izena Data Titulua
  Napoleon I.a 1804ko maiatzaren 18a - 1814ko apirilaren 11
eta
1815eko martxoaren 20a - 1815eko ekainaren 22a
Frantziarren Enperadorea
  Napoleon II.a 1815eko ekainaren 22a - 1815eko uztailaren 7a Frantziarren Enperadorea

Borboiak berrezarriak (1815-1830)Aldatu

Borboiak-Orléans(1830-1848)Aldatu

Irudia Izena Data Titulua
  Luis-Filipe 1830eko abuztuaren 9a - 1848ko otsailaren 24a Frantziarren Erregea

Bigarren Inperioa (1852-1870)Aldatu

Irudia Izena Data Titulua
  Napoleon III.a 1852ko abenduaren 2a - 1870eko irailaren 4a Frantziarren Enperadorea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako errege-erreginak