Henrike II.a Frantziakoa
Henrike II.a Frantziakoa (Saint-Germain-en-Laye, 1519ko martxoaren 31 – Paris, 1559ko uztailaren 10a) 1547-1559 bitartean Frantziako erregea izan zen.
Henrike II.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1547ko martxoaren 31 - 1559ko uztailaren 10a ← Frantzisko I.a Frantziakoa - Frantzisko II.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Saint-Germain-en-Laye-ko gaztelua, 1519ko martxoaren 31 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Heriotza | Hôtel des Tournelles (en) , 1559ko uztailaren 10a (40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: septizemia | ||
Familia | |||
Aita | Frantzisko I.a Frantziakoa | ||
Ama | Klaudia Frantziakoa | ||
Ezkontidea(k) | Katalina Medici (1533ko urriaren 28a, 1533ko urriaren 28a (egutegi gregorianoa) - 1559ko uztailaren 10a) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Valois leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Lantokia(k) | Madril eta Paris | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Biografia
aldatuFrantzisko I.a eta Klaudia, Frantziako errege-erreginen semea zen. Maitale zuen Diana Poitierskoaren eraginez, Guise etxeak ahalmen handia eskuratu zuen bere garaian eta kalbindarren aurka lege gogorra erabili zuen. Bolonia hartu zien ingelesei eta habsburgotarren aurka jardun zuen etengabe. Itunak izenpetu zituen turkiarrekin eta Alemaniako protestanteekin, baina kalte handia ekarri zion Saint-Quentingo gudua Espainiako Filipe II.aren osteen aurrean galtzeak. Horren eraginez, 1559an Cateau-Cambresisko bakea sinatu behar izan zuen. Urte berean hil zuen istripuz Gabirel I.a Montgomerykoak arma lehiaketa batean.
Ezkontza eta seme-alabak
aldatu1533an Katalina Medicirekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten eta horietatik hiru, Frantzisko II.a, Karlos IX.a eta Henrike III.a, errege izan ziren.
- Frantzisko (1544 – 1560), oinordekoa
- Elisabet (1546 – 1568) Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu zena.
- Klaudia (1547 – 1575), Karlos III.a Lorenakoarekin ezkondu zena.
- Luis (1549-1550), Orleansko dukea.
- Karlos (1550 – 1574), Frantziako erregea izan zena.
- Henrike (1551 – 1589), Polonia eta Frantziako erregea izan zena.
- Margarita (1553 – 1615), Henrike Nafarroakoarekin ezkondu zena.
- Frantzisko (1555 – 1584) Alençon eta Anjouko dukea.
- Bitoria eta Joana (1556).
Nicole Savignykoa, Fontteteko baronesa, maitalearekin seme bat izan zuen:
- Henrike Saint-Rémi Valoiskoa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Frantzisko I.a Frantziakoa |
Frantziako erregea 1547-1559 |
Ondorengoa Frantzisko II.a Frantziakoa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike II.a Frantziakoa |