Ireki menu nagusia

Luis VIII.a Frantziakoa

Luis VIII.a Frantziakoa (Paris, 1187ko irailaren 5a - Montpensier, 1226ko azaroaren 8a), izengoitiz Lehoia (frantsesez: le Lion) deitua, 1223-1226 urteetan Frantziako erregea izan zen. Kapeto leinukoa zen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen; Ingalaterrak Guiena eta Gaskonia baino ez zituen atxiki.

Luis VIII.a Frantziakoa
Conquest of Avignon by Louis VIII (1226).jpg
Frantziako erregea

1223ko uztailaren 14a - 1226ko azaroaren 8a
Filipe II.a Frantziakoa - Luis IX.a Frantziakoa
Bizitza
Jaiotza Paris1187ko irailaren 5a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Montpensier1226ko azaroaren 8a (39 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua berezko heriotza: disenteria
Familia
Aita Filipe II.a Frantziakoa
Ama Isabella of Hainault
Ezkontidea(k) Zuria Gaztelakoa  (1200ko maiatzaren 23a -  1226ko azaroaren 8a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Kapeto leinua
Jarduerak
Jarduerak monarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

BiografiaAldatu

Gurasoak Filipe Augusto eta Elisabet Hainautekoa zituen. 1214an Joan Lurgabea menderatu zuen Angers hiritik hurbil. Ingalaterrako baroien arteko gerran, bertako erregegai aukeratu zuten batzuek; 1216an hara joan zen baina 1217an menderatu zuten. 1223an Frantziako errege egin zuten eta Poitou eta hurrengo urtean Aunisko lurraldeak kendu zizkien ingelesei. Avignon hiriaz jabetu zen Gurutzada Albitarraren garaian (1226). Luis IX.ak hartu zuen haren ordea hil ondoan, Zuria Gaztelakoaren tutoretzapean.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

1200ko maiatzaren 23an, Alfontso VIII.a Gaztelakoaren alaba Zuriarekin ezkondu eta hamahiru seme-alaba izan zituzten:

  1. Blanka (1205–1206).
  2. Aines (1207–1207).
  3. Filipe (1209–1218)
  4. Alfontso (1213–1213), Joanesen bikia.
  5. Joanes (1213–1213), Alfontsoren bikia.
  6. Luis (1214 –1270), oinordekoa
  7. Roberto (1216–1250)
  8. Filipe (1218–1220).
  9. Joanes Tristan (1219–1232)
  10. Alfontso (1220–1271)
  11. Filipe Dagoberto (1222–1232).
  12. Elisabet (1225–1269).
  13. Karlos (1226–1285)

ErreferentziakAldatu


Aurrekoa
Filipe II.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1223-1226
Ondorengoa
Luis IX.a Frantziakoa


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis VIII.a Frantziakoa