Filipe I.a Frantziakoa

Filipe I.a Frantziakoa (Champagne-et-Fontaine, 1052ko maiatzaren 23a - Melun, 1108ko uztailaren 29a) 1060-1108 bitartean Frankoen erregea izan zen. Kapeto leinuko Frantziako laugarren erregea izan zen.

Filipe I.a Frantziakoa

Frankoen erregea

1060ko abuztuaren 4a - 1108ko uztailaren 29a
Henrike I.a Frantziakoa - Luis VI.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaChampagne-et-Fontaine1052ko maiatzaren 23a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMelun1108ko uztailaren 29a (56 urte)
Hobiratze lekuaFleury abadia
Familia
AitaHenrike I.a Frantziakoa
AmaAna Kievekoa
Ezkontidea(k)Berta Holandakoa
Bertrade of Montfort (en) Itzuli  (1095 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Biografia aldatu

Gurasoak Henrike I.a Frantziakoa eta Ana Kievekoa zituen. Aita bizi zelarik koroatu zuten 1059an, eta 1060an bere osaba Balduino V.a Flandesko kondearen babespean egin zuten errege. 1071ean Casselgo porrota jasan behar izan zuen, baina Frisiako Robertorekin hitzarmen bat egin eta, haren iloba Berta Holandakoarekin ezkondu zen (1072-73). 1066tik Ingalaterrako errege zen Gilen I.a Konkistatzailea, bere mendekoa, indartzen ari zela ikusirik, 1078an Roberto Curthose, haren semea, aitaren kontra bultzatu zuen, eta Gilen II.a Gorria Ingalaterrako errege berriaren kontra ere lagundu zion.

Emaztearengandik bereizi eta 1092an Bertrade Monfortekoarekin bigarrenez ezkontzean, Aita Santuak eskumikatu egin zuen (1095-1105), eta horregatik ezin izan zuen parte hartu Lehen Gurutzadan. Vexin eta Valois beneganatu zituen, Bourges erosi eta Vermandois bere anaia Hugori eman zion.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

1072an Berta Holandakoarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten:

  1. Konstantzia, Hugo I.a Xanpainakoa eta Bohemundo I.a Antiokiakoarekin ezkondu zena.
  2. Luis (1081–1137), oinordekoa
  3. Henrike (1083)
  4. Eudes (1087–1096)

Lehenbiziko emaztea lodia zelako zapuztu ondoren, 1092an Bertrade Monfortekoarekin ezkon du zen. Hiru seme-alaba izan zituzten:

  1. Filipe (1093-1133 aldean)
  2. Fleury (1095-1119 aldean)
  3. Zezilia (1097-1145 aldean)

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Henrike I.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1031-1060
Ondorengoa
Luis VI.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe I.a Frantziakoa