Filipe VI.a Frantziakoa

Filipe VI.a Valoiskoa (frantsesez: Philippe VI de Valois; 1293Nogent-le-Roi, 1350eko abuztuaren 22a), ezizenez Zorionekoa (frantsesez: le Fortuné) deitua, 1328-1350 bitartean Frantziako erregea izan zen, Valois dinastiako lehena.

Filipe VI.a Frantziakoa

Frantziako erregea

1328ko apirilaren 1a - 1350eko abuztuaren 22a
Karlos I.a Nafarroakoa - Joanes II.a Frantziakoa
count of Anjou (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaFontainebleau1293ko azaroaren 17a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaReims1350eko abuztuaren 22a (56 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza modua: izurri bubonikoa
Familia
AitaCharles of Valois
AmaMargaret, Countess of Anjou
Ezkontidea(k)Joan of Burgundy (en) Itzuli  (1313ko uztaila, 1313ko uztaila (egutegi gregorianoa) -  1349ko abenduaren 12a)
Blanka Nafarroakoa  (1350eko urtarrilaren 19a, 1350eko urtarrila (egutegi gregorianoa) -  1350eko abuztuaren 22a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 21104 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Kapeto leinukoa zen, Karlos Valoiskoaren semea, Filipe IV.a Frantziakoaren iloba eta Karlos IV.a Frantziakoaren lehengusu propioa. 1313an Joana Burgundiakoarekin ezkondu zen. 1328an, Karlos IV.a oinordekorik gabe hiltzean, erresumako baroiek, Filipe Evreuxkoa eta, batez ere, Eduardo III.a Ingalaterrakoa baztertuz, errege hautatu zuten. Horrela Valois leinuko lehendabiziko errege bihurtu zen. Filipe Evreuxkoaren emazte zen Joanari Nafarroako Erresumaren jabetza onartu zion.

Eduardo III.a Ingalaterrakoak omena eskaini zion Gaskoniako eta Guienako bere lurrengatik, baina Filipek Guienan egin zituen lapurretengatik eta bere etsai eskoziarrei eskaintzen zien laguntzagatik minduta, Frantziako erregetza beretzat eskatu zuen Eduardok. Horrela hasi zen Ehun Urteko Gerra. Eduardo III.ak, Luis IV.a Bavariakoarekin eta bereziki Flandesekin bat eginik, Ecluseko garaipena lortu zuen 1340an, eta Frantzian sartu zen. 1346an, Crécyn garaitu zutelarik, Filipe VI.ak gerra etena egin zuen Calais hartu ondoren (1347). Gerraz gainera, gosete handiak, ekonomia krisi larriak eta batez ere izurri beltzak (1348) jo zuten Frantzia haren garaian.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1313an Joana Hankamotzarekin ezkondu zen. Hau izan zen, historialari askoren ustez, benetako agintaria. Zazpi seme-alaba izan zituen:

  • Joanes (1319–1364)
  • Maria (1326–1333)
  • Luis (1328–1328)
  • Luis (1330–1330)
  • Joana (1333–1333)
  • Filipe (1336–1375), Orléansko dukea
  • Joana (1337–1337)

1350ean Zuria Nafarroakoarekin ezkondu eta alaba bakarra izan zuten: Joana (1351–1371), Joanes I.a Aragoikoarekin ezkontzeko bidaian hil zena.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Filipe VI.a Frantziakoa  


Aurrekoa
Karlos IV.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1328-1350
Ondorengoa
Joanes II.a Frantziakoa