Joan II.a Frantziakoa

Joanes II.a Frantziakoa» orritik birbideratua)

Joan II.a Frantziakoa (Le Mans, 1319ko apirilaren 16a - Londres, 1364ko apirilaren 8a), izengoitiz Joan Onbera (frantsesez: Jean le Bon), Frantziako erregea izan zen 1350-1364 bitartean[1].

Joan II.a Frantziakoa

Frantziako erregea

1350eko abuztuaren 22a - 1364ko apirilaren 8a
Filipe VI.a Frantziakoa - Karlos V.a Frantziakoa
Normandiako dukea

1332 (egutegi gregorianoa) - 1350 (egutegi gregorianoa)
Crown lands of France (en) Itzuli - Karlos V.a Frantziakoa
count of Anjou (en) Itzuli


count of Auvergne (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLe Mans1319ko apirilaren 26a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaLondres1364ko apirilaren 8a (44 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaFilipe VI.a Frantziakoa
AmaJoan of Burgundy
Ezkontidea(k)Bonne de Luxembourg (en) Itzuli  (1332ko uztailaren 28a, 1332ko uztailaren 28a (egutegi gregorianoa) -  1349ko irailaren 11)
Joan I, Countess of Auvergne (en) Itzuli  (1350eko otsailaren 9a, 1350eko otsailaren 19a (egutegi gregorianoa) -  1360ko irailaren 29a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakPoitiersko gudua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 21082 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Filipe VI.a Frantziakoa eta Joana Borgoinakoa izan zituen gurasoak. 1350ean, 31 urte zituela, Frantziako errege bilakatu zen. Izurri Beltzak, Ehun Urteetako Gerrak eta Jacquerie izeneko matxinadak markatu zuten haren agintaldia.

Etsai handienak Eduardo III.a Ingalaterrakoa eta Karlos II.a Nafarroakoa izan zituen. Itun eskaintza gisa, 1352an alaba Joana Karlosekin ezkondu zuen, baina agindutako ezkonsaria eman ez zionez, liskarrak jarraitu zuen. 1355eko irailaren 10ean, Nafarroako eta Frantziako erregeek Valognesko hitzarmena sinatu bazuten ere, 1356ko apirilaren 16an, Rouenen, Joanek Karlos II.a preso hartu eta espetxeratu zuen[2].

1356ko irailean, Ehun Urteetako Gerraren baitako Poitiersko guduan, Frantziako armada sarraskitua izan zen; ingelesek Joan II.a eta haren seme Filipe harrapatu eta Ingalaterrara eraman zituzten. 1360ko urrian, Joan aske utzi zuten, ordaindu beharreko bahisaria bildu ahal izateko; berme modura, Luis semea bahiturik gelditu zen Calaisen. 1363an Luisek ihes egitea lortu zuen; Joan, bere burua ohoregabetua ikusirik, Londresera itzuli zen. Bertan hil zen, 1364ko apirilaren 8an[2].

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

1332an Joanes I.a Bohemiakoaren alaba Bonarekin ezkondu eta bederatzi seme-alaba izan zituzten:

  1. Karlos (1338–1380)
  2. Luis (1339–1384)
  3. Joanes (1340–1416)
  4. Filipe (1342–1404)
  5. Joana (1343–1373), Karlos II.a Nafarroakoarekin ezkondu zena.
  6. Maria (1344–1404)
  7. Aines (1345–1349)
  8. Margarita (1347–1352)
  9. Elisabet (1348–1372), Giangaleazzo Visconti Milango dukearekin ezkondu zena.

1350an Joana I.a Auverniakoarekin ezkondu eta alaba bi izan zituzten:

  1. Blanka (1350–?)
  2. Katalina (1352–?)

Erreferentziak aldatu

  1. Joan II.a Onbera. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-03-14).
  2. a b John II King of France. in: Encyclopædia Britannica. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-14).

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Filipe VI.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1350-1364
Ondorengoa
Karlos V.a Frantziakoa