Karlos I.a Nafarroakoa
Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa (Clermont, 1294ko ekainaren 18a – Vincennes, 1328ko otsailaren 1), ezizenez Karlos Ederra (frantsesez: Charles le Bel) eta Nafarroan Karlos Burusoila deitua[1], Marcheko kondea, 1322-1328 bitartean Nafarroa eta Frantziako erregea izan zen[2]. Kapeto etxearen adar nagusiko hamabosgarren eta azken Frantziako erregea izan zen.
Karlos I.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1322ko urtarrilaren 3a - 1328ko otsailaren 1a ← Filipe II.a Nafarroakoa - Filipe VI.a Frantziakoa →
1322ko urtarrilaren 3a - 1328ko otsailaren 1a ← Filipe II.a Nafarroakoa - Joana II.a Nafarroakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Creil, 1294ko maiatzaren 18a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Vincennes, 1328ko otsailaren 1a (33 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia | ||||
Familia | |||||
Aita | Filipe I.a Nafarroakoa | ||||
Ama | Joana I.a Nafarroakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Blanka Borgoinakoa (1308ko urtarrila - 1322ko maiatzaren 19a) Maria Luxenburgokoa (1322ko irailaren 21a - 1324ko martxoaren 21a) Joana Evreuxekoa (1324ko uztailaren 13a - 1328ko otsailaren 1a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Kapetar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Bizitza
aldatuFilipe I.a, Ederra eta Joana I.a Nafarroakoaren hirugarren semea izan zen. 1314an Marcheko konderria jaso zuen. Filipe II.a Luzea bere anaiaren ondorengoa izan zen. 1322ko otsailaren 21ean, Reimsko katedralean, Roberto Courtenaykoa artzapezpikuak Frantziako errege izendatu zuen. Nafarroako koroa ere jarauntsi zuen, baina uko egin zion kargua zin egiteari. Hori zela eta, haren agintea legezkotasunik gabea izan zen, eta kontrol militarrean oinarritu zen[3][4]. Haren agintaldian Nabarreriaren berreraikitzea amaitu zen[3].
1322an bertan, juduak Frantziako Erresumatik kanporatu zituen[5]. Hori egiteko legenardunen konplotaren argudioa erabili zuen, alegia, juduek, legenardunekin eta buruzagi musulmanekin batera (tartean Babiloniako sultana), azpilanean ibili zirela putzuak pozoinduz kristau guztiak hiltzeko[6].
Aurreko erreinaldian izandako agintekeriak zirela eta, errege-altxorra agortua aurkitu zuen. Horrexegatik lombardiar bankariak estutu, eta epaile txarrak zein jauntxoak zigortu zituen. Gainera, Girard Guette, anaiaren finantza-arduraduna, atxilotu zuen 120.000 libera bidegabeki xahutzea leporaturik[7]. Bere erreinaldiaren sei urteetan, Karlos I.ak zergak handitu eta ondasunak konfiskatu zituen.
Karlos Ederrak liskar latzak izan zituen Eduardo II.a, Ingalaterrako erregearekin, azken honek Guiena eta Ponthieuko lurraldeak zirela eta omenaldia egin nahi ez ziolako. Horri erantzunez, 1324an Frantziako erregearen armadak Akitania osoa hartu zuen, Baiona eta Bordele izan ezik. Ondoko urtean, Elisabet Frantziakoa -Eduardo II.aren emaztea eta Karlos Ederraren arreba- Parisa joan zen gatazkari konponbidea ematera; horretarako Akitaniako dukerria Eduardo, Galesko printzearen esku utzi zuen. Baina, bake ituna egin zen arren, Ingalaterraren babesa zuten Gaskoiniako zenbait noblek Frantzian sarraldiak egiteari ekin zioten. Honek Sasikumeen guda izenekoa eragin zuen (Gaskoiniako jauntxoak nobleteriaren sasikumeak zirelako hartu zuen izen hori). 1326an Elisabet erreginak Ingalaterrara itzuli eta, Eduardo semearekin elkar harturik, senarra atxiloarazi zuen. 1327an, Eduardo II.a tronutik kendua izan zen, eta irailean hil zuten Berkeleyko gazteluan[8].
Karlos Ederra 1328ko otsailaren 1ean hil zen, gizonezko oinordekorik gabe. Frantziako Erresumako ondoregotzaren afera izan zen Ehun Urteko Gerra piztu zuen arrazoi nagusia[3]. Nafarroako Erresuman, berriz, haren heriotzaren ondoan herria altxatu zen frantziar mendekotasunaren aurka, eta Nafarroako Gorteek Joana II.a hautatu zuten erregina[4].
Ezkontzak eta seme-alabak
aldatuKarlos I.a Nafarroakoa hiru aldiz ezkondu zen[9]:
- Lehendabizikoz, 1307 edo 1308an, Zuria Borgoinakoarekin (1296-1326), hots, Filipe anaiaren emaztearen ahizparekin. 1314an Zuria preso sartu zuten, adulterio egiteagatik. 1322an Joan XXII.a aita santuak ezkontza ezeztatu zuen. Bi seme-alaba izan zituzten:
- Filipe (1313 aldean -?)
- Joana (1321 aldean-?)
- Karlos 1322ko irailaren 21ean ezkondu zen bigarren aldiz, Henrike VII.a enperadorearen Maria alabarekin. Izen ezezaguneko alaba bat izan zuten, laster hil zena (1326 – 1327). 1324ko martxoan Mariak gurdi-istripua izan zuen, haurdun zegoela. Semea (Luis izenekoa), goiztiar jaio eta ordu batzuk baino ez zen bizi. Istripuaren ondorioz, Maria ere hil zen.
- Hirugarren aldiz, 1325eko uztailaren 13an ezkondu zen, Evreuxko konde Filiperen arreba Joanarekin (1310-1371). Karlos eta Joanak hiru alaba izan zituzten baina, Lege salikoa zela eta, ezin izan zuten aitaren koroa oinordetu:
- Joana (1326-?)
- Maria (1327-?)
- Zuria (1328-1392 aldean). Aita hil ostean jaio zen. Ama erditu arte itxaron behar izan zuten, umeak Frantziako koroa oinordetzeko eskubidea zuen edo ez jakitzeko. Orleanseko Filipe I.a kondearekin ezkondu zen.
Familia
aldatuAitona Filipe III.a Frantziako errege |
Amona Elisabet Aragoikoa |
Aitona Henrike I.a Nafarroako errege |
Amona Blanka Artoiskoa |
Aita Filipe IV.a Frantziako errege |
Ama Joana I.a Nafarroako erregina | ||
Karlos IV.a / I.a Frantziako errege Nafarroako errege |
Oinordekotza
aldatuKarlos Ederra Vincennesen hil zen, 1328ko otsailaren 1ean. Saint-Denisko basilikan ehortzi zuten, zebait urte geroago Joana Evreuxekoa emaztea lurperatu zuten leku berean. Semerik ez zuenez, Kapeto etxearen adar nagusia bukatu zen. Joana erregina haurdun zegoenez, hilabete bi itxaron behar izan zuten umea mutikoa edo neskatikoa zen jakiteko. Izan ere, hamabi urte lehenago Lege Salikoa erabiltzeari ekin zitzaion Frantziako koroa nori zegokion zen erabakitzeko.
Hiru erregegai izan ziren[2]:
- Eduardo III.a Ingalaterrakoa Karlos I.aren arreba Elisabeten semea zen. Frantziako baroiek Frantziako errege izateko eskubiderik ez zuela argudiatu zuten, oinordetza emakume batengandik zetorkiolako. Izan ere, Lege Salikoa zela eta, emakume bat erregina izateko eskubiderik ez bazuen, ezin zien haren ondorengoei eskubide hori eskualdatu.
- Filipe III.a Nafarroakoa Joana II.a Nafarroakoarekin, hots, Luis I.a Nafarroakoaren ustezko alabarekin, ezkondu eta Nafarroako errege bihurtu zen. Era horretan, Nafarroako eta Frantziako erresumak berezi ziren.
- Filipe Valoiskoa, Karlos I.aren lehengusua, erregeordea zen eta maiatzean Frantziako errege izendatu zuten. Erabaki hau Ehun Urteko Gerraren eragileetako bat izan zen.
Filipe III.a Ausarta †1285 _____________________|_________________________ | | Elisabet Aragoikoa †1271 Maria Brabantekoa †1322 ____________|_______________________ ______|________ | | | | Filipe IV Ederra †1314 Karlos Valoiskoa Margarita Luis Evreuxekoa _______________|_____________________ | †1325 †1318 | †1319 | | | | | | Luis X.a Filipe V.a Elisabet Karlos IV.a Filipe VI.a Filipe III.a †1316 †1322 | †1328 Valois etxea Nafarroakoa ______|_______ | | | | | | Joana II.a Joanes I.a Eduardo III.a Joanes II.a Frantziakoa Nafarroakoa †1316 Ingalaterrakoa (erregegaiak beltzez)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Estornés Zubizarreta, Idoia. Carlos I de Navarra el Calvo. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org.
- ↑ a b Charles IV le Bel (1322 - 1328). Histoire-fr.com.
- ↑ a b c Carlos I de Navarra y IV de Francia. in: Gran Enciclopedia Navarra. Enciclopedianavarra.com.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Karlos I.a Burusoila Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa. Puntubi.com.
- ↑ Pope, Robert; Lloyd Jones, Gareth. Honouring the past and shaping the future: religious and biblical studies in Wales: essays in honour of Gareth Lloyd Jones. Leominster, Herefordshire: Gracewing, 2003.
- ↑ Foa, Anna. The Jews of Europe After the Black Death. University of California Press, 2000.
- ↑ Michaud, Joseph Fr.; Michaud, Louis Gabriel. Biographie universelle, ancienne et moderne. Books.google.es.
- ↑ Sánchez-Marco, Carlos. Antecedentes de la guerra de los Cien Años. in: Historia medieval del reyno de Navarra. Lebrelblanco.com.
- ↑ Le Bozec, Christophe. Charles IV Le Bel (19/06/1294 - 01/02/1328). in: Généalogie de l'histoire de France. Roi-france.com.
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa: |
Karlos I.a Nafarroako errege (1322-1328) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: |
Karlos IV.a Frantziako errege (1322-1328) |
Ondorengoa: |