Karlos VII.a Frantziakoa

Karlos VII.a (Paris, 1403ko otsailaren 22a - Mehun-sur-Yèvre, 1461ko uztailaren 22a) 1422-1461 bitartean Frantziako erregea izan zen.

Karlos VII.a Frantziakoa

Frantziako erregea

1422ko urriaren 30a - 1461eko uztailaren 31
Karlos VI.a Frantziakoa - Luis XI.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaParis1403ko otsailaren 22a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaChinon
Loches
Bourges
Mehun-sur-Yèvre
HeriotzaMehun-sur-Yèvre1461eko uztailaren 22a (58 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Familia
AitaKarlos VI.a Frantziakoa
AmaIsabeau Bavariakoa
Ezkontidea(k)Marie of Anjou (en) Itzuli  (1422ko apirilaren 22a, 1422ko abenduaren 18a (egutegi gregorianoa) -  1461eko uztailaren 22a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jardueraksubiranoa eta monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Bizitza aldatu

Karlos VI.a Frantziakoaren eta Elisabet Bavariakoaren semea izan zen.

Bere agintaldiaren hasieran, ingelesek Frantziaren gehiena hartuta zuten. Ehun Urteko Gerraren garaia zen eta erregeak haiek bidaltzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Horrezaz gain, aitak Troyesko hitzarmenean oinordeko gisa gaitzetsia zuen. Joana Arc-ekoak Orleans konkistatu eta 1429an Reimsen Frantziako errege koroatu zuen. Hura preso hartu zutenean, ordea, Karlos VII.ak ez zuen batere ahaleginik egin salbatzeko.

1438an, Elizaren boterea gutxitu eta jauntxoen kontrolpean jartzen zuen Bourgesko Santzioa promulgatu zuen. Formigny (1450) eta Castillongo (1453) guduen ondoren, ingelesak Frantziatik bidali zituzten. Calais besterik ez zuten atxiki ingelesek. Bien bitartean Lapurdi Frantziako koroapera pasa zen Aiherrako Hitzarmenaren bidez (1450). 1453an Akitania bereganatu zuen. Karlos VII.ak aldaketa ugari burutu zuen Frantziako gobernu, finantza eta armadan. Erregearen aginpidea indartu eta gudaroste sendoa antolatu zuen.

Erreferentziak aldatu


Aurrekoa
Karlos VI.a Frantziakoa
Frantziako erregea
14221461
Ondorengoa
Luis XI.a Frantziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos VII.a Frantziakoa