Filipe III.a Frantziakoa
Filipe III.a Frantziakoa (Poissy, 1245eko apirilaren 30a - Perpinyà, 1285eko urriaren 5a), izengoitiz Filipe Ausarta (frantsesez: Philippe le Hardi) deitua, Frantziako erregea izan zen 1270-1285 bitarteko urteetan.
Filipe III.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
1270eko abuztuaren 25a - 1285eko urriaren 5a ← Luis IX.a Frantziakoa - Filipe I.a Nafarroakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Poissy, 1245eko apirilaren 3a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Perpinyà, 1285eko urriaren 5a (40 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria | ||
Familia | |||
Aita | Luis IX.a Frantziakoa | ||
Ama | Margarita Proventzakoa | ||
Ezkontidea(k) | Elisabet Aragoikoa (1248-1271) (1262ko maiatzaren 28a, 1262ko maiatzaren 28a (egutegi gregorianoa) - 1271ko urtarrilaren 28a) Marie of Brabant, Queen of France (en) (1274ko abuztuaren 21a, 1274ko abuztuaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1285eko urriaren 5a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Leinua | Kapetar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako frantsesa latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Zortzigarren Gurutzada | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Bizitza
aldatuLuis VIII.aren semea zen. Harekin joan zen Zortzigarren Gurutzadara. 1271ean, osaba Alfontso hiltzean, Tolosa, Poitou eta Auverniako konde bihurtu zen, eta 1274an Venaissingo konderria Aita Santuari utzi zion. Bere osaba Karlos I.a Anjoukoaren alde atera zen, eta Petri III.a Aragoikoaren kontra, 1282an. Aita Santuak Petri III.ari erregetza kendu eta Karlos Valoiskoari, Frantziako erregearen semeari, eman zionean, Filipe III.ak Aragoiren kontrako gurutzada gidatu zuen (1284-1285), Aragoi hartzeko asmoz, baina huts egin zuen.
Elisabet Aragoikoarekin ezkondu zen, eta hura hiltzean, berriz, Maria Brabantekoarekin; hark eskaturik Pierre de la Brosse, bere begikoa, urkarazi zuen.
Ezkontzak eta haurrak
aldatuFilipe bi aldiz ezkondu zen. Lehenik, 1262an, Aragoiko errege Jakue I.aren Elisabet alabarekin; lau seme izan zituen harekin:
- Luis (1264-1276)
- Filipe IV.a (1268-1314)
- Roberto (1269-1276)
- Karlos (1270-1325), Valoisko kondea
Elisabet 1271n hil zen, eta 1274an Filipe Brabanteko duke Henrike III.aren Maria alabarekin ezkondu zen. Harekin hiru seme-alaba izan zituen:
- Luis (1276-1319), Evreuxko kondea
- Margarita (1282-1318), Eduardo I.a Inglaterrakoarekin ezkondua
- Blanka (1284-1305), Bohemiako erregea zen Rodolfo I.arekin ezkondua
Maria 1321ean hil zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.