Filipe I.a Nafarroakoa

Filipe I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa (Fontainebleau, 1268ko apiril edo ekaina - ibidem, 1314ko azaroaren 29a), izengoitiz Filipe Ederra (frantsesez: Philippe le Bel) deitua, 1285-1314 bitartean Frantziako erregea izan zen. Joana I.a Nafarroakoarekin ezkondu zenez gero, 1284-1305 bitartean Nafarroako erregea eta Champagneko kondea izan zen.

Filipe I.a Nafarroakoa

Frantziako erregea

1285eko urriaren 5a - 1314ko azaroaren 29a
Filipe III.a Frantziakoa - Luis I.a Nafarroakoa
Nafarroako erregea (Iure uxoris)

1284ko urriaren 16a - 1305eko apirilaren 4a
Bizitza
JaiotzaFontainebleau1268ko ekaina
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaFontainebleau1314ko azaroaren 29a (46 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza
istripuzko heriotza: istripu zerebrobaskularra
hunting accident (en) Itzuli
Familia
AitaFilipe III.a Frantziakoa
AmaElisabet Aragoikoa (1248-1271)
Ezkontidea(k)Joana I.a Nafarroakoa  (1284ko abuztuaren 16a, 1284ko abuztuaren 16a (egutegi gregorianoa) -  1305eko apirilaren 2a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 7533 Edit the value on Wikidata

Ederra ezizena itxura fisikoarengatik zetorkion, nahiz eta nortasun malgugaitzak beste ezizen batzuk ekarri zizkion. Bernard Saisset, Pamiersko apezpiku aurkariaren hitzetan, «ez da gizona ezta piztia, estatua baizik»[1]. Boterea hartuta, Frantziako monarkia kosta ahala kosta indartzea erabaki zuen. Horretarako, legegizonen burokrazian oinarritu zen, aurreko erregeak baino gehiago.

Bizitza

aldatu

Filipe III.aren eta Elisabet Aragoikoaren semea zen. 1268an jaio zen, Fontainebleaun. Bi urte geroago aita Frantziako errege bihurtu zen. 1276an Luis, anaia zaharrena, hil zen, eta Filipe erregegai bilakatu zen[2].

1284ko abuztuaren 16an Joana I.a Nafarroakoarekin ezkondu zen. Ondorioz, Frantziako Xanpaina eta Brie eskualdeak bereganatu zituen, eta errege-lurraldea batu zen. Nafarroako Erresuma bera ez zen hain garrantzitsua, ez ekonomikoki ezta estrategikoki ere, Frantziako Koroarentzat.

Koroatzea

aldatu

1285an aita hil zen, eta 1286ko urtarrilaren 6an Frantziako errege koroatu zuten. Garai hartan Frantzia Europako erresumarik jendeztatuena zen, 15 milioi biztanle inguru baitzituen. Paris, 200.000 biztanlerekin, Europako hiririk handiena zen (Londresek laurdena besterik ez zuen). Bestalde, aurreko mendeetako goseteak ahantziak ziren arren, iparraldeko eskualde labore-ekoizleetan egoera larri zitekeen, udaberria hezea eta hotza baldin bazen. Industria garatzen ari zen, eta italiar bankariek (lombardiarrek) gero eta garrantzi handiagoa zuten[2]. Filipek legegileen esku jarri zituen gorteko eta erresumako arazoak.

Ingalaterra eta Flandriarren aurkako gerrak

aldatu

1294an, Ingalaterraren kontrako gerra piztu zen, bi monarkien handitzeko nahiek talka egitean. Guiena kontrolatzeko helburuz 1294-98 eta 1300-03 bitartean borrokatu ziren. Filiperen alaba Elisabet Frantziakoa Eduardo II.a Ingalaterrakoarekin ezkontzeko hitza emanez konpondu zuen arazoa. Ezkontza 1308ko urtarrilaren 25ean ospatu zen. Baina, honela, Ingalaterrako erregeak Frantziako koroa aldarrikatu ahal izan zuen urte batzuk geroago; hori izan zen, hain zuzen ere, Ehun Urteko Gerra (1337-1453) piztu zuen txinparta.

1300ean Flandriako konderria hartzeko ahaleginak egin zituen eta Guido van Dampierre kondea preso hartu zuen. Baina Flandes frantsesen kontra altxatu zen, eta 1302ko martxoaren 21ean Brujasko biztanleek 3.200 frantziar soldadu hil zituzten. Urte bereko uztailaren 11n, Kortrijketik hurbil, nekazariek eta artisauek osatutako flandestar armada Roberto II.a Artoiskoa buru zuen frantziar zalditeriari nagusitu zitzaion (Urrezko ezproien gudua)[3]. 1304ko abuztuan, ordea, Zierikzee eta Mons-en-Pévèleko garaipen erabakigarriak lortu zituen. 1305eko Athis-Monseko hitzarmenak baldintza umiligarriak ezarri zizkien flandestarrei eta Frantziak Lille, Douai eta Béthune bereganatu zituen[2].

Arazo ekonomikoak

aldatu

Europan aspalditik ez zegoen maila handiko gerrarik, eta bitarte horretan gerragintza aldatua zen: profesionalago, teknologikoki aurreratuago eta askoz garestiago bilakatua zen. Ekonomian zituen zailtasunei aurre egiteko, zerga iraunkorrak ipini nahi izan zituen, eta juduei, lombardiar bankariei eta abade aberatsei oso zerga astunak ezarri zizkien, batzuetan haiei jabegoak kenduz eta sarri diruaren balioa gutxituz. 1306an 100.000 judu atxilotu eta Frantziako lurraldeetatik bota zituen, haien ondasunez jabetzeko[4].

Filipe eta Aita Santuen arteko harremanak

aldatu

Frantziako elizgizonei zergak handitzean, Eliza Katoliko Erromatarraren haserrea eragin zuen. Bonifazio VIII.ak Clericis laicos izeneko bulda plazaratu zuen, Elizaren edozein ondasun Frantziako erregearen eskuetara igarotzea debekatzeko. Baina Pilipek Aita Santuak Frantziako arazoetan parte hartzea ez zuen onartzen, eta herritarren iritzia haren kontra jarri zuen; lehen Estatu Orokorrak bildu zituen (1302), eta 1303an Bonifazio VIII.a preso hartu zuen Anagnin. Istilu horiek 1305ean amaitu ziren, Bertrand de Goth frantziar artzapezpikua aita santu (Klemente V.a) hautatu zutenean[5]. Klemente V.ak Elizaren egoitza Avignonera, Frantziako erregearen lurraldeek inguratzen zuten irlara, eraman zuenean, Filipe IV.a garaile aterea zela agerian gelditu zen.

Haien ondasunak eskuratu nahirik, 200 urte zituen Tenpluko Ordenari eraso zion; 1307ko urriaren 13an buruzagi guztiak preso hartu zituen eta 1312an Klemente V.arengandik ordena desegiteko agindua lortu zuen. Nahiz eta Tenpleko Ordenako kideak Aita Santuaren aurrean baino erantzuleak ez izan, Filipek torturatu zituen heresia burutu zutela aitortzeraino. 1314an, buruzagiak, besteren artean Jacques de Molay, sutan erretzera kondenatu zituen. Ondasun guztiak kendu ez bazizkien ere, ordenaren dirua berak hartu zuen.

Azken urteak

aldatu

1314ko apirilean, erregea hil baino hilabete batzuk lehenago, Nesle dorrearen eskandalua lehertu zen. Filiperen bi errain, Margarita (Luis I.a Nafarroakoaren emaztea) eta Blanka (Karlos I.a Nafarroakoa izango zenaren emaztea), adulterioaz salatuak izan ziren. Haien maitaleak, Philippe eta Gauthier d’Aunay, epaitu eta Pontoiseko plazan hilarazi zituzten; Margarita Château-Gaillarden (Les Andelys) giltzaperatu eta bertan hil zen 1315ean; Blankari, zazpi urte ziega batean igaro ondoren, moja sartzeko baimena eman zioten [6].

Filipe 1314ko azaroaren 29an hil zen, Fontainebleaun, ehiza istripu baten ondoren, eta Saint-Denisko basilikan lurperatu zuten. Luis semea (Luis X.a Frantziakoa) izan zuen oinordeko.

Familia

aldatu
Aitona
  Luis IX.a
Frantziako erregea
Amona
  Margarita
Proventzakoa
Aitona
  Jakue I.a
Aragoiko erregea
Amona
  Yolanda
Hungariakoa
Aita
  Filipe III.a
Frantziako erregea
Ama
  Elisabet
Aragoikoa
  Filipe IV.a / I.a
Frantziako errege
Nafarroako errege

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1284ko agorrilaren 14an, Nafarroako erregina eta Champagneko kondesa zen Joana I.arekin ezkondu zen.

Zazpi seme-alaba izan zituzten:

Erreferentziak

aldatu
  1. Pierre LANGEVIN (2013): Le Moyen Age Pour les Nuls EDI8. Books.google.es
  2. a b c Philippe IV le Bel Larousse.fr
  3. La Bataille de Courtrai Histoire-militaire.pagesperso-orange.fr
  4. Expulsion of Jews from France in 1306 Bbc.co.uk
  5. Filipe IVa Ederra Lur Hiztegi Entziklopedikoa. Euskara.euskadi.net
  6. Les amants scandaleux Herodote.net

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa:

Filipe III.a

 
Filipe IV.a
Frantziako errege
(1285-1314)
Ondorengoa:

Luis X.a

Aurrekoa:

Joana I.a

 
Joanes I.a
Nafarroako errege
(1284-1305)
Ondorengoa:

Luis I.a