Joanes I.a Nafarroakoa
Joanes I.a Nafarroakoa eta Frantziakoa (Paris, 1316ko azaroaren 15 – Paris, 1316ko azaroaren 19), Joanes aita hil-ondokoa ezizenaz ezaguna, Nafarroa eta Frantziako erregea zen.
Joanes I.a Nafarroakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1316ko azaroaren 14a - 1316ko azaroaren 19a ← Luis I.a Nafarroakoa - Filipe II.a Nafarroakoa →
1316ko azaroaren 14a - 1316ko azaroaren 19a ← Luis I.a Nafarroakoa - Filipe II.a Nafarroakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Paris, 1316ko azaroaren 15a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Paris, 1316ko azaroaren 20a (< 1 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||||
Familia | |||||
Aita | Luis I.a Nafarroakoa | ||||
Ama | Klementzia Hungariakoa | ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | Kapetar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasuna | ||||
Aita Luis I.a Nafarroakoa, bera jaio baino 5 hilabete aurrerago hil zena, eta ama Klementzia Hungariakoa zituen. 1316ko azaroaren 14tik 15erako gauan jaioa, 5 egun baino ez zen bizi. Joana bere sasi-arrebaren legitimitatea dudatan zegoenez, oinordekoa orduko erregeordea zen Poitierseko kondea izan zuen: Filipe osaba hain zuzen ere. Saint-Dennis auzoko basilikan lurperatu zuten.
5 egunekoa bazen ere bere erreinaldia eskubide osokotzat hartzen da eta, Nafarroako erregeen artean, erreinaldi laburrena zuen. Frantzian, hala ere, Louis XIX.a Frantziakoarena izan zen (hogei minutu).
Oinordetza
aldatuBere oinordekoa Filipe V.a osaba zen. Beste erregegaia orduan lau urte zituen Joana bere sasi-arreba zen, Luis I.a eta bere lehendabiziko emaztea zen Margarita Borgoinakoaren alaba.
Eztabaida konpontzeko aurrez Frantzian Lege Salikoa indarrean zegoenetz erabaki behar zen.
Joanak, emakumea zenez, Frantziako koroa edukitzeko uzi zalantzakoa zuen: Lege Salikoa zela eta emakume bat ezin zen Frantziako tronuaren oinordekoa izan; hala ere, lege feudala jarraituz (orduko Frantziako ia titulu guztiak ondozkatzeko erabilia), Joana hurrengo erregina izan behar zen. (Horrexegatik, Joanak Nafarroako Erresuma ondozkatu zuen. Baina bere eskubideak ahaztuak izan ziren Filipe eta Karlos osabak hil arte). Borgoinako dukea Joanaren alderdiaren buruzagi nagusia zen.
Gainera, Joana amaren adulterioaren alaba izan zitekeen zurrumurrua eztabaida juridikoan sartu zen. Filiperen aldeko interpretazioak zurrumurruaren laguntza izan zuen, bere erret-jaiotza ahaztuz.
Erregearen "bizirik gelditzea"
aldatuJoanes heriotzari buruzko zenbait kondaira asmatuak ziren, XX. mendean Maurice Druon Les Rois maudits bere liburuetan erabiliak.
Batzuen ustez, osaba Filipek agindu zuen umetxoa hiltzea (beste iturriek ume ahula zela esaten dute).
Beste kondaira xelebrea urte batzuk geroago zabaldu zen: istorio honek zioen errege berria ez zela hildakoa, erreginaren inudearen semea Giannino Baglioni baino. Sehaskan zegoela, umetxoak aldatu eta osabak Giannino hil zuen. Giannino ohorez lurperatu zuten Saint-Dennisen, eta erregea, inudearen semea zelakoan, Ile-de-Francen bizi eta umatu zen.
Joanes II.a Frantziakoa gatibua zela (1356-1360), Giannino Baglioni izena zuela esan zuen gizon bat Joanes I.a eta, beraz, benetako erregea zelaren uzian zebilen. Bere eskubideak aldarrikatu eta Proventzan atxilotu eta preso hil zen 1363. urtean.
Liburu moderno batek honako hipotesi azaltzen du: Cola di Rienzok Giannino Baglioni Joanes I.a zenaren zurrumurrua asmatu zuen, Frantziako erregea Erromaren menpean izateko. 1354an elkarrizketa izan eta gero Cola di Rienzo hil zuten, eta, Gianninok urte bi itxaron zituen bere eskubideak aldarrikatzeko. Hori zela eta, Hungaria aldera joan zen, non Luis I.a Hungariakoak, Klementzia Hungariakoaren iloba zena, Luis X.a eta Klementziaren semetzat aintzat hartu zuen. 1360ean, Giannino Avignonera joan baina Inozentzio VI.a aita santuak ez zuen harrera egin. Saiakera batzuen ondoren, atxilotu eta Napoli izan zuten preso, non 1363an hil zen.
Familia
aldatuAitona Filipe IV.a Frantziako errege |
Amona Joana I.a Nafarroako erregina |
Aitona Karlos Martel I.a Hungariako errege |
Amona Klementzia Habsburgokoa |
Aita Luis I.a / X.a Nafarroako errege Frantziako errege |
Ama Klementzia Hungariakoa | ||
Joanes I.a Frantziako errege Nafarroako errege |
Bibliografia
aldatu- (Italieraz) Tommaso di Carpegna Falconieri, L'uomo che si credeva re di Francia. Una storia medievale, Erroma-Bari, 2005, ISBN 88-420-7619-8
- (Frantsesez) Eric Le Nabour, Les Rois maudits, l'enquête historique, 2005, ISBN 2-262-02396-4
- (Frantsesez) Gilles Lecuppre, L’imposture politique au Moyen Âge. La seconde vie des rois, Paris, PUF, 2005.
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez) genealogie-mittelalter.de
- (Frantsesez) Biografia
Aurrekoa: |
Joanes I.a Nafarroako errege (1316) |
Ondorengoa: |
Aurrekoa: |
Joanes I.a Frantziako errege (1316) |
Ondorengoa: |