Bagatzako geltokia
Bagatza Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Barakaldoko Santa Teresa auzoan kokatuta dagoena. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. Geltokiak San Eloy Ospitaleari zerbitzu ematen dio.
Bagatza | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Askatasuna etorbidea, 36-40; 48902 | |||||||
Udalerria | Barakaldo, Bizkaia | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | BAG | |||||||
Gunea | 2. gunea | |||||||
Irekiera | 2002ko apirilaren 13a | |||||||
Bidaiariak | 1.965.679 (2017)[1] | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Zerbitzuak | ||||||||
Aldageltokia | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea Bizkaiko Garraio Partzuergoa | |||||||
Eragilea | Metro Bilbao | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Metroa | L2Basauri - Kabiezes | |||||||
Bizkaibus | A3136 Bilbo - Barakaldo - Santurtzi A3137 Bilbo - Barakaldo A3141 Gurutzeta - Bagatza - Trapagaran A3338 Muskiz - Barakaldo - Areeta | |||||||
Kbus | 1 Desertu - Lutxana |
Sarbideak
aldatuGeltokiak hiru sarbide ditu, bi eskailera bidezkoak eta beste bat igogailu bidezkoa.
- Gabriel Aresti kalea, Miranda etorbidearekin izkina (Gabriel Aresti irteera)
- Santa Teresa plaza (Santa Teresa irteera)
- Gabriel Aresti kalea, Askatasun etorbidearekin izkina (Gabriel Aresti irteera)
Gaueko sarbideak
aldatuGeltokia
aldatuNorman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.
Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean, Santa Teresa sarbidearen kanoia altzairu eta beirazko elementu bilakatzen da, fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko sarrera gardena, alegia.[2] Aldiz, Gabriel Aresti sarbidearen kanoia agerian utzi eta ez da fosterito motatako sarrerarik erabili.
Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[3]
Lotuneak
aldatuGeltokiaren kanpoaldean Kbus eta Bizkaibus zerbitzuak hornitzen dituzten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:
Beurko (Av. Miranda Et.) | ||||
Kbus | 1 | Labe Garaiak 27 (Desertu) |
San Eloy (Miranda etorbidea) - San Vicente (Elizate plaza) - San Bartolomé 1 - San Bartolomé 13 - Zuhatzu - Resurrección María de Azkue 33 - Resurrección María de Azkue (BEC) - Ansio - Errekaortu (Euskadi etorbidea) - San Ignazio (Vicente Alexandre) - Anaitasuna - La Paz 27 - La Paz 14 - Gurutzetako Ospitalea (Horacio Etxebarrieta) - Cirilo Sagastagoitia - Orconera (Andikollano) | Andikollano 2 (Lutxana) |
Bizkaibus | A3338 | GETXO Gobelaurre 45 |
TRAPAGARAN Ibarzaharra - Babcock - Trapaga auzoa - Causo - Maiatzaren 1.a 53 - Maiatzaren 1.a (udaletxea) - ORTUELLA Urioste - Etxaba - El Minero (anbulatorioa) - Catalina Gibaja 40 - Nocedal - ABANTO-ZIERBENA Las Postas - Udaletxea - El Minero 28 (Gallarta institutua) - El Minero 44 - El Minero 56 - El Minero 33 - El Minero 17 - Institutua - Udaletxea - El Bao - Las Carreras (A. de los Heros 20) - MUSKIZ El Crucero - Kiroldegia - San Julián | MUSKIZ Ondarra |
Kbus | 1 | Andikollano 2 (Lutxana) |
Lasesarre kiroldegia - Murrieta 31 - Manolo Travieso | Labe Garaiak 27 (Desertu) |
Bidaiariak
aldatuBizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 39 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
- ↑ «Bisitatzeko geltokiak | Metro Bilbao» www.metrobilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
- ↑ Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |