43°18′21″N 2°59′33″W / 43.305803°N 2.992629°W / 43.305803; -2.992629

Urbinaga Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurrazaleko geltokia da, Sestao udalerriko Simondrogas auzoan kokatuta dagoena. 2. linea irekitzearekin batera 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. 2005eko urtarrilaren 8an Sestaoko geltokia ireki arte 2. linearen geltoki-buru izan zen.

Urbinaga
Geltokiaren eraikina.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Sestao  Bilboko metroaren 2. linea  Bagatza »
Kokapena
HelbideaMaestro Jose kalea, z/g; 48910
UdalerriaSestao,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaURB
Gunea2. gunea
Irekiera2002ko apirilaren 13a
Bidaiariak104.800 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua   Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi

Sarbideak

aldatu

Geltokiak arrapala zein eskailera bidezko sarbideak ditu, trenbideen beheko bestibulura heltzen direnak. Handik trenbideetara igotzeko eskailerak zein igogailuak daude.

  •           Maestro José kalea, z/g
  •       Jose Antonio Agirre Lekuberen Galtzara Nagusia, 90

Geltokia

aldatu

Inguruaren orografia zaila dela eta, geltokiak diseinu iraultzailea du: aire zabalean biaduktu baten gainean, Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineen gainetik pasatzen dela, maldan eta bihurgunean.

Bilboko metro sareko geltoki guztien artean erabilpen tasarik txikiena duena da. Izan ere, eraikitzearen helburua geltoki intermodala egitea zen, Renfeko Aldirien C-1 eta C-2 lineekin eta eraikitzeke dagoen EHU - Leioa - Urbinaga tranbiarekin lotzeko. Hala ere, intermodala oraindik ez da gauzatu.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[2]

Intermodala

aldatu

2009an eta 2010ean Espainiar Estatuko aurrekontu orokorretan intermodala eraikitzeko diru-partida ezarri zen.

2011n intermodalaren eraikitze-lanen finantziaketari buruzko hitzarmena sinatu zuten ADIF eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak, bakoitzak lanen %50a ordainduko zuela. Lanek urte horretako udazkenean hasi behar zuten, trenbide berrien eta elektrifikazioaren instalakuntzarekin, baina lanak ez ziren gauzatu.[3]

2017ko uztailaren 27an Estatuko Aldizkari Ofizialean azaldu zenez, Espainiako Gobernuak Ingurumenaren gaineko Eraginaren Txostena onartu zuen egun horretan, eta intermodalaren eraikuntza hasteko lanak lizitatu eta esleitzea baino ez litzateke faltako.[4] Hala ere, 2018ko amaieran lanak oraindik ez dira lizitatu.

Lotuneak

aldatu

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bidaiariak

aldatu

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopurua izan ditu:[5]

Urbinagako geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2002-2017 (mila bidaiari)

2002an Metroaren 2. linea irekitzearekin batera geltokia inauguratu zen, urte horren amaieran geltokiak 153.799 bidaiari zenbatu zituela. Hurrengo bi urteetan geltokiaren erabilera handituz joan zen eta 2004an gailurra jo zuen, 334.696 bidaia balioztatuta. 2005ean, Sestaoko geltokia irekitzearen ondorioz Urbinagan beherakada handia gertatu zen, 127.175 bidaiari zenbatuta. 2008ra arte, urtez urte bidaia kopuruak berriro ere gora egin zuen, aipatutako azken urte horretan 153.996 bidaia zenbatuta, ondoren berriro behera egiteko, eta 2014an lehen aldiz 100.000 bidaia baino gutxiago zenbatu ziren, 99.367, alegia. Ordutik 100.000 bidaiari inguru mugitzen ditu geltokiak, eta 2017an 104.800 bidaiari jaso zituen, 2. lineako gutxien erabilitako geltokia izanik.[6]

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 39 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  3. (Gaztelaniaz) El Correo. «Transportes deberá pagar el doble de lo previsto por la intermodal de Urbinaga» (Noiz kontsultatua: 2014-06-14).
  4. (Gaztelaniaz) El intercambiador de Urbinaga, listo para que comience su construcción. Deia, Noticias de Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-01).
  5. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  6. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena», 39 or. (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa