Gernikako Arbolako geltokia
Gernikako Arbola Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Arriaga auzoan kokatuta dagoena, Juntas Generales kaleko hain zuzen ere, Gernikako Arbola kalearekin izkinan.
Gernikako Arbola | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Juntas Generales kalea, 48; 01010 | |||||||
Udalerria | Gasteiz, Araba | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Irekiera | 2009ko uztailaren 10a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTran | Abetxuko ↔ Florida |
|
Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2009ko uztailaren 10a inauguratu zen.
Historia
aldatu2009ko uztailaren 10a ireki zen, Gasteizko tranbiaren Honduras eta Arriagako adarrak inauguratzearekin batera, alegia, Honduras eta Kañabenta geltokien arteko tartea.[1]
Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]
Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]
Sarbideak
aldatuGeltokia
aldatuAlboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
← Forondako Atea eta Floridaraino |
Arriaga eta Abetxukoraino → |
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
Geltokia
aldatuGeltokiak markesina, bi trenbide eta bi nasa ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makinaz, sei balioztatze-makinaz, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.
Konexioak
aldatuEz dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Parlamento será parada final del tranvía desde el 12 de agosto. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ Irekia. «Irekia - Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko luzapenaren lanek behin betiko faseari ekingo diote» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).