Zabalgana Gasteizko auzoa da. 2000. urteko Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Nagusian Zabalgana deitu zen hiri-hedapenaren baitan kokatutako auzoa da. Hiriaren mendebaldean dago eta bi sektorez osaturik dago: Ipar Zabalgana eta Hego Zabalgana.

Zabalgana
 Euskal Herria
Zabalgana auzoaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′44″N 2°42′10″W / 42.845513°N 2.702723°W / 42.845513; -2.702723
Demografia

Iparraldean Borinbizkarra auzoa dauka, hegoaldean Armentia, ekialdean Ariznabarra eta mendebaldean Mariturri eta Aldaia auzoak.

Auzoaren erditik Ehari (edo Perretxin) erreka izandakoaren ubidea igarotzen da. Gaur egun ubideak ez darama ur handirik, errekaren ur gehienak estolderia-sistemaren bidez bideratzen baitira Zadorra ibairaino. Zarauna errekak ere auzoaren mendebaldea zeharkatzen du, Perretxin errekarekin bat egin arte.

Ikus, gainera aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak aldatu