Abetxukoko geltokia
Abetxuko Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Abetxuku auzoan kokatuta dagoena, Maiatzaren 1.ko plazan hain zuzen ere.
Abetxuko | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | Maiatzaren 1.ko plaza; 01013 | |||||||
Udalerria | Gasteiz, Araba | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Irekiera | 2012ko irailaren 7a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTran | Abetxuko ↔ Florida |
|
Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2012ko irailaren 7an inauguratu zen.
2012an Kañabenta eta Abetxukoko geltokien arteko tartea ireki zen arte, Kañabentako geltokiak Abetxuko izena zuen.
Historia
aldatu2012ko irailaren 7an adarraren luzapena egin zen, auzo honen iparraldera. Orduan, Kañabenta eta gaur egungo Abetxukoko geltokiaren arteko tartea ireki zen, eta geltokiaren izena Kañabenta izatera pasa zen.[1]
Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]
Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]
Sarbideak
aldatuGeltokia
aldatuAlboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
← Kristo eta Floridaraino |
Floridatik datorrena (jaitsera bakarrik) → |
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
Geltokia
aldatuGeltokiak markesina, bi trenbide eta nasa zentrala ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makina, hiru balioztatze-makina, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.
Geltokiaren ondoan Abetxukuko ikastola eta eliza daude. Kokapenagatik, auzokideen artean goiko geralekua edota elizako geralekua ezizenez ezagutzen da.
Konexioak
aldatuEz dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.
Irudiak
aldatu-
Abetxukuko eliza eta geltokia
-
Tranbia unitate bat Abetxukoko geltokira heltzen
-
Abetxukoko geltokia
-
Abetxukoko geltokiaren seinaleztapena Braillen
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Parlamento será parada final del tranvía desde el 12 de agosto. Noticias de Alava» Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hoy, Gasteiz. (2020-02-14). «Vitoria estrena la ampliación del tranvía y espera a los trenes extralargos» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ Irekia. «Irekia - Vitoria-Gasteizko tranbiaren hegoaldeko luzapenaren lanek behin betiko faseari ekingo diote» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).