Euskarazko Wikipedia (webgunea)

Wikipediaren euskarazko bertsioa
Euskarazko wikipedia» orritik birbideratua)

Euskarazko Wikipedia edo Euskal Wikipedia Wikipediaren euskarazko edizioa da, 2001eko abenduaren 6an argitara atera zena. Oraintxe, 445.313 artikulu ditu.

 Euskarazko Wikipedia (webgunea)
Jatorria
Sorrera-urtea2001
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaCreative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatugabea eta GNU Free Documentation License
Kokapena
JabeaWikimedia Fundazioa

eu.wikipedia.org
Twitter: euwikipedia Mastodon: euwikipedia@mastodon.eus Edit the value on Wikidata

Historia

aldatu

2001 - 2003: Sorrera

aldatu

Azala 2003ko azaroaren 7an jarri zen abian, nahiz eta lehen ekarpena 2001eko abenduaren 6koa izan.[1] 2007ko martxoaren 15ean, 17.000 artikuluen muga gainditu zuen: munduko proiektu guztien artean 42. zen, artikulu kopuruari begiratuz gero.

Euskarazko Wikipediaren artikulu kopuruaren bilakaera

2007an, Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, Euskal Wikipedia hizkuntza txikien wikipediak izateko zentzuaren adibide arrakastatsu gisa ipini zuen:[2][3]

« Certainly within Wikipedia right now we are seeing some fairly successful projects in small European languages. You don't really need a Welsh language Wikipedia, perhaps. The number of people who speak Welsh who don't also speak English is very small and getting smaller every year. So why do we have a Welsh Wikipedia? Well, people wanted it, so they're making it. And language preservation is the main motive. It is their mother tongue and they want to keep it alive, keep its literature alive. Certainly some of the larger small languages like Basque and Catalan have very successful projects. I definitely see that preserving parts of your language and culture through collaborative projects makes a lot of sense.

Egiaz, Wikipediaren barnean, oraintxe, nahiko arrakastatsuak izaten ari diren zenbait proiektu ikusten ari gara, Europako hizkuntza txikietan. Beharbada, galesez jakitea ez da erabat beharrezkoa izango. Galesez jakinda ingelesez ez dakiten pertsonen kopurua oso txikia da, eta urtero txikiagotuz doa. Hortaz, zergatik dugu Galesezko Wikipedia bat? Bada, jendeak horixe nahi zuen, eta horregatik egiten ari dira. Eta euren hizkuntza iraunaraztea da zio nagusia. Euren ama hizkuntza da, eta bizirik mantendu nahi dute, haren literatura bizirik mantendu nahi dute. Jakina, beste hizkuntza txiki handiago batzuek, hala nola euskarak eta katalanak, oso proiektu arrakastatsuak dituzte. Argi eta garbi ikusten dut guztiz zentzuzkoa dela elkarlan proiektuen bidez zeuen hizkuntzaren eta kulturaren zatiak iraunaraztea.

»
Jimmy Wales, 2007

2008ko urtarrilaren 25ean, Sareko Argia saria jaso zuen Euskal Wikipediak, Argia aldizkariak emanik. 2008ko apirilaren 6an, 25.000 artikuluen marka gainditu zuen; 2009ko otsailaren 19an, 35.000 artikuluena, 2009ko uztailaren 15ean, 40.000 artikuluena eta 2009ko urriaren 13an 45.000 artikuluena. 2009ko abenduaren 30an, 50.000. artikulua agertu zen. 2010eko apirilaren 12an, 55.000 artikuluen muga igaro zuen.

2009ko udazkenean, Euskal Wikipedian galdeketa bat egin zen: hona hemen haren emaitzak.

70.000. artikulua

aldatu

2011ko apirilaren 18an 70.000 artikuluen muga iragan zuen. Egun horretan bertan, Euskal Wikipediak artikulu kopuruari dagokionez, Galizierazko Wikipedia gainditu eta Iberiar penintsulako laugarren wikipedia bilakatu zen (gaztelaniazko, portugesezko eta katalanezko wikipedien ondoren) eta Espainian mintzatutako hizkuntzetako hirugarren wikipedia. Frantziako hizkuntzetako wikipedien artean, aldiz, Euskarazko Wikipedia hirugarren da, frantsesezko eta katalanezko wikipedien atzetik, eta bretainierazko, okzitanierazko edota korsikerazko wikipedien aurretik.

Oraintxe, Euskal Wikipediak 445.313 artikulu ditu.

100.000. artikuluaren ekimena

aldatu

2011ko martxoan epe ertaineko eta helburu bikoitzeko ekimen bat hasteko proposamena eztabaidatu, bozkatu eta onartu zen: Frantzia guztiko udalerrien artikuluak bot baten bidez sortzea (jada Espainiakoak eskuz eginak zeudenez), eta horrekin batera 100.000 artikuluetara iristea.

2011ko maiatzaren 22ko gaueko 0:42ak aldera, Euskal Wikipedia 100.000. artikulu historikora iritsi zen[5], aurretik lankide guztien artean gaia eztabaidatu eta adostu ondoren, 100.000. artikulua euskararen debekua izan zen: artikulu hori Euskal Wikipediako lankide guztien artean auzolanean sortu eta landu zen.

Durangoko Azoka

aldatu

Durangoko Azokaren barnean Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatu asmoz, abenduaren 6an Euskal Wikipediako edizio-maratoia egin zen[6]. Bertan proiektu horri buruzko hitzaldia eskainitakoan, egunean zehar, partaideek eta bertaratutakoek Wikipedian zuzenean editatzen ikasi zuten, saioak iraun zuen bitartean tutoreen laguntza jasota.[7]

Lur hiztegien edukiarekin Wikipedia aberastea

aldatu

2010ean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak erabaki zuen Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiarekin Euskal Wikipedia aberastea, Jaurlaritzarenak baitira hiztegi horien jabetza eskubideak.[8] Lehiaketa publikora atera zuen lan hori 2011. urtean, eta uztailean argitaratu zen Elhuyar Fundazioak irabazi zuela eduki horrekin Euskal Wikipediako 11.000 artikulu sortu edo osatzeko kontratua. Jaurlaritzaren helburua hauxe zen:

« Euskarazko eduki entziklopediko berriak sortzeko, jadanik existitzen diren eduki entziklopedikoak egokitzeko eta eduki guzti horiek euskarazko wikipedian sartzeko behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa kontratatzea. »

Halaxe, zenbait wikilarirekin batera, Elhuyar Fundazioak egindako lanari esker, 11.015 sarrera landu ziren, helburua baino 15 sarrera gehiago. Sarrera horietatik, % 80 (8.785 sarrera) berriak ziren, hau da, lehendik Euskal Wikipedian ez zeudenak, eta % 20 (2.230 sarrera) lehendik wikipedia honetan sarrera ziren (xehetasun gehiago, Lur Hiztegiak Wikipediaratzeko Lantegiaren orrian).

 
Wikipedia: 10 urte ezagutza osoaren batuera banatzen.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren proiektua, Euskal Wikipedia aberastekoa

aldatu

Aurreko urtean bezala, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskal Wikipediako edukia aberasteko proiektu bat abiatu zuen, eta Elhuyar Fundazioak bideratu zuen lana. Orduko hartan, ordea, 2011. urtean baino askoz murritzagoa zen diru kopurua, eta proiektuaren helburua 1.000 artikulu edukiz hornitzea zen. Irailean, lehenengo urrats gisa, 278 artikulutan txertatu zen edukiren bat; eta abenduaren 15ean bukatu zuten gainerakoak osatzen, guztira 1.001 artikulu edukiz aberastuta (Sailburuordetzak kontratuz eskatu zuena baino bat gehiago). Proiektu haren barruan landutako artikuluak kategoria honetan sartuta daude.

Urte horretako hasieran, hots, urtarrilaren 1ean, Euskal Wikipediak 165.016 artikulu zituen eta mundu osoko wikipedien sailkapenean 35. postuan zegoen. Irailaren 19an, 200.000. artikulura iritsi zen.

Urtarrilaren 1ean, 205.179 artikulu zituen.

 
EUWPko bisitak guztira Europan estatuka (2021eko urria)

Urtarrilaren 1ean, 219.000 artikulu zituen. 2016ko ekainaren 23an 250.000. artikuluaren langa gainditu zuen.

2018ko uztailaren 18an 300.000. artikulura iritsi zen, euskararen jatorria artikuluarekin.[9]

2020ko urtarrilaren 13an 350.000. artikulura iritsi zen.

2022ko urriaren 18an 400.000. artikulura ailegatu zen.[10]

Azal Nagusiaren bilakaera

aldatu

Txokoa

aldatu

Euskal Wikipediako Txokoa wikipedia honi buruzko gai orokorrak lantzeko tokia da (Euskal Wikipediako gai orokorrez ez, baizik eta artikulu jakin batez hitz egiteko, artikulu horren eztabaida orria erabili behar da).

Txokoak lau atal ditu:

  • Albisteak: wikipediari buruzko albisteen berri emateko.
  • Politikak: Euskal Wikipediako politikari buruz eztabaidatzeko.
  • Eskariak: eskariak eta proposamenak egiteko.
  • Laguntza: laguntza eskatzeko eta arazo teknikoak azaltzeko.

Wikiproiektuak

aldatu

Euskal Wikipediaren barruan gai jakin batzuk lantzeko, wikiproiektuak ditugu.

Atariak

aldatu

Euskal Wikipediak erabiltzaileek sortutako hainbat atari ditu:

Arte atariak

aldatu

Biologia eta medikuntza atariak

aldatu

Herrialde atariak

aldatu

Hizkuntza atariak

aldatu

Historia ataria

aldatu

Zientzia eta teknologia atariak

aldatu

Estatistikak

aldatu

Euskal Wikipedia beste hizkuntza batzuetan idatzitako Wikipediekin erkatu nahi izanez gero, (Ingelesez) WikiMedian begira daiteke.

Artikulu kopurua Data Artikulua Egilea
1 2001eko abenduaren 6a Lurra Drpolilla
1.000 2004ko apirila
5.000 2006ko urtarrilaren 28a
10.000 2006ko maiatzaren 28a
20.000 2007ko irailaren 10a
25.000 2008ko apirilaren 6a Euskal Herriak Bere Eskola Theklan
30.000 2008ko irailaren 12a Sexu Theklan
40.000 2009ko uztailaren 15a Eden Project Euskalduna
45.000 2009ko urriaren 13a ‎Xinmin Hiria Zariquiegui
50.000 2009ko abenduaren 30a ‎Errinozero Theklan
60.000 2010eko azaroaren 8a ‎Posta kode Theklan
70.000 2011ko apirilaren 18a Écurat TheklanBot
80.000 2011ko apirilaren 22a Kolonbiako geografia Xirkan
90.000 2011ko maiatzaren 1a Isabel Farnesio Xabitxu
100.000 2011ko maiatzaren 22a Euskararen debekua Euskarazko Wikipediako lankideen arteko auzolanean
120.000 2011ko abenduaren 27a
130.000 2012ko maiatzaren 6a Vireo approximans TheklanBot
150.000 2013ko martxoaren 27a Pointe-à-Pitre Marklar
190.000 2014ko abuztuaren 7a Starksia hoesei TheklanBot
200.000 2014ko irailaren 19a Malda (topografia) Joxemai
219.000 2016ko urtarrilaren 1a Pocahontas Theklan
250.000 2016ko ekainaren 23a Abuwtiyuw Theklan
290.000 2018ko martxoaren 25a
300.000 2018ko uztailaren 18a Euskararen jatorria Hainbat wikilarik elkarlanean sortua
350.000 2020ko urtarrilaren 13a
400.000 2022ko urriaren 18a Justizia klimatiko Hainbat wikilarik elkarlanean sortua

Eskuz artikulu gehien idatzitako egunak

aldatu

Logoak

aldatu

Goialdean ageri den logo nagusiaz gain, Euskarazko Wikipediak hainbat logo erabili ditu Euskal Astea edo bestelako gertaerak ospatzeko:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu