Pocahontas
Pocahontas,[1] jatorrizko izenez Matoaka[1] —ezaguna Amonute izenez ere; eta, geroago, Rebecca Rolfe izen-deiturez— (c. 1595 – 1617ko martxoa) Virginiako jatorrizko herrietako kide bat izan zen. Virginiako Jamestownen egon zen koloniarekin sortu zen asoziazioagatik ezaguna da. Pocahontas Powhatanen alaba zen, Tsenacommacah eskualdeko tribuko nagusia. Gertakaririk famatuena John Smithen bizitza salbatu zuenekoa da, 1607an bere burua Smithen ondoan jarrita moztera zihoazenean. Gertakari hori benetakoa den edo ez, eztabaidagarria da.
Pocahontas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Werowocomoco (en) , 1596 |
Herrialdea | Tsenacommacah Ingalaterrako Erresuma |
Talde etnikoa | Powhatana Algonquian peoples (en) |
Lehen hizkuntza | Powhatan (en) Algonquin (en) |
Heriotza | Gravesend, 1617ko martxoa (20/21 urte) |
Hobiratze lekua | St George's Church, Gravesend (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: ezezaguna |
Familia | |
Aita | Chief Powhatan |
Ama | Nonoma Winanuske Matatiske |
Ezkontidea(k) | Kocoum (en) (1610 - 1613) John Rolfe (1614 - 1617) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Algonquin (en) Powhatan (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Pocahontas gatibu hartu zuten 1613ko Anglo-Indiar borroken testuinguruan, eta bere buruaren truke saria dirua eskatu zuten. Gatibu zegoela Kristautu eta Rebecca izena hartu zuen. Bere jendearekin itzultzeko aukera izan zuenean nahiago izan zuen ingelesekin geratzea. 1614an John Rolfe tabako plantazio jabearekin ezkondu zen eta 1615ko urtarrilean euren semea jaio zen, Thomas Rolfe.
1616an Rolfe familiak Londreserako bidea hartu zuen. Pocahontas Ingalaterrako goi-sozietatean aurkeztu zuten, zibilizatutako basatiaren adibide gisa, Jamestowneko koloniaren aldeko diru bilketa egiteko. Famatu egin zen, janzkera eleganteak eman zizkioten eta jaietara joatzen zen. 1617an Rolfe familia berriro Virginiara itzuli zen, baina Pocahontas Gravesenden hil zen, ezagutzen ez ditugun arrazoiak direla eta. Erresuma Batuan dago lurperatuta, baina non dagoen ere ez da ezaguna.
Ameriketako Estatu Batuetan hainbat leku izen, produktuk eta eraikinek bere izena daramate. Bere istorioa erromantizatu da denborarekin eta artean, literaturan eta zineman pertsonaia garrantzitsua izan da. Bere ondorengoen artean, Thomas semearen bitartez, Virginiako Lehen Familietako kideak, Edith Wilson Lehen Dama, Glen Strange aktorea edo Percival Lowell astronomoak daude.
Kulturan
aldatuAmeriketako Estatu Batuetako kulturan pertsonaia garrantzitsua izan da. Filmik ezagunena Disneyren Pocahontas da, 1995ekoa.