COVID-19 pandemiaren 2020ko udaberriko agerraldia Euskal Herrian

gaitzaren garapen epidemiologikoari buruzko artikulua

Artikulu hau gaitzaren lehen agerraldiaren garapen epidemiologikoari buruzkoa da, pandemia orokorrean lantzen duena hauxe: COVID-19 pandemia Euskal Herrian.

2020ko otsailaren 28an hasi eta urte bereko ekainera arte COVID-19 pandemiak Euskal Herrian agerraldi oso nabarmena izan zuen, euskal historia garaikidean gaitz batek izan duen handiena. Gaixotasunak milaka kutsatu eta ehunka hildako utzi zituen euskal herrialdeetan, inoiz ez ikusitako neurriak abian jartzea eraginez.

COVID-19 pandemiaren 2020ko udaberriko agerraldia Euskal Herrian
Irudia
COVID-19 gaitzaz Euskal Herrian kutsatuak 2020ko udaberriko agerraldiaren lehen hilean zehar
Motaagerraldi
Honen parte daCOVID-19 pandemia Euskal Herrian
Denbora-tarte2020ko otsailaren 28a - 2020ko ekainaren 15a
KokalekuEuskal Herria
Kasu kopurua30.728 (2020ko ekainaren 21a)
Pertsona hilak2.142 (2020ko ekainaren 21a)

Gaitza gipuzkoar eta arabar batengan atzeman zen lehen aldiz, 2020ko otsailaren 28an. Gaitza azkar hedatu zen Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan eta laster Ipar Euskal Herriko hiru lurraldetara ere iritsi zen, nahiz eta hango datuak ez diren hain zehatzak. Gaitzak hogeita hamar mila kutsatu inguru utzi zituen euskal lurretan eta bi mila hildakotik gora.

Gailurra martxoaren amaiera eta apirilean eman zen eta maiatzetik aurrera beheraldia hasi zen, harik eta ekainaren bigarren erdirako gaitza oso makal geratzeraino. Ekainaren 15etik aurrera legalki amaiera eman zitzaien agerraldia kontrolatzeko ipini ziren ezohiko neurriei eta ekainaren amaiera jotzen da COVID-19aren 2020ko udaberriko agerraldiaren amaiera datatzat.

Lehen kasuak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «COVID-19 pandemia»
 
Lehen egunetatik hasi ziren argitara ateratzen COVID-19aren hedapena saihesteko jarraibideak.

Arestian esan bezala, COVID-19 gaitza pairatu zuten lehen norbanako identifikatuak gipuzkoar eta arabar bat izan ziren, 2020ko otsailaren 28an.[1] Egun horretatik aurrera Euskal Herriko zazpi herrialdeetan garapen desberdina izan zuen gaitzak, foku nagusia martxoaren bigarren astera arte, behintzat, Araba izan zen. Lehen bi pertsona horiei azterketa egin izanaren arrazoia, biek ere azken egunetan gaitza hedatuago zegoen herrialdeetara bidaiatu izana zen, Italiara hain zuzen.[2][3] Hurrengo egunean Araban beste kutsatu bat atzeman zen, ospitaleko langile bat, aurreko arabarra bezalaxe.[4] Lehen hiru kutsatu hauek Italiara bidaiatu izanaz gain, Andaluziara ere joana zen horietako bat azken hamabost egunetan eta hortaz, baliteke lurralde hartan ere kutsapena egin izana.[4] Lehen kasu hauen larritasuna ez zen kezkatzekoa izan.[2]

Otsailaren 29an, Nafarroan lehen kasua baieztatu zen: 39 urteko emakume bati gaitza atzeman eta egoera larrian ospitaleratu zuten Zaintza Berezien Unitatean.[5] Aipatzekoa da gaixo honek ez zuela inolako aurretiazko patologia jakinik eta beraz, harritzekoa izan zen gaitzak hain era gogorrean erasan izana.[5] Gaixoa Belgikan egona zen azken egunetan, baina garai hartan herrialde horrek ez zuen kutsatu kopuru aipagarririk.[5] Bizkaiko lehen kasua 2020ko martxoaren 3an baieztatu zen, jada Euskal Herrian hamabost kasu egiaztaturik zeudela.[6] Ipar Euskal Herrian aldiz, lehen kasua Lapurdiko hiriburuan atzeman zen, Baionan, martxoaren 4an, baina egun batzuk berantago positibo faltsutzat jo zen[7]. Baionarra hogeita hamalau urteko gaztea zen, duela gutxi Italian egona.[8]

COVID-19 gaitzak Euskal Herrian hildako lehen pertsona 82 urteko bizkaitar bat izan zen, zehazki, herrialde hartan kutsatutako lehen gizona.[9] Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, gaixoak gaixotasun kronikoak pairatzen zituen eta beraz, arrisku-taldearen barnean zegoen.[9] 2020ko martxoaren 4an zendu zen aipatutako gizona, Basurtuko ospitalean ingresatuta zegoelarik.[9] Gaitz honek Euskal Herrian eragindako bigarren hildakoa 90 urteko arabar bat izan zen, Gasteizko Txagorritxu ospitalean ingresaturik zegoena.[10] Martxoaren 7an zendu zen eta agintarien arabera, lehenagotik beste hainbat patologia zituen, hortaz, gizon hau ere arrisku-taldearen barnean zegoen. Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko manifestazio feministak ez ziren bertan behera geratu eta, igandea izanik, kaleak feministez bete ziren[11] Geroago, batzuek kritikatu zuten manifestazio horiek egin izana, kutsatzeko arriskua gutxietsi zela eta.[12] Martxoaren 9rako, Euskal Herrian COVID-19 gaitzak hildako pertsonak sei ziren, horietatik hiru arabarrak, bi bizkaitarrak eta azkena gipuzkoarra.[13]

Arabako fokua aldatu

 
Gasteiz izan zen COVID-19aren lehen foku nagusia Euskal Herrian, horregatik, Zaintza Sare Herritarra bezalako ekimenak antolatu zituzten, bizilagunen eta auzokideen artean laguntza emateko.

Martxoaren lehen astetik aurrera Araban kutsapenak beste euskal herrialdeetan baino azkarrago gertatzen hasi ziren, horren adibide martxoaren 9rako ehun kasuen langa gainditu zuen Arabak, Euskal Herriko kasuen hiru laurden edukita. Martxoaren 7an Errioxako zenbait herritan konfinamendua ezarri zen, egun batzuk lehenago Gasteizko hileta batean egon ziren errioxar ugarik gaitz berria hartu baitzuten.[14] Herritar horiek Haro eta Nafarruri (Casalarreina) herrietako biztanleak ziren.[15] Egun hartarako, Errioxan 38 kasu identifikatu ziren eta Araban 25. Dirudienez, hileta horrek eragin zuen hurrengo egunetan Arabako kutsatu kopuruaren areagotze nabarmena; martxoaren 9rako ia 100 kasu berri atzeman ziren.[15] Hileta hau ijito sendi batekoa izan zenez, zenbait komunikabidek ijitoei leporatu zien foko honen zabalkundea [16][17] eta zenbait ijitok arrazakeria zantzua ikusi zuten komunikabide batzuetan.[18][19] Ekitaldi horrek foku bizi bihurtu zituen Gasteiz, Errioxa eta Arabako Errioxako zenbait herri; izan ere, bertan kutsapena tokian tokikoa izateaz gain, iturri ezjakinetakoa izaten hasi zen.[20] 2020ko martxoaren 11an Araban berrehun kutsatutik gora erregistratu ziren, aurreko egunarekin alderatuta, berrogeita hamar kasu berri zeuden. Alabaina, hildakoen kopurua ez zen handitu.[21]

Kasuen ugaritzea aldatu

 
Koronabirusa - etxean bakarturik egoteko neurriak (Osakidetza)
 
COVID-19 gaitzaren kontrako jarraibideen poster bat

2020ko martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak hainbat aparteko neurri hartu zituen, Araban etengabe handitzen zihoan erien kopurua murrizte aldera. 2020ko martxoaren 9rako Arabak 100 kasuak gainditu zituen eta handik bi egunera, martxoaren 11an, 200 kasuak. Espainiako Gobernuak Araba, eta bereziki Gasteiz, estatuko foku nagusienetarikotzat hartu zuen, Madril eta Errioxarekin batera. Bestalde, beste euskal probintzietan ere kasu kopurua handitzen hasi zen, erritmo motelagoan bazen ere, martxoaren 6rako Bizkaiak hamar kutsatu baino ez zituen, handik bost egunera, martxoaren 11an, berrogeita hamar kutsatuen langa gainditua zuen.[21] Hori zela eta, Eusko Jaurlaritza egun batzuk lehenago Araban hartutako aparteko neurriak Bizkaira eramatea hausnartzen hasi zen.[22] Oso aipagarria izan zen Nafarroan izan zen kasuen areagotzea; martxoaren 9an sei kutsatu baino ez zituen, handik bi egunera berrogeita sei.[23] Nafarroako Gobernuko Osasun aholkulariak adierazi zuenaren arabera, kasu horiek aurrez kutsatutakoen senide edo gertukoak ziren eta areagotzea iragarpenen barnean zegoen.[23]

Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ez zen kutsatuen kopuruaren areagotze nabarmenik antzeman martxoaren 11an; Gipuzkoan kasu berri bat baino ez zen atzeman.[24] Haatik, gipuzkoar bat hil zen egun hartan bertan COVID-19 gaitzaren erruz eta horrek Euskal Herrian hildakoen kopurua zazpira igo zuen, Gipuzkoan hildakoena bira.[24] Ipar Euskal Herrian lehen egiaztatutako kasua 2020ko martxoaren 11ean atzeman zen, Lapurdin hain zuzen, eta berehala ospitaleratua izan zen.[24]

2020ko martxoaren 11an, Euskal Herrian aurrez esandako egoeran geundela, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) COVID-19 gaitzaren mundu mailako agerraldia "pandemia" izendatu zuen.[25][26] Egunaren amaierarako, beste bi pertsona hil zituen gaitzak, bat gasteiztarra eta bestea bizkaitarra.[27] Gasteiztarra 89 urteko gizon bat zen eta bizkaitarra 94 urtekoa; honek bederatzira igo zuen COVID-19 gaitzak Euskadin hildakoen kopurua.[27]

2020ko martxoaren 12an, Euskal Herrian 439 kutsatu atzeman ziren, aurreko egunean baino ehundik gora gehiago.[28][29] Aldaketa nabarmenenak Nafarroan atzeman ziren, bertan 92 kutsatu baitziren egunaren amaierarako. Araban 259 kasu atzeman ziren, Bizkaian 71 eta Gipuzkoan 16.[30] Bestalde, Ipar Euskal Herrian ez ziren kasu berririk atzeman.[28] Bestalde, egunak COVID-19 gaitzak hildakoen kopurua hamaikara igo zuen Euskal Herrian eta gainera, hamabi adingabekori gaitza atzeman zitzaien.[28]

Konfinamendua aldatu

2020ko martxoaren 14an, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak konfinamendu agindua ezarri zuen estatu osorako, hau da, biztanleria guztiari etxetik ateratzea debekatu zitzaion, betiere, zehaztutako zenbait ekintza egin behar ez bazituzten.[31] Egun hartan Euskal Autonomia Erkidegoan 521 egiaztatutako kasu atzeman ziren, zeinetan 104 (%19,96) kasu berriak ziren.[32] Probintziaz probintzia, Arabak jarraitzen zuen fokurik handiena izaten, 360 kasurekin eta horietatik 50 (%13,89) kasu berriak zirela; Bizkaian 115 kasu atzeman ziren orotara eta 32 (%27,83) berriak ziren; Gipuzkoan aldiz, 46 kasu baino ez ziren atzeman, baina horien artetik 22 (%47,83) berriak ziren. Bestalde, aipatu beharra dago Euskal Herrian beste herrialde edo lurraldetan baino ospitaleratu gehiago izan zirela, egun honetako datuak begiratuz gero, Araban 153 (%42.5) ospitaleratuak zeuden, Bizkaian 53 (%46,09) eta Gipuzkoan 16 (%34,78).[32]

Hildako gehienak Araban erregistratu ziren, hamasei, Bizkaian eta Gipuzkoan aldiz, hiruna. Hortaz, egun hartako heriotza-tasa %4,22koa zen, Txinakoa (%4) eta Hego Koreakoa (%1,06) baino altuagoa, baina Italikoa (%8,34) edo Espainiakoa (%4,32) baino baxuagoa.[33] Nafarroan aldiz, 183 kasu atzeman ziren aipatutako egunerako eta horien artean 53 (%28,96) berriak ziren.[34] Ospitaleratuak 34 (%18,58) ziren, eta hildakoak bat, egun hartan bertan hil zen 87 urteko gizon bat, hain zuzen.[35] Ipar Euskal Herrian bestalde, sei kutsatu atzeman ziren egun hartara arte, denak ere Lapurdin.[36] Ipar Euskal Herrira, konfinamendua martxoaren 17an heldu zen, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hala aginduta.[37]

2020ko martxoaren 19rako (eguerdiko datuak) Euskal Herrian kutsatuen kopurua asko handitu zen, 1679 kutsatu atzeman ziren egun hartarako,[38][39] aurreko egunean baina 313 gehiago.[40][39] Kutsatuen egoerari zegokionean, 594 pertsona ospitalean zeuden eta 58 hil egin ziren; gainera, Nafarroako Osasunbideak euskal herrialde hartan ospitaleratuak izan ziren gaixoen artetik 11 Zaintza Berezien Unitatean zeudela jakinarazi zuen.[38] Areagotze-tasei erreparatuz gero, aurreko eguneko datuak aintzat hartuta, %22,91ko areagotzea izan zen martxoaren 19an, ospitaleratuen tasa %35,38koa zen eta gaitzaren heriotza-tasa %3,45ekoa, aurreko egunetakoa baino baxuagoa. Bestalde, Osakidetzak jakinarazi zuen hemezortzi pertsonari sendagiria eman ziela.[39] Egun hartan bertan lehen erizaina hil zen, 52 urteko emakume bat, astebete ospitalean egon eta gero.[41]

2020ko martxoaren 19an, atzeman zen COVID-19 gaitzak kutsatutako lehen zuberotarra, zehazki Atharratzeko gizon bat, Paueko erietxera eraman zena.[42] Hurrengo egunean hil zen.[43]

Gailurra eta kolapsoaren beldurra aldatu

 
Konfinamenduaren garaian, herri bakoitzak (irudikoa Gasteiz da) polizia kontrolak jarri zituen, herritarrek konfinamendua betetzen zutela ziurtatzeko.
 
Ohiko pasealeku gehienak erabat hutsik ageri ziren, konfinamenduaren garaian, edozein ordutan eta edozein egunetan.

2020ko martxoaren bigarren erdirako gaitzak zazpi euskal herrialdeetatik seitan hildakoak eragin zituen eta bere hedapena orokortu egin zen. Hasiera batean foku jakin batzuetan egon zen gaitza (bereziki Hego Euskal Herriko hiri handi eta hiriburuetan) herri txikiagoetara hedatzen hasi zen. Martxoaren 22an Gasteiz, Bilbo, Basauri, Getxo eta Donostia ziren kutsatu gehien zituzten Euskal Herriko hiriak, hurrenkera horretan denek ere hirurogeita hamabost kutsatu baino gehiago zituztela.[44] Baina horiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko ehun eta hogei udalerritik gorak kutsatu bat zuten gutxienez.[44] Nafarroan osasun eskualde gehienetan erregistratu ziren kasuak eta Lapurdi eta Zuberoara ere iritsi zen gaitza, baita bertan hildakoak eragin ere.[45] Nafarroa Beherea zen kutsaturik (ustez) ez zuen euskal herrialde bakarra, baina Pirinio Atlantikoetako suprefeturak ez zituen lurralde hartako datu zehatzik eman.[45]

2020ko martxoaren 25ean, asteazkena, COVID-19 gaitzak Euskal Herrian kutsatutakoak 4.468 ziren, aurreko asteazkeneko datuekin alderatuta %227,09ko areagotzea jazo zen astebetean, hau da, kutsatu kopurua hirukoiztu baino gehiago egin zen.[46] Egun hartan bertan, Fernando Simon Espainiako Gobernuko Larrialdietako Zuzendariak adierazi zuen kutsatu kopuruen maximora heltzear zegoela Espainia, nahiz eta bertan zazpi mila kasu berritik gora atzeman ziren egun hartan.[47][48] Euskal herrialdez-herrialde, Bizkaian izan zen kutsatu kopuruaren areagotzerik esanguratsuena arestian aipatutako aste hartan; herrialde hartan, 1501 kutsatu atzeman ziren martxoaren 25erako. COVID-19 gaitzak martxoaren 23ra arte gehien kolpatutako euskal lurraldea Araba izan zen, baina egun hartan Bizkaia gailendu zitzaion, eta hurrengo egunean, martxoaren 24an, Nafarroak ere Arabak baino kutsatu gehiago erregistratu zituen. Izan ere, arabar udalerrietan kutsatu kopurua jaisten hasi zen martxoaren 23-24tik aurrera. Goia jotzean Arabak 1.086 kasu atzeman zituen, hirurehun biztanleko kasu bat, gutxi gorabehera. Bestalde, Bizkaiko kasuen areagotzea nabarmena izan zen martxoaren 18tik 25era bitarteko astean, zehazki, %505,39ko hazkundea eduki zuen, hau da, kasu kopurua boskoiztu baino gehiago egin zen. Nafarroan ere hazkunde aipagarria nabaritu zen, %308,3koa, kutsatu kopurua hirukoiztu egin zen. Gipuzkoa martxoaren 25erako ez zen bostehun kutsatura iritsi, nahiz eta %353,43ko hazkundea izan zuen aipatutako denbora-tartean; Lapurdin hamar kutsatu erregistratu ziren eta Zuberoan pertsona bakarrak zirauen kutsaturik.[46] Martxoaren 28an iragarri zen, Frantziako lurralde osoan apirilaren 15 arte luzatuko zela konfinamendua.[49]

Ospitaleratuen kopuruari zegokionean, 1646 pertsona zeuden ospitaleratuak Euskal Herrian martxoaren 25ean, hurrenkera honetan: Bizkaia (674), Nafarroa (506), Araba (310) eta Gipuzkoa (166). Ipar Euskal Herrian ez ziren datu zehatzik eskaini.[46] Hildako kopuruak 188ra egin zuen gora eta 489 pertsonak gaixotasuna gainditzea lortu zuten.[46]

Martxoaren amaiera aldean, zantzuak agertu ziren osasungintzako zainketa intentsiboetako unitateek (ZIU) gainezka egin zezaketela, aurreikuspen argi bat zena zenbait modelotan (eskatzen zutenak kurba apaltzea zela funtsezkoa, gainezka egite hori saihesteko). ZIUak, arnasgailuak eta are osasun-langileentzako oinarrizko elementuak ere, maskarak edo norbera babesteko ekipamenduak, faltan suertatu ziren [50]. Arnasgailuak beharko zirela aurreikusi zutenek ere (Nafarroan Osasunbideak eskaera bat egina zuen), arazoak izan zituzten, nazioarteko egoera nahasi batean, aireportu eta mugetan oztopo ugari piztu baitzen hauen mugimendurako[51].

Martxoaren 29an konfinamenduaren lehen luzapena ezarri zen Hego Euskal Herrian. Eztabaida sutsuak sortu zituen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak apirilaren 3an esandakoak, izan ere, COVID-19 gaitzaren sintoma bereizgarriak zituen edozein euskal herritarri gaixotasuna zuen edo ez jakiteko testa egiten zitzaiola esan zuen.[52] Herritar ugarik gezurretan aritzea aurpegiratu zioten. Osakidetzaren protokoloaren arabera, test horiek soilik arnasketa infekzioa zuten ospitaleratutako herritarrei, ospitaleratzear zirenei, osasun langileei eta sintomak zituzten funtsezko jardueretako langileei egin zitzaizkien.[53] Beraz, jada jakina zen martxoaren azken asteetako datuak ez zirela zehatzak, izan ere, ez ziren behar beste test egin gaixotasunaren benetako bilakaera jakin ahal izateko.[54] Aipatu beharra dago, martxoaren 19an BBCk adierazi zuela bazela ebidentzia zientifikoa ziurtzat jotzeko sintomarik garatzen ez zuten gaixoek kutsatzeko ahalmena izateaz gain, horiek zirela hiru kutsapenetatik bi eragiten zituztenak.[55] Biztanleriaren zati handi bati testa egin ezean, ezinezkoa zen gaixotasunaren bilakaera erreala jakitea. Espainian aldiz, gobernuak aurretik esana zuen lehen lerroan ziren osasun-langile guztiei ezin zizkiela testak egin, material eskasiagatik.[56]

2020ko apirilaren 4an erregistratu ziren Nafarroa Behereko lehen kutsatuak, bi hain zuzen.[57] Pirinio Atlantikoetako agintariek ez zuten xehetasun gehiagorik eman, baina esan beharra dago Ipar Euskal Herriko datuak ez zirela inoiz zehatzak izan eta ziur aski hiru probintzia horietako lehen kasuak askoz lehenagokoak izan zirela.[57] Egun hartan bertan jakinarazi zuten Hego Euskal Herriko erakundeek hiru enpresatik batean COVID-19 gaitzaz gaixotutako langileren bat zegoela, gutxienez.[58]

Beheraldia aldatu

 
Aldi gorena amaitu ostean hasi ziren egonkortzen hildako kopuruaren zifrak.

2020ko apirilaren 5erako 11.701 ziren COVID-19 gaitzaz kutsatuak Euskal Herria, horien artetik 693 hil egin ziren eta 3.709 sendatu. Horien artean gehienak bizkaitarrak ziren 4.489, duela hamar eguneko (martxoaren 25, arestian aipatutako datuak) datuekin alderatuta, %300 inguruko areagotzea izan zen euskal herrialde hartan, denetan handiena. Nafarroa izan zen egun hartan kutsatu gehien erregistratu zituen bigarren euskal herrialdea, 3073 zehazki; %257ko hazkundea erregistratu zen, aurrez aipatutako eguneko datuekin alderatuta. Atzetik, hurbil, jarraitu zion Arabak 2.639 (%219ko hazkundea) egiaztatutako kasuekin eta urrunago zegoen Gipuzkoa 1500 (%266ko hazkundea) egiaztatutako kasuekin. Lapurdin apirilaren egun hartan 21 (%210ko hazkundea) kasu egiaztatu ziren, Zuberoan kasu kopurua berdin mantendu zen bitartean, aurreko datuekin alderatuta.[45] Hortaz, martxoaren 25eko datuekin alderatuta, areagotze-tasak gutxitu egin ziren eta hori zela eta, erakunde eta adituek kutsatu kopurua gailurrera heldu zela eta jada beheranzko joera hartzen hasia zela azpimarratu zuten.[59] Aipatu beharra dago Ipar Euskal Herriko datuak ez zirela zehatz eman, Pirinio Atlantikoetako subprefekturak gutxitan zehaztu zuelako departamentu hartako zer eskualdetakoak ziren eriak. Ospitaleratuen kopurua, orokorrean, behera egiten hasi zen martxoaren 31tik aurrera Euskal Herrian eta joera hori apirilaren 5ean ere indarrean egon zen. Hildakoen kopuru handiena Bizkaiak (242) zuen aztergai dugun egunean eta Araba (194), Nafarroa (178), Gipuzkoa (79) eta Zuberoa (1) zituen atzetik, hurrenez hurren.[45]

2020ko apirilaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoan boluntario-taldeak (Babes Zibila, DYA eta Gurutze Gorrikoak) maskarak edo musukoak banatzen hasi ziren biztanleriari,[60] MOEk eginiko gomendioak jarraituz[61] eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Banaketak hiriburuetako eta hiri handietako geltoki eta elkarguneetan egin zituzten, baina gainera, farmazietan ere eskuragarri jarriko zirela esan zuen Jaurlaritzak.[60] Nafarroan banaketa Espainiako Polizia Nazionalak burutu zuen.[62] Bestalde, Nafarroako Gobernuak adierazi zuen apirilaren lehen erdian test gehiago egin izanak kutsatuen kopurua era adierazgarria areagotu zuela.[63] Esan beharra dago, apirilaren 15erako Euskal Herrian COVID-19 gaitzaz ofizialki kutsatuak 15.745 zirela eta gaitzaren ondorioz hilak 1.156.[64] Alabaina, bi datuak ere zalantzan jarri zituzten aditu eta informazio-iturri askok (Espainia mailan bereziki), hildakoak eta kutsatutakoak datu ofizialek adierazitakoak baino gehiago zirela irizten zutelako.[65][66] Iturri hauen ustez, epaitegi, lurperatze-zerbitzu eta ospitaletan zegoen kolapsoak ezinezko egiten zuen bereziki hildakoak banan-banan zenbatzea[65] eta gainera, sintomak zituzten hildako gaixo ugariri testa egin ez zitzaiela adierazi zuten, zenbaketa engainagarri bihurtuz.[67][68] Datu ofizialak jarraituz, sendatuak 5.282 ziren apirilaren 15erako eta gaitzak gehien kolpatutako euskal herrialdea Bizkaia zen datu absolutuei jaramon eginez gero, haatik, Arabak intzidentzia tasa altuagoa zuen. Ipar Euskal Herria zen kasu gutxien atzeman ziren lurraldea, eta Nafarroa Beherea eta Zuberoan kutsatu kopuruak ez zuen gainditu bost norbanakoren langa.[64]

Apirilaren 24an Baionako auzapez Jean Rene Etxegaraik esan zuen maiatzaren 11 baino lehen Baionako udalak bertako herritar guztiei maskarak helaraziko zizkiela.[69] Hortaz, berrogeita hamahiru mila maskara inguru emango zituela. Euskal Hirigune Elkargoak seiehun mila maskara banatuko zituela gaineratu zuen, hau da, Ipar Euskal Herriko biztanle bakoitzari bi maskara helaraziko zizkiola.[69]

2020ko apirilaren 25ean Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako osasun sailburuak adierazi zuen Euskal Herriko Unibertsitateak ekoitzitako COVID-19a detektatzeko testek laster jasoko zutela balioztapena, nahiz eta zailtasun batzuk eduki.[70] Euskal Herrian ekoitzitako test mota berri honek, fidagarritasuna eta azkartasuna edukitzeaz gain, kit komertzialik behar ez zuela adierazi zuen EHUk eta hortaz, beste testek zituzten hornidura-arazoetatik at egongo zela.[71]

Deskonfinamendua aldatu

Deskonfinamendua 2020ko maiatzaren 4an (edo apirilaren 27an)[72] hasi eta Hego Euskal Herriko lurralde guztiak laugarren fasera heldu arteko denboraldia izan zen.[73][74] Ipar Euskal Herrian aldiz, Frantziaren mende egonagatik, maiatzaren 11an eman zitzaion hasiera deskonfinamenduari eta era ezberdinean garatu ziren neurriak,[75] izan ere, Ipar Euskal Herrian ez zen sekula etxetik ateratzeko erabateko debekurik izan (kirola egitera edo paseatzera atera zitekeen, ordubetez egunean).[76] Hego Euskal Herrian deskonfinamendua maiatzaren 4an Zero Fasearen hasierarekin hasi bazen ere ofizialki, apirilaren 27an jada zenbait neurri arindu ziren, horien artean esanguratsuenak haurrek berriz ere etxetik ateratzeko aukera izatea, muga handiekin.[72]

Deskonfinamendu garaiko gomendioak
 
 
Pandemia geldiarazteko bakoitzaren erabakiek duten garrantziari buruzkoa.
Urruntze soziala eta bestelako neurrien garrantzia kurba geldiarazterakoan.

Ordu-tarteak aldatu

 
Deskonfinamenduko ordu-tarteak Hego Euskal Herrian.

Hego Euskal Herrian, ordu-tarteak indarrean egon ziren faseetan zehar (Zero Fasea eta Bat Fasea) ez zen COVID-19 gaitzaren susperraldi esanguratsurik izan eta eguneko kutsatu kopurua eta hildako kopurua progresiboki behera egiten joan ziren. Ordu-tarteek euskaldunen ordutegia banatu egin zuten biztanleriaren arabera, hala, kirola egiteko eta paseatzeko denbora-tarte jakin bat jarri zen, beste bat haurrak ateratzeko eta azken bat adinekoentzat. Maiatzaren 1erako 22.340 ziren gaitzaz kutsatuak Euskal Herrian eta 1.780 hildakoak, datu ofizialen arabera betiere. Ospitaleratuen kopuruak behera egin zuen nabarmen egun hartarako, 910 zeuden eta horien artetik 133 ZIUn. Apirilaren 15eko datuek alderatuta, 933 ospitaleratu gutxiago zeuden eta 104 gaixo gutxiago Zainketa Berezietarako Unitatean. Herrialdeei begiratuta, apirilean egon zen joera hautsi egin zen intzidentzia-tasari zegokionean eta Arabak (3,5 ospitaleratu hamar mila biztanleko) berriz ere aurre hartu zien Bizkaia eta Nafarroari, zeintzuek apirilean zehar intzidentzia-tasa altuenak izan zituzten. Hala ere, intzidentzia tasa horiek herrialde guztietan nabarmen jatsi ziren apirileko datuekin alderatuz (Arabak apirilaren 1ean 10,56 ospitaleratu zituen hamar mila biztanleko). Ospitaleratu gehien zituen herrialdea Bizkaia zen, 361 gaixo; atzetik zituen Nafarroa (179), Araba (144) eta Gipuzkoa (131). Iparraldeko datuak ez ziren eskaini zehaztasunez.[77]

Maiatzaren 15erako, 26.835 ziren Euskal Herrian kutsatutakoak (Iparraldeko datuak ez ziren zehatzak) eta 1.967 hildakoak. Beheranzko joera argiak aurrera jarraitu zuen eta egun hartarako 525 ziren ospitaleratuak eta horien artetik 70 ZIUko eriak. Eguneko positiboen batez bestekoa egonkortu egin zen apirilaren 14tik maiatzaren 14ra arte. Batez besteko hori bi asteko epean (COVID-19 gaitzaren gehienezko inkubazio-aldia bi aste dira) identifikatutako kutsatu kopuruaren datutik atera zen eta gorabehera txikiak eduki zituen periodo horretan zehar: apirilaren 14tik 27ra 342,93 zen batez besteko kutsatu kopurua, periodo horretako maximoa apirilaren 18tik maiatzaren 1era eman zen (413) eta minimoa maiatzaren 1etik 14ra (332,5). Maiatzaren 2tik 15era bitarteko periodoan eta hortik aurrerakoetakoan behera egin zuen batez besteko kutsatu kopuruak. Herrialdeei zegokienean, ospitaleratu gehien Bizkaian zeuden aipatutako egunean (197), atzetik zituen Nafarroa (122), Araba (95) eta Gipuzkoa (61).[77]

Maiatzaren 20an 2000 hildakoen langa gainditu zen Euskal Herrian.[77]

Ordu-tarteen ezeztapena aldatu

 
Ordu-tarteen ezeztapenak ekitaldi kulturalak eta omenaldiak egitea ahalbidetu zuen berriz ere, muga batzuekin. Irudikoa Gladys del Estali egindako omenaldia da (Egia, Donostia), ekainaren hasieran.

Maiatzaren 25ean Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa Espainiako Gobernuaren deskonfinamenduko Bigarren Fasera igaro ziren Osasun Ministerioaren onespena jaso ostean.[78][79] Hala, egun horretatik aurrera ordu-tarteak ezeztatu egin ziren eta pertsona orok noiznahi etxetik ateratzeko eskubidea berreskuratu zuen.[78] Alabaina, norbanakoek beren udalerritik ateratzeko aukera bazuten ere, ezin zuten lurralde historikotik atera.[78] COVID-19aren bi asteko inkubazio-aldia dela eta, neurri ororen ondorioak hura aplikatu eta denbora-tarte hartara ikusten hasten dira, horregatik, maiatzean zehar ez zen ageriko joera aldaketarik izan gaixotasunaren beheraldian. Maiatzaren 31an, lehen aldiz pandemia hasi zenetik, EAEn ez zen kutsatu berririk atzeman.[80]

2020ko ekainaren 1ean 29.309 ziren COVID-19 gaitzak kutsatutakoak eta 2.066 hildakoak. Ospitaleratuak aldiz 317 ziren eta horien artetik 40 ZIUn zeuden. Intzidentzia-tasarik handiena (hamar mila pertsonako ospitaleratu kopurua) Arabakoa zen (2,23) eta baxuena Gipuzkoakoa (0,48). Hala ere, datu absolutuetara jota Bizkaian zeuden ospitaleratu gehien (117), Araba (74), Nafarroa (62) eta Gipuzkoa (35) atzetik zituela. Hala ere, ezin da ukatu euskal herrialde bakoitzak bere erritmoa izan zuela bereziki gaixotasunari beheraldi prozesu honetan eta Gipuzkoako kasua izan zen adierazgarriena, zeinetan pandemiaren udaberriko agerraldian osasun-eraginik txikiena jasan zuen herrialdea izan zen une guztietan. Horren adibide dugu 2020ko maiatzaren bigarren erdialdean astebeteko epean kasurik atzeman ez izana[81] edo atzematerakoan soilik kasuren bat edo bi izatea.[82][77] Bizkaian aldiz egunero hamarna kasu atzematen jarraitu ziren maiatzean zehar eta beheranzko joera motelagoa izan zen aurreko kasuan baino.[83][77] Nafarroan ere antzekoa izan zen.[77]

Lehen agerraldiaren amaiera aldatu

 
Normaltasun Berria hastearekin batera berreskuratu ziren zenbait ekitaldi kultural, hala nola, irudiko Axeri Dantza (Andoain, Gipuzkoa).

COVID-19aren udaberriko agerraldiaren amaiera data ez da zehatza, izan ere, Euskal Herrian ez zen kasu kopurua zerora jaistea lortu ez udaberriaren amaieran ez eta udan zehar. Alabaina, COVID-19aren lehen agerraldia edo olatua ezaugarritzen zituzten baldintzak, hala nola, eguneko kasu kopuru altua, eguneko hildako kopuru altua edo ospitaleratu kopurua makaldu egin ziren 2020ko ekainean,[84] estatistikaren arloan azaltzen den pandemiaren "kurba" gainditutzat emateraino.[85] Agerraldia noiz amaitu zen adierazteko hainbat iturri edo erreferentzia har daitezke ardatz, adibidez, erreferentzia legala edo denboraldi-erreferentzia.

Ipar Euskal Herria 2020ko ekainaren 15ean,[86] hil bereko 19an Euskal Autonomia Erkidegoa[87] eta handik bi egunera, ekainaren 21ean, Nafarroako Foru Erkidegoa[88] Normaltasun Berria izeneko garaian sartu ziren, hau da, 2020ko konfinamenduaren eta deskonfinamenduaren osteko garaian. Normaltasun Berria hastearekin batera bertan behera geratu ziren mugikortasun arloko murrizketa guztiak eta baita ere arlo sozialekoak, soilik zenbait neurri malgu geratu ziren indarrean.[89] Hala, esan daiteke garai berri hori hastearekin batera bukatu zela juridikoki 2020ko udaberriko agerraldia edo olatua. Hala ere, beste iturri batzuek ekaina osoa barne hartzen dute 2020ko udaberriko agerraldiari buruz mintzatzerakoan.[90]

Amaiera egunen bueltan, ekainaren 21ean, Euskal Herrian 30.728 COVID-19 kasu atzeman ziren guztira eta gaitzak 2.142 pertsona hil zituen egun hartarako. Egun horretan zazpi herrialdeetan 220 ospitaleratu zeuden COVID-19aren ondorioz, zeintzuen artetik hamar Zainketa Berezien Unitatean. Gaitzaren udaberriko agerraldiaren gailurrean 2.818 ziren ospitaleratuak (martxoaren 31). Euskal herrialdeen arabera, gaitzak intzidentzia tasarik altuena zuen euskal herrialdea ekainaren 21erako Araba zen (2,11 ospitaleratu hamar mila biztanleko), Bizkaia (0,81), Nafarroa (0,46) eta Gipuzkoa (0,22) zituen atzetik hurrenez hurren. Zortzi hildako utzi zituen gaitzak Ipar Euskal Herrian, gutxienez; Atharratzeko fokua izan zen nabarmenetako bat. Herriz herri, Bilbo, Gasteiz, Barakaldo, Basauri, Donostia, Getxo, Arrasate, Galdakao, Santurtzi eta Sestao izan ziren lehen olatuan hildako gehien izan zituzten udalerriak, hurrenez hurren.[91]

Ekaina osoa barne hartuz gero 2020ko udaberriko agerraldiko datuak ematean, gaitzak 2152 hildako utzi zituen lehen olatuan Euskal Herrian.[90] Hurrengo asteetan, ekaineko azkenekoan eta uztaileko lehenengotan gaitzak beheranzko joera jarraitu zuen,[91] baina laster hasi ziren gaitzaren berragerpenak, hasieran tokian-tokikoak (Basurtu[92] eta Txagorritxukoa[93]) eta ostera, uztailaren bigarren erditik aurrera, eskualde mailan eragina izan zutenak (Ordiziakoa,[94] Tolosakoa,[95] Iruñekoa[96] edo Tuterakoa,[97] kasu).[98]

Ondorioak aldatu

2020ko udaberrian COVID-19 pandemiak Euskal Herria indar handiz kolpatu zuen, lau hilabete eskasetan bi mila hildakotik gora eraginez.[43] Zenbaitek 1918ko Gripe Espainiarraren pandemiarekin alderatu zuten.[99] COVID-19aren lehen olatuak Erresuma Batuan, Espainian, Italian, Suedian, Frantzian eta beste hainbat lekuetan baino intzidentzia-tasa altuagoa izan zuen Euskal Herrian (ekainaren 30erainoko datuetan oinarrituta), haatik, Katalunian edo Belgikan gogorrago kolpatu zuen oraindik.[43]

Hildakoak aldatu

Milaka euskaldun hil zituen 2020ko udaberriko pandemiaren olatuak eta ekainetik aurrera erakunde ugarik (Laudioko Udala,[100] Gernika-Lumokoa,[101] Andoaingoa,[102] Zallakoa,[103] etab.) COVID-19aren biktimei omenaldiak egin zizkieten. COVID-19ak ez zuen simetrikoki eragin adin-taldeka, zenbat eta helduago izan, orduan eta hilgarriagoa baita gaitza; hala, zahar-etxeetan 868 pertsona hil zituen gutxienez lehen agerraldian.[43]

Ika-mika handia sortu zen COVID-19ak hildakoen datu ofizialaren egiazkortasunaren inguruan, Berria egunkariak eginiko ikerketa batek ondorioztatu zuen Euskal Herrian martxoaren 16tik apirilaren 16ra bitarte espero zena baino 1800 pertsona gehiago zendu zirela. Datu ofizialek zioten denbora-tarte horretan 1250 pertsona zendu zirela Euskal Herrian COVID-19az, baina ikerketak 570 gehiago izan zirela susmatzera eramaten gaitu. Ikerketa Espainiako eta Frantziako erregistro zibiletan oinarritu zen eta agintariek adierazitakoa baino %45 gehiago hil zirela esan nahiko luke.[104] Gaindegiak ere onartu zuen oso probablea zela hildako gehiago eragin izana gaitzak Euskal Herrian.[105] Erakunde berak aditzera eman zuen 2020ko apirilean Euskal Herrian inoizko hildako kopururik handiena erregistratu zela.[105]

Bestalde, The New York Times egunkariak eginiko ikerketak aditzera eman zuen Espainian agintariek jakinarazitakoa baino 17.000 pertsona gehiago hil zirela 2020ko martxo eta maiatzaren artean, era berean, Frantzian jakinarazitakoa baino 3000 pertsona gehiago hil zirela ere ondorioztatu zuen.[106] Max Planck Institutua ere antzeko ondorioetara iritsi zen.[107]

Kutsatuak eta inmunitatea aldatu

Birus motako gaitz bat igaro ostean oso litekeena da gorputzeko inmunitate-sistemak nolabaiteko inmunitatea edo inmunitate osoa garatzea hurrengo baterako. Hala, jakiteko Euskal Herriko biztanleriaren zer zati inmunizatuta zegoen (talde inmunitatea lortu zen edo hortik hurbil zegoen jakin nahi zen, hurrengo olatu batek izan zezakeen eragina kalkulatzeko) seroprebalentzia probak egiten hasi ziren euskal erakundeak maiatzetik aurrera.[108] Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean 5000 pertsonari egin zizkieten seroprebalentzia testa.[108] Hortik jakin zen Hego Euskal Herriko biztanleriaren %4,3 zegoela inmunizatuta COVID-19aren aurrean, ia 124.000 pertsona.[109] Talde inmunitatek oso urrun beraz, hartarako biztanleriaren %60ak eduki behar duelako inmunitatea.[110] Espainiako Gobernuak eginiko azterketak erakutsi zuen EAE zela estatu mailan inmunitate handiena garatu zuen hirugarren erkidegoa eta Nafarroa Garaia zortzigarrena.[111]

Test hauek erakutsi zuten datu ofizialek esandakoa (30.000 kutsatu inguru) baino ia ehun mila pertsona gehiagok igaro zutela COVID-19a. Euskal herrialdez herrialde, Araba zen inmunizatuena (%7,2), ostera Nafarroa (%5,8), Bizkaia (%3,9) eta Gipuzkoa (%2,8).[112] Nafarroak 2020ko udazkenean egin zuen bere seroprebalentzia ikerketa propioa.[113]

Seropebalentzia ikerketek begi bistan utzi zuten euskaldunen %95ak oraindik gaitzak erasana izateko arrisku handia zuela eta beraz, oso litekeena zela berragerpen berriak gertatzea etorkizun hurbilean.[109][110][111]

Ekonomia aldatu

Gaitzak ikaratzeko moduko eragin ekonomikoa izan zuen Euskal Herrian, bai unean bertan eta batez ere, etorkizunean. Ostalaritzaren sektorea gogor kolpatu zuen gaitzak eragindako krisiak, erakundeek osasun egoera zela eta jarritako murrizketengatik. Industria enpresek ere jaso zuten birusaren eztenkada, bereziki konfinamenduak eraginda. Kaleratze ugari egin zituzten enpresek, hala nola, Tubacex, ITP eta Aernnova enpresek.[114] Horren harira, erakundeak diru laguntzak ematen hasi ziren.[115][116] Krisialdi latz baten hasiera ekarri zuen COVID-19aren lehen olatuak, ondorengo hiletan argiago ikusiko zena.

Erreferentziak aldatu

  1. Telebista, Euskal Irrati. (2020-02-28). «Bi koronabirus kasu baieztatu dituzte Araban eta Gipuzkoan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  2. a b (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-02-28). «Confirmados los dos primeros contagios de coronavirus en País Vasco: viajaron a Italia y Andalucía» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  3. «Aretxabaletarra da Gipuzkoan konfirmatutako lehenengo koronabirus kasua - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Primeros contagios de coronavirus dentro de la CAV» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  5. a b c «Lau dira jada Euskal Herrian baieztatutako koronabirus kasuak; bat larri dago» Euskal Irrati Telebista 2020-02-29 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  6. ARGIA. (2020-03-03). «Lehen koronabirus kasua Bizkaian» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  7. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-03-06). «Baionako inguruetako kasuan koronabirus azterketek emaitza negatiboa eman dute» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  8. «Lehen koronabirus kasua atzeman dute Ipar Euskal Herrian» Euskal Irrati Telebista 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  9. a b c elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2020-03-05). «Koronabirus epidemiagatik lehen pertsona hil da Euskal Herrian» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  10. «90 urteko gizon bat Txagorritxun, bigarren hildakoa Euskal Herrian» Euskal Irrati Telebista 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  11. Asensio Lozano, Maite. (2020). «Aldarri feministak kaleak bete ditu berriro» (htm) Berria.
  12. (Gaztelaniaz) EuropaPress. (2020). (html) El Gobierno justifica la celebración de marchas el 8M: "La situación del coronavirus cambió el domingo al anochecer". .
  13. «Koronabirusagatik hildakoak sei dira, Gipuzkoan 69 urteko emakume bat zendu ostean» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  14. «Koarentena Errioxako hainbat zonatan, Gasteizko hileta batean kutsatu ostean» Euskal Irrati Telebista 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  15. a b «Koarentena Errioxako hainbat zonatan, Gasteizko hileta batean kutsatu ostean» Euskal Irrati Telebista 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  16. https://gasteizberri.com/2020/03/el-audio-que-cuenta-que-personas-de-etnia-gitana-se-han-dedicado-a-escupir-todas-las-salas-es-falso/
  17. https://navarra.elespanol.com/articulo/sociedad/investigan-foco-vitoria-funeral-navarra-entrado-coronavirus-padre-hijo-ingresado-positivos/20200309183353315571.html
  18. https://web.archive.org/web/20200507132922/http://noticiasdelarioja.com/29-casos-coronavirus-la-rioja/
  19. https://www.heraldo.es/noticias/nacional/2020/03/09/enfado-vecinos-haro-bulos-difundidos-coronavirus-1362989.html
  20. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-03-07). «Un funeral en Vitoria es el mayor foco de coronavirus de España, con decenas de contagiados» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  21. a b (Gaztelaniaz) «Euskadi registra el séptimo fallecido y los casos se elevan a 261» Deia (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  22. (Gaztelaniaz) «El auge de casos en Bizkaia lleva a Lakua a valorar las mismas medidas que en Vitoria» El Diario Vasco 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  23. a b (Gaztelaniaz) «Suben a 46 los casos de coronavirus en Navarra, el doble en 24 horas» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  24. a b c Berria. «Gipuzkoan pertsona bat hil da birusarekin, Euskal Herriko zazpigarrena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).[Betiko hautsitako esteka]
  25. ARGIA. (2020-03-11). «Koronabirusa pandemia izendatu du Osasunaren Munduko Erakundeak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  26. (Ingelesez) «WHO Director-General's opening remarks at the media briefing on COVID-19 - 11 March 2020» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  27. a b «EAEn bederatzi hildako izan dira, eta kasuak 261 dira, horietatik 64 berriak» Euskal Irrati Telebista 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  28. a b c «Euskal Herri osoko hezkuntza zentroak itxiko dituzte astelehenean» Berria 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-12).
  29. https://www.lavanguardia.com/local/navarra/20200312/474102372277/navarra-tiene-registrados-92-casos-de-coronavirus-cuatro-de-ellos-profesionales-sanitarios.html
  30. https://www.rtve.es/noticias/20200312/mapa-del-coronavirus-espana/2004681.shtml
  31. «Espainiar Estatuak agintea hartu eta konfinamendua ezarri du • ZUZEU» ZUZEU 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  32. a b «Datuen eguneraketa - koronabirusa Euskadin (Martxoak 14)» www.osakidetza.euskadi.eus 2020-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  33. (Gaztelaniaz) «La exitosa estrategia de Corea del Sur para salvar vidas en medio de la pandemia del coronavirus» BBC News Mundo 2020-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  34. (Gaztelaniaz) «Ascienden a 183 los casos de coronavirus en Navarra» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  35. (Gaztelaniaz) «Fallece la primera persona contagiada por coronavirus Covid-19 en Navarra» Nafarroa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  36. «657 koronabirus kasu daude Euskal Herrian, eta hemeretzi dira hildakoak - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  37. Berria. «Frantziak ere konfinamendua agindu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  38. a b «Hasiera - coronavirus - navarra.es» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  39. a b c Irekia. «Irekia - Osakidetzako erizain bat hil da koronabirusaz kutsatuta» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  40. (Gaztelaniaz) «Cuarta persona fallecida en Navarra por coronavirus y 386 casos positivos» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  41. ARGIA. (2020-03-19). «Osakidetzako erizain bat hil da, koronabirusak hildako lehen osasun langilea Euskal Herrian» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  42. Berria. «Lapurditik kanpoko lehen kasua Ipar Euskal Herrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  43. a b c d Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  44. a b Analisia. Osakidetza.
  45. a b c d Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  46. a b c d Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  47. (Gaztelaniaz) «Fernando Simón: «Posiblemente ya estemos en el pico o yendo hacia abajo»» La Voz de Galicia 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  48. «Espainian Txinan baina pertsona gehiago hil dira koronabirusarekin» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  49. Lete, Irati Urdalleta. «Konfinamendua apirilaren 15era arte luzatuko dute Ipar Euskal Herrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  50. (Gaztelaniaz) «Osakidetza afronta el 'pico' de la crisis con falta de material y la plantilla desgastada» El Correo 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  51. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  52. ARGIA. (2020-04-03). «Urkulluk dio sintomarik duten pertsonei testa egiten dietela, baina egia al da?» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  53. Mitxelena, Lander Arbelaitz. (2020-04-03). «Osakidetzaren protokoloak ere Urkulluren hitzak gezurtatu ditu: ez dira sintomak dituzten herritar guztiei ari testak egiten» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  54. Ibarzabal, Miren Basaras. «Konfinamendua ez da nahikoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  55. (Gaztelaniaz) «El preocupante papel de los pacientes asintomáticos en la propagación del coronavirus» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  56. (Gaztelaniaz) «Coronavirus: Simón admite que no se testa a todos los sanitarios en riesgo» Redacción Médica (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  57. a b Berria. «650 hildako eta 11.184 kutsatura iritsi da jada Euskal Herria» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  58. Sagarzazu, Jokin. «Hiru enpresatik batek ditu gaixotuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  59. (Gaztelaniaz) «Estudios estadísticos indican que Euskadi pasó el viernes día 27 el pico de contagios» El Diario Vasco 2020-04-01 (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  60. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-13). «Hasi dira maskarak banatzen metro, tren, autobus eta tranbia geltokietan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  61. Telebista, Euskal Irrati. (2020-03-17). «MOEren aholkuak maskara noiz eta nola erabili behar den jakiteko» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  62. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-13). «Aste bukaeran maskarak farmazietan eskuragarri egongo direla adierazi du Gobernuak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  63. Orzaiz, Ion. «Nafarroak ohartarazi du test azkarrekin hazi eginen dela positibo kopurua» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  64. a b Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  65. a b (Gaztelaniaz) «No, no hay 14.000 muertos por Covid sino muchos más (aunque Sanidad no lo admita)» El Confidencial 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  66. «Hego Euskal Herrian ere koronabirusak hildakoak askoz gehiago izan daitezke agintariek aitortuak baino» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  67. Martín, Lorena. «'The Economist' duda de las cifras oficiales de muertos en España» Economía Digital (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  68. Goikoetxea, Garikoitz. «Hegoaldeko hilkortasuna ia bikoiztu egin da koronabirusaren goraldian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  69. a b Koskarat, Oihana Teyseyre. «Baionako Herriko Etxeak maskarak banatuko dizkie herritarrei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  70. Lete, Irati Urdalleta. «Murgak espero du EHUren COVID-19aren proba aurki balioztatzea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  71. «Euskadiko zientzialari-talde batek COVID-19 detektatzeko ordezko RT-PCR test bat balioztatu du - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  72. a b «Haurrek kalera ateratzeko baimena izango dute Hego Euskal Herrian apirilaren 27tik aurrera» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  73. Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-28). «Konfinamenduaren biguntzea lau fasetan eta probintziaka egingo da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  74. «Pedro Sanchezek deskonfinamenduaren nondik norakoak jakinarazi ditu» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  75. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-11). «Deskonfinamenduari ekin diote Ipar Euskal Herrian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  76. Berria. «Konfinamendua apirilaren 15era arte luzatu dute Ipar Euskal Herrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
  77. a b c d e f Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  78. a b c «Euskadi bigarren fasean sartuko da astelehenean, eta murgikortasun handiagoa izango da lurralde historikoan» www.euskadi.eus 2020-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  79. Berria. «BIGARREN FASEA» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  80. «Koronabirusak ez du inor gehiago kutsatu azken 24 orduetan EAEn - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  81. «Zazpigarren egunez jarraian ez dute kasu berririk zenbatu Gipuzkoan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  82. «Azken orduetan ez dute koronabirus kasurik atzeman Gipuzkoan - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  83. «Bizkaiak egoitza-zentroen sareko Covid-19 positiboa duten adinekoentzako kontingentzia-plana aktibatu du - Área de prensa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  84. Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  85. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-18). «"Normaltasun berria"n errespetatu beharreko neurriak, EAEn» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  86. «Macron confirma el fin del confinamiento en Francia desde el 15 de junio» France 24 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  87. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-18). «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa "normaltasun berria"n sartu dira gauerdian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  88. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-17). «Nafarroako Gobernuak ostiralean onartuko ditu "normaltasun berriaren" baldintzak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  89. «AGINDUA, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero.» www.legegunea.euskadi.eus 2020-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  90. a b Ansa, Mikel P.. «Koronabirusaren lehen kolpea Euskal Herrian: 2.152 hildako lau hilabetean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  91. a b Berria. «Koronabirusaren azken datuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  92. Eizmendi, Imano Magro. «Basurtuko agerraldiak bederatzi gaixo berri eragin ditu ospitaletik kanpo» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  93. Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-07). «Hiru positibo Txagorritxun, ebakuntza ondoren positibo eman duen paziente batengatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  94. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-09). «Koronabirusaren Jarraipenerako Batzordeak Ordiziako agerraldia aztertuko du goizean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  95. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-16). «COVID-19aren agerraldiari aurre egiteko neurri berriak iragarriko ditu gaur Tolosak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  96. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-10). «Gipuzkoa eta Nafarroako hiru agerraldiek gorakada nabarmena eragin dute Hegoaldean» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  97. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-10). «Dagoeneko 31 kasu positibo zenbatu dituzte Tuteran» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  98. Berria. «Koronabirusaren agerraldiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  99. (Gaztelaniaz) «Estos son los "espeluznantes" paralelismos de la gripe de 1918 con el Covid-19» El Confidencial 2020-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  100. (Gaztelaniaz) «Laudio rinde homenaje a las personas fallecidas por la pandemia del COVID-19» zuIN 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  101. «Gernika-Lumoko Udala - Covid-19aren ondorioz hildakoei egin die omenaldia Gernikak» www.gernika-lumo.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  102. «Covid-19ak eragindako biktimen aldeko omenaldia egin da - Andoain» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  103. «Zallak bat egin du Covid-19aren biktimei eta osasun-langileei egingo zaien omenaldiarekin // Zalla se suma al homenaje y tributo a las víctimas del COVID 19 y personal sanitario» Zallainfo (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  104. Goikoetxea, Garikoitz. «COVID-19aren datuek dioten baino 570 lagun gehiago hil dira hilabetean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  105. a b «Azken bost hamarkadetako heriotza kopuru handiena erregistratu da apirilean | Gaindegia» www.gaindegia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  106. (Ingelesez) Wu, Jin; McCann, Allison; Katz, Josh; Peltier, Elian. «187,000 Missing Deaths: Tracking the True Toll of the Coronavirus Outbreak» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  107. (Ingelesez) «International death counts show peaks of the pandemic» www.mpg.de (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  108. a b Telebista, Euskal Irrati. (2020-04-29). «EAEk proba bikoitza egingo die seroprebalentzia azterketako 5.000 herritarrei» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  109. a b Lete, Irati Urdalleta. «Hego Euskal Herriko herritarren %4,3k izan dute COVID-19a» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  110. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-11). «Andorra eta Liga, talde inmunitatea urruti kokatzen duten gertuko bi adierazle» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  111. a b «Seroprebalentzia testen ondorio ilunak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  112. Ana, Galarraga Aiestaran. (2020-05-14). «Hego Euskal Herrian, % 4,4k ditu antigorputzak koronabirusarekiko» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  113. Berria. «Nafarroak seroprebalentzia ikerketa propioa egingo du udazkenean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  114. Martin, Xabier. «ELA: «Kaleratzeak onartezinak dira mila milioiren irabaziak dituzten enpresetan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  115. «Zallak 350.000 euro baino gehiago erabiliko ditu merkataritzan, ostalaritzan eta herritarrengan koronabirusak dituen ondorioak arintzeko // Zalla destinará más de 350.000 euros a ayudas para paliar los efectos del coronavirus en el comercio, hostelería y en la ciudadanía» Zallainfo (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  116. «KORONABIRUSA: Merkataritza, ostalaritza eta turismo arloko dirulaguntzak - Berriak» Asteasu (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu