Espainiako gripea

1918ko gripe-pandemia
1918ko gripe pandemia» orritik birbideratua)

1918ko gripe pandemiaEspainiako gripea ezizenaz ere ezaguna— 1918. eta 1919. urteetan munduan 500 milioi pertsona kutsatu[1] eta 20-100 milioi lagun hil zituen gripe pandemia izan zen[2][3][4]. 1918ko urtarrilean hasi zen eta 1920 arte iraun zuen, Artikoraino eta Pazifikoko uharteetaraino ere hedatuta. Ohiz kanpoko gripe pandemia larria izan zen, H1N1eko A azpimotako birusaren kariaz[5]. Historian izandako pandemia larrienetarikoa izan zen[2][6][7], eta gaur egun ere ez dugu aski datu historiko eta epidemiologikorik haren jatorri geografikoa zehazteko.

Espainiako gripea
Irudia
Jatorrizko izena(fr) La Grippe Espagnole
(es) La Pesadilla
Motainfluenza pandemic (en) Itzuli : influenza A virus subtype H1N1 (en) Itzuli
pandemia
gaixotasun infekzioso
Zoonosi
agerraldi
Denbora-tarte1918ko urtarrila - 1920ko abendua
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Frantzia
AbiapuntuFort Riley (en) Itzuli
Haskell konderria (Kansas)
Camp Funston (en) Itzuli
Étaples
Kausainfluenza A virus subtype H1N1 (en) Itzuli
Kasu kopurua500.000.000
Pertsona hilak50.000.000
Kronologia
Lehen Mundu Gerra
Osatuta

Gaixotasun kutsakorrek bizi-itxaropena murriztua zuten XX. mendearen hasieran. Baina pandemia honen lehen urtean, Ameriketako Estatu Batuetan, adibidez, bizi-itxaropena 12 urtetan murriztu zen[8][9]. Gripe gehienek gazte, zahar eta beste gaixotasunen batengatik ahuldutakoak hiltzen dituzte, baina 1918ko gripe pandemiak osasuntsu zeuden gazteak hil zituen batez ere[10].

Zientzialariek pandemia hau azaltzeko hainbat azalpen proposatu dituzte. Ikerketa batzuek proposatzen dute birusaren bariantea berez zela agresiboa. Ikerlari talde batek biktimen ehun izoztuen laginak erabili eta birusa erreproduzitzea lortu zuten. Ikerketa horretan aurkitu zuten, infekzioa animalietan gertatzen zenean, arnas-aparatuaren akats orokorra ekartzen zuela, eta gorputza hiltzen zela zitokina ekaitz baten ondorioz, hau da, gorputzaren gehiegizko erreakzio immunitarioaren ondorioz. Horrek azaldu lezake bere ezohiko izaera larria eta biktimen adin profila hain zehatza eta mugatua izatea, gazte helduek immunitate-sistema sendoa baitute; heriotza tasa baxuagoa izan zuten profiletan (haur eta adinekoak), aldiz, immunitate-sistema ahulagoa da[11].

Azkenaldian egindako ikerketek jatorrizko txosten-medikuak hartu dituzte oinarri[12][13]. Aurkitu dute birusa ez zela izan beste gripe batzuena baino birulentoagoa, baina epidemia gertatzeko baldintza bereziak zeudela, batzuk Lehen Mundu Gerrari lotuak, tartean elikadura eskasa, ospitaleak eta eremu medikuak gainezka egotea, higienerik eza... Ondorioz, infekzio bakterianoa sortu zen, biktima gehienak hil zituena, normalki ohean hilzorian egon ostean[14][15]. Garaiko datu medikuak ez dira nahikoak pandemiaren jatorri geografikoa identifikatzeko[1]. 1920ko hamarkadako entzefalitis letargikoaren agerpenean paper zuzena izan zuen[16].

Espainiako gripea ezizena

aldatu

Lehen Mundu Gerran aliatuek Espainiako gripea izena eman zioten. Espainia gudan ez zegoenez, bertako aldizkariek arreta gehiago eman zioten gaixotasunari, zentsurarik ez zelako aplikatu hedabideetan. Hori dela eta, Estatu Batuetan eta Europako beste herrialdeetan kasu erregistratuak ugari izan arren, Espainian larritasun handiagoa zuelako ustea zabaldu zen. Izan ere, Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian gaixotasunari eta hilen kopuruari buruzko berriak zentsuratu egin zituzten hedabideetan, tropen morala jaitsiko ote ziren beldur. Hortik datorkio pandemia honi Espainiako gripea ezizena.

Jatorriari buruzko teoriak

aldatu

Ikertzaile gehienek 1918ko martxoan, Estatu Batuetan hasi zela onartzen dute; are gehiago, zenbait ikerlarik Texaseko Camp Funston gunean kontrataturik zeuden langile txinarrak identifikatu dituzte epidemia zabaltzearen arrazoi gisa.

Edonola ere, honako hipotesiak jorratu dira pandemia honen jatorria zehazteko orduan:

  • Étaples (1916–1917): John Oxford britainiar birologoaren ustetan, Frantziako iparraldean (Pas-de-Calais Saila) kokaturiko britainiar base militarrean hasi zen pandemia. Han ospitaleraturiko gaixoetan agertu zen zornedun bronkitis pneumokozikoan oinarriturik, birusaren kausa animalia, soldadu eta fronteko gaixoen nahasketa izan zela iradoki du, garaiko Abrahams medikuaren hipotesiari jarraituz.
  • Camp Funston (Kansas), (1918ko martxoa)
  • Villers-sur-Coudun (1918ko apirila)
  • Madril (1918ko maiatza)
  • Itsas garraioa: Tanger, Cádiz, Boston (1918)
  • Frantzia-Espainia arteko mugako birus agerraldia (1918ko iraila)

Euskal Herrian

aldatu
 
Gripe izurriari buruz Bilboko Osalari Bazkunak egindako liburuxka, neurriak aipatuz.

Euskal Herrian espainiar gripeak hiru agerraldi izan zituen:[17]

  • Lehenbiziko agerraldiak ez zuen eragin handirik izan. Espainiatik heldu zen, eta Bilbo inguruan izan zuen eragina. Iruñean 15 lagun hil ziren maiatza eta ekaina artean. Udan gripea desagertu zen, eta irailean berriz agertu.
  • Bigarrengoa kaltegarriena izan zen. Identifikatu den lehenbiziko fokua Irunen (Gipuzkoa) eta Hendaian (Lapurdi) zegoen. Anton Erkorekaren esanetan, «Seguruenik trenaren bidez helduko zen, eta hortik aurrera, epidemia ikusten dugu zabalduta. Urrian Europa osoan dago epidemia». Nafarroako iparraldean ere agertu zen Irun eta Hendaiarekin batera, Goizuetan adibidez. Irunen 1918ko iraila eta urrian populazioaren % 1 hil zen gripe horren kari. Hildako gehien izan zituen eguna irailaren 22a izan zen; 10 lagun zendu ziren. Gripeak aurrera egin zuen Euskal Herrian behera, Baiona eta Donostia pasatuta, Gasteizeraino ailegatuta. Oso agudo zabaldu zen eritasuna, eta Bilbo kolpatu zuen urrian.
  • Hirugarren agerraldi bat ere izan zen, baina, bolada bat baino gehiago, eritasuna toki banaka batzuetan agertu zela dirudi. Izan ere, ez zen asko zabaldu. Urdaibai inguruan baizik ez zuen eragin nabarmenik izan.

Ikertzaile batzuen aburuz, laugarren bolada bat ere izan zen 1920an. Oro har, Euskal Herrian epidemia bat-batean agertu zen, ez zuen denbora askorik iraun eta mila lagunetik hamabi hil zituen. Gainera, garaiko hedabideetan ikus daitekeenez, alarma piztu zuen gizartean. Eragina oso ezberdina izan zen herriaren arabera. Haietako batzuetan gogor kolpatu zuen: Orozkon (Bizkaia) herritarren % 25,7 hil zen, eta Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) hilkortasuna % 61,1era ailegatu zen urrian. Hildako gehienak 1918ko udazkenean izan ziren.

Prebentzioa

aldatu

Elionor Elisberg Millerrek hiru urte zituen 1918an, aurreko mendeko izurriterik hilgarrienak munduko biztanleriaren ia herena kutsatu zuenean.  50 milioi pertsona hil zituen. Gaur egun Elionorren bilobak azaltzen digu nola iraun zuen bizirik bere amonak, hartu zituen prebentzio-neurriei esker. Gripea Chicagotik hedatu zen heinean, gaur egun aktiboki sustatzen den baina modu desegokian inplementatzen den gizarte urruntze eta berrogeialdia ezarri zuten. Elionor beste gaixoengandik bezain urrun geratu zen osasuntsuengandik. Garai hartan hartutako metodoak asko laguntzen digu gaur egungo koronabirusaren pandemiari nola aurre egin jakiteko.

Transmisio bideak

aldatu

1917. urtean Estatu Batuek Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten, Frantziaren aliatu gisa. Beatriz Echeverri soziologoaren ustetan, esan daiteke ‘gripe espaniarrak´ Kansanseko Funston kanpamentuan izan zuela jatorria. Soldadu bakoitza bere herrialdera itzuli zen, eta horrela transmititu zen pandemia. Pobreziaren hazkunde esponentzialak, gerrak aurrera egin ahala, militarrei ez ezik, biztanleria zibilari ere eragin zion, eta horrek osasun arazoak ekarri zituen, higiene faltagatik. Pandemia hau pertsonen arteko kontaktu fisikoaren eta higiene eskasaren ondorioz transmititzen zen.

Sintomak

aldatu

Biktimetako asko 20 eta 40 urte bitarteko gazte eta heldu osasuntsuak izan ziren. Sukar altua, belarrietako mina, gorputzaren nekea, beherakoak eta noizbehinkako gonbitoak ziren gaixotasun honen berezko sintomak. Pandemian hil ziren pertsona gehienak bigarren mailako bakterio-pneumonia izan zuten, antibiotikorik ez zegoelako.

Baina gripe honek pertsonak azkar eta askota larritasuna ohartzerako hiltzen zituen. Desberdintasunik kezkagarrienetako bat bere erasoen bat-batekotasuna izan zen. Adibidez, John M. Barryren The Great Influenza (Gripe handia) lanean, hurrengoa kontatzen du testualki: "Rio de Janeiron, Ciro Viera Da Cunha medikuntza-ikaslea tranbiaren zain zegoen gizon batek ahots guztiz normalez zerbait galdetu zionean eta, jarraian, hil egin zenean. Lurmutur Hirian (Hegoafrika), Charles Lewis tranbia batera igotzen ari zen etxera itzultzeko. Bost kilometroko ibilbidean sei pertsona hil ziren tranbian, tartean gidaria ". Guztiak gripearen biktimak izan ziren.

Txertoa

aldatu

1918. urtean txertoak ez ziren existitzen. Lehen ikasketak 1931. urtean hasi ziren. Medikuek eskuan zituzten baliabide guztiak erabili zituzten. Pazienteei odola ematea, oxigenoa ematea eta aspirina kopuru handiak ematea. Txerto eta serum berriak garatzea izan zen helburua, batez ere pneumokokken aurka. Baina bakarrik neurri terapeutiko batek arrakasta zuela erakutsi zuen: odolaren trasfusioa sendatutako pazienteetatik biktima berrietara.

Heriotzak

aldatu

Arazoaren berri eman zen herrialde bakarra izateak izurritea Espainiako Gripea bezala ezagutaraztea eragin zuen. Eta epizentroa ez izan arren, Espainia izan zen kaltetuenetako bat, 8 milioi lagun kutsatuta eta 300.000 pertsona hilda.

Mundu mailan berriz, 50-100.000.000 pertsona inguru hil zituen. Heriotza tasa, %10-20koa zen. Birus honek ere animaliei eragin zien, txakurrak eta katuak adibidez.

Biktima kopuru handiena 13 asteko epe batean hiltzen joan zen, Irailatik Abendura. Pandemia guztiak bezala, sukar espainiarra ez zituen klase sozialak bereizten, eta, beraz, pobreei eta aberatsei eragin zien. Egungo pertsonai publikoen artean hurrengoak agertu ziren:

  • Woodrow Wilson: Lehen gudu mundialean EEUUko presidentea zen. Berak bazekien bere soldadu asko gripeaz gaixotuta zeudela, eta Europako kostaldearen aurkako erasoa gelditu ordez, birusaren hedapena gelditzeko, aurrera jarraitu zuen, birusa Europara iritisten lagunduz. Urte bat beranduago gaixotu zen.
  • Guillermo II: Gerra erdian, etsaien %60a gaixo zegoen, eta honek irabazi egingo zuela pentzatsea egin zio. Baina egoera azkar aldatu zen, zeren, guillermo eta altu karguetako lagunak gaixotu egin ziren.
  • Gustav Klimt: Gustav, Vienan, 1918ko Otsailaren 6an hil zen Sukar Espainiarraren ondorioz.
  • Edvard Munch: Munchek, gripe honetatik eta beste batzuetatik bizirik atera zen, "Aingeru beltzak" zaintzen ziotelako, bere esanen arabera. Esan daiteke, gainera, gaixotasunak sormena piztu ziola, 1919an 14 olio-pintura ere margotu zituelako.

Gainera, mundu osoan benetako irismena izan zuen epidemia izan zen. Uharte tropikalak ere ez ziren libratu. Mendebaldeko Samoan, gaixotasuna itsasontzi batean sartu zen 1918ko azaroaren 7an. Bakarrik bi hilabetetan, 38.302 biztanleen %20a hil zituen. Munduko herrialde nagusietatik, bakar batek ere ez zuen ihes egin baja asko jasan gabe.

Sinestezina badirudi ere, estatubatuar gehiago hil ziren urte batean gripearen ondorioz bi mundu gerretan batera borrokan hil zirenak baino.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Taubenberger, Jeffery K.; Morens, David M.. (2006-01). «1918 Influenza: the Mother of All Pandemics» Emerging Infectious Diseases 12 (1): 15–22.  doi:10.3201/eid1201.050979. ISSN 1080-6040. PMID 16494711. PMC PMC3291398. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  2. a b Patterson, K. D.; Pyle, G. F.. (1991). «The geography and mortality of the 1918 influenza pandemic» Bulletin of the History of Medicine 65 (1): 4–21. ISSN 0007-5140. PMID 2021692. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  3. (Ingelesez) «Emerging Infectious Diseases journal - CDC» Emerging Infectious Diseases journal (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  4. Beatriz., Echeverri Dávila,. (1993). La gripe española : la pandemia de 1918-1919. (1. ed. argitaraldia) Centro de Investigaciones Sociológicas ISBN 8474761875. PMC 32971614. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  5. Wayback Machine. 2015-11-17 (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  6. «The 1918 Influenza Pandemic» virus.stanford.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  7. (Ingelesez) Johnson, Niall P. A. S.; Mueller, Juergen. (2002-03-01). «Updating the Accounts: Global Mortality of the 1918-1920 "Spanish" Influenza Pandemic» Bulletin of the History of Medicine 76 (1): 105–115.  doi:10.1353/bhm.2002.0022. ISSN 1086-3176. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  8. The Nation's Health . : The Great Pandemic : : The United States in 1918-1919 : .. 2016-10-26 (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  9. Life expectancy in the USA, 1900-98. 2003-06-08 (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  10. «The Influenza Epidemic of 1918» www.archives.gov (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  11. 1947-, Barry, John M.,. (2004). The great influenza : the epic story of the deadliest plague in history. Viking ISBN 0670894737. PMC 52853905. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  12. (Ingelesez) MacCALLUM, W. G.. (1919-03-08). «PATHOLOGY OF THE PNEUMONIA FOLLOWING INFLUENZA» Journal of the American Medical Association 72 (10): 720.  doi:10.1001/jama.1919.02610100028012. ISSN 0002-9955. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  13. (Ingelesez) Hirsch, E. F.; Mckinney, M.. (1919-06-01). «An Epidemic of Pneumococcus Bronchopneumonia» Journal of Infectious Diseases 24 (6): 594–617.  doi:10.1093/infdis/24.6.594. ISSN 0022-1899. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  14. (Ingelesez) Brundage, John F.; Shanks, G. Dennis. (2007-12). «What Really Happened during the 1918 Influenza Pandemic? The Importance of Bacterial Secondary Infections» The Journal of Infectious Diseases 196 (11): 1717–1718.  doi:10.1086/522355. ISSN 0022-1899. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  15. (Ingelesez) Morens, David M.; Fauci, Anthony S.. (2007-04). «The 1918 Influenza Pandemic: Insights for the 21st Century» The Journal of Infectious Diseases 195 (7): 1018–1028.  doi:10.1086/511989. ISSN 0022-1899. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  16. Vilensky, Joel A.; Foley, Paul; Gilman, Sid. (2007-08). «Children and Encephalitis Lethargica: A Historical Review» Pediatric Neurology 37 (2): 79–84.  doi:10.1016/j.pediatrneurol.2007.04.012. ISSN 0887-8994. (Noiz kontsultatua: 2018-11-20).
  17. Tubia, Iker. (2018-03-06). «Oinazea ekarri zuen gripe pandemia» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu