Pandemia (grezieratik παν pan 'dena' + δήμος demos 'herria, jendea') mundu mailako edo lurralde zabal bateko izurria edo epidemia da. Gaur egungo pandemiak HIESa eta COVID-19a dira.

FaseakAldatu

Hauek dira Osasunerako Mundu Erakundeak ezarritako 6 faseak:

  1. Birusa animalien artean kutsatzen da, gizakiongan eraginik izan gabe.
  2. Etxe-animaliak edo animalia basatiak kutsatu zituen birusak, gizakiok ere kutsatzen hasten da, pandemia sortzeko arrisku handia egonez.
  3. Birusak pertsona talde txiki batean baino ez du eraginik, eta lehendabizikoz, animaliek pertsonak kutsatzeaz gain, pertsonek beste pertsona batzuk ere kutsatzen dituzte.
  4. Birusak pertsonaz pertsona kutsatzeko ahalmena baieztatzen da eta komunitate-agerraldiak sortzeko gai da. Egoera honekin, pandemia izateko arriskuak nabarmen egiten du gora. Birusaren agerraldi baten susmoa duen edo kasuren bat egiaztatzen duen edozein herrialdek Osasunerako Mundu Erakundearekin harremanetan jarri behar du, erakunde honek egoera aztertu dezan eta erantzuna koordinatu dezan. Dena den, egoera honetan egoteak ez du esan nahi pandemia saihestezina denik.
  5. Birusa pertsonaz pertsona kutsatzen da, gutxienez, eskualde bereko bi herrialdetan. Nahiz eta herrialde askotan eraginik ez izan, pandemia gertu dagoelako seinale da eta horren aurka erabakitako neurriak abian jartzeko denbora agortzen hasten da.
  6. Pandemia gertatzen da, mundu osoan zehar hedatuz. Ezin da prebenitu, eta horrenbestez egoera kontrolpean izaten saiatu behar da.

Historian zeharAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu