Deskonfinamendu

Konfinamendu neurrien bukaera

Deskonfinamendua (batzuetan, deseskalatzea Hego Euskal Herrian) ofizialki konfinamendua kentzen joatea da. Kontzeptua 2020ko COVID-19 pandemiaren testuinguruan agertu zen, eta 2020ko maiatz hasieratik hasi zen ezartzen Espainian eta Frantzian. Hego Euskal Herrian, Espainiarako ezarritako egutegiaren arabera, astebete eta bi asteko fasetan hasi zen aplikatzen, eta ekainaren hondarrean amaitu zen.

Dena den, deskonfinamenduak erritmo desberdinak ditu tokian tokiko egoeraren eta ezaugarri demografikoen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan, maiatzaren 4an hasi zen 0 fasea, ekonomia jarduera mugatu batzuk eta ordutegi murritz batean kalera ateratzeko aukeraz.[1] maiatzaren 11n hasi zen deskonfinamenduko lehen fasea.[2] Maiatzaren 25ean, konfinamenduaren ordutegi mugak kendu ziren Hego Euskal Herrian, baina Euskal Autonomia Erkidegoan maskara edo musukoaren nahitaezko erabilera ezarri zen etxeaz kanpoko barnealde guztietan eta bi metroko urruntze sozialari eutsi ezin zitzaion toki guztietan.

Nafarroan ere deskonfinamenduaren 2. fasea hasi zen maiatzaren 25ean. Nafarroako Gobernuak erabakitako neurrien artean, ibai-erreketan bainatzea eta mendiko kirolak ordutegirik gabe egin ahal izatea zeuden.[3] Ipar Euskal Herrian, deskonfinamenduaren 2. fasea ekainaren 2an zen hastekoa, Frantzia osorako planaren arabera. Jatetxeak eta ostatuak ireki zitzaketen ordutik aurrera.[4] Ekain hasieran, EAEko lehendakari Iñigo Urkulluk deskonfinamenduan euroeskualdea osatzen duten EAE, Nafarroa eta Akitania Berriaren arteko joan-etorriak baimentzea eskatu zien Espainiako eta Frantziako gobernuei, baina galdea errefusatua izan zen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Espainian koronabirusari aurre egiteko konfinamendua deseskalatzeko prozesua gaur: 4 faseen azken ordukoa | EiTB Gai interesgarriak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  2. «Deskonfinamendua Euskadin. Lehenengo fasea: maiatzaren 11tik 24ra. - Elgoibarko Udala» www.elgoibar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  3. Telebista, Euskal Irrati. (2020-05-24). «Nafarroak ibaietan bainatzea eta mendian kirola ordutegirik gabe egitea baimenduko du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  4. Koskarat, Oihana Teyseyre. «Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartuko da ekainaren 2tik aitzina» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
  5. Hermosilla, Gotzon. «Espainiak ez du onartu Euskal Herri osoan ibili ahal izatea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu