Fernando Simón Soria (Zaragoza, Espainia, 1963) espainiar mediku epidemiologoa da. 2012az geroztik Espainiako Osasun Ministerioko Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroko zuzendaria da. 2014an ebola gaixotasunak Espainian sortu zuen krisiaren jarraipenerako batzorde bereziaren bozeramailea izan zen.[1] 2020an, SARS-CoV-2 pandemiak Espainian eragin zuen osasun-krisia dela eta, Espainiako Osasun Ministerioko komunikatzaile bihurtu zen.

Fernando Simón

(2020)

Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroako zuzendari

2012 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Simón Soria
JaiotzaZaragoza1963ko uztailaren 29a (60 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMadril
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
AitaAntonio Simón Ramiro
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea lizentzia : medikuntza
Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskola
Hezkuntza-mailalizentzia
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakepidemiologoa
Enplegatzailea(k)Medicus Mundi International
Osasun Eskola Nazionala
Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroa
Osasun Alerta eta Larrialdien Koordinazio Zentroa  (2004 -
Jasotako sariak
KidetzaKarlos III.a Osasun Institutua

Bizitza aldatu

Estatuko Mediku Titularra da lanbidez. Epidemiologian diplomaduna da Londresko Higiene eta Medikuntza Tropikaleko Eskolan. Ondoren, Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren Esku Hartzezko Epidemiologian Prestakuntza Europar Programan trebatzen jarraitu zuen.

Gaur egun, Osasun Eskola Nazionaleko irakaslea eta Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren aholku-batzordeko kidea da.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ebola izateko zantzurik gabe jarraitzen du Malin aritutako sendagile nafarrak» Berria 2014ko azaroaren 22a (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoaren 17a).