Seroprebalentzia serologia-laginetan (odol-seruma) oinarrituta gaixotasun espezifiko batean positibo ematen duen populazio bateko pertsona-kopurua da; sarritan, aztertutako lagin guztien ehuneko gisa agertzen da, edo aztertutako 100.000 pertsonako proportzio gisa. Gaixotasun baten agerpenaren identifikazio positiboa gaixotasun horren aurkako antigorputzen presentzian oinarritzen denez (batez ere herpes sinplea eta GIBa bezalako infekzio biralen kasuan), zenbaki hori ez da esanguratsua antigorputzaren espezifikotasuna txikia bada.

Kanpo estekak aldatu