Industria de Turbo Propulsores (ITP) euskal enpresak; ingeniaritza, ikerketa eta garapena, fabrikazioa eta fundizioa, muntaia eta motor aeronautiko eta gas turbinen frogak egiten ditu. Egoitza nagusia Zamudioko parke teknologikoan du.

ITP
Datuak
Motanegozioa eta enpresa
Jarduera sektoreaindustria aeronautikoa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
Historia
Sorrera1989
webgune ofiziala

Jarduerei dagokienez, motor aeronautikoen eta gas-turbinen ingeniaritzan, ikerketan eta garapenean, fabrikazioan eta fundizioan eta muntaduran eta entseguetan aritzen da, eta motorrak eta hegazkinak mantentzen ere bai. Munduko motor-fabrikatzaile ororentzako dagoen mantenu zerbitzu ofizial handiena dauka, gai baita urtean 400 motor baino gehiago konpontzeko. Arlo zibilean eta militarrean aritzen da lanean. Aurten, Espainiako Defentsako Ministerioarekin, beste kontratu bat izenpetu du, EJ200 motorretan 519 unitateko lotea produzitzeko. Europako Eurojet kontsortzioko kide da, eta orobat Tigre helikopteroak fabrikatzeko beste batekoa. Europan eta Amerikan, produkzioko eta fabrikazioko 11 zentro dauzka, eta baita beste zenbait Barakaldon ere. 2004. urtearen amaieran, 2.200 laguneko plantilla zeukan. Urte horretan, 379 milioi euro fakturatu zituen, 87 milioi euro inbertitu zituen I+G arloan eta 37,3 milioi eurora heldu zen irabazietan[1].

2009. urtearen amaieran 1.639 langile zituen. 2017. urtean merezimenduzko Lauaxeta saria eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak enpresari, euskararen aldeko jardunagatik.

2017ko abenduan Josep Pique izendatu zuten ITPko presidente, Ricardo Marti Fluxa ordezkatuz.

Akziodunak

aldatu

2016ko uztailean iragarri zuen, aurrez Sener Aeronáuticak zuen %53,125 720 milioian erostera zihoala, lehendik zuen %46,875eko partaidetza osatuz. 2017ko abenduan jo zuen ontzat salerosketa Espainiako Gobernuak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.