1988ko Italiako Giroa

1988ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 71. edizioa izan zen. 1988ko maiatzak 23 eta ekainak 12 artean ospatu zen, horietako bi bikoitzak izan ziren 21 etapatan banatutako 3579 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Andrew Hampstenek batez beste 36,788 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

1988ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa71. Italiako Giroa
Etapak23
Datakmaiatzak 23 – 1988.eko ekainak 12
Luzera3.580 km
HerrialdeaITA Italia
AUT Austria
Irteera-lekuaUrbino
Helduera-lekuaVittorio Veneto
Taldeak20
Bataz besteko abiadura36,787 km/o
Emaitzak
TxapeldunaUSA Andrew Hampsten (7 Eleven-Hoonved)
TxapeldunordeaNED Erik Breukink (Panasonic-Isostar-Colnago-Agu)
HirugarrenaSUI Urs Zimmermann (Carrera Jeans-Vagabond)
Puntukako sailkapenaNED Johan van der Velde (Gis Gelati-Ecoflam-Jollyscarpe)
Eskalatzailerik onenaUSA Andrew Hampsten (7 Eleven-Hoonved)
Gazte onenaITA Stefano Tomasini (Fanini-Seven Up)
Talderik onenaITA Carrera Jeans-Vagabond
◀19871989▶
Dokumentazioa

Edizio honen garaipena Andrew Hampstenentzat izan zen, hala, Giroa irabazten zuen lehen estatubatuarra eta lehen amerikarra bihurtuz. Bere garaipena 14. etapan egin zuen ihesaldi baten oinarritu zuen, non Gavia igo zen, 1960ko ediziotik igo ez zen mendatea. Etapa osoan zehar euria egin zuen, baina Gaviarako igoerara iristean baldintza klimatologikoak izugarriak izan ziren, etengabeko euri jasa, hotz handia eta elurrarekin. Andrew Hampsten, bere kirol zuzendariak ohartua, neoprenozko eskularruz, artilezko jertse batez eta eski betaurrekoz hornitu zen igoera horretarako. Alabaina, 1984ko Italiako Giroaren garailea izan zen Francesco Moserrek adierazi zuen bezala, igoeraren baldintza klimatologikoetatik haratago, txirrindularitzaren historian beste hainbat alditan ere gertatu zena, are okerragoa izan zen 16 kilometroko jaitsiera Bormioko helmugaraino. Jeitsieran zehar, ekaitza hasi zen, eta txirrindulari askok gelditzea beste erremediorik ez zuten izan euria eta tenperatura baxuen ondorioz, martxa aldaketa mekanismoan edo balaztetan izotza ere eratuz. Johan van der Velde une horretara arte mendiko liderra zena eta Gaviaren tontorrera lehen postuan iritsi zena, geratu egin behar izan zen jaitsiera hasi eta kilometro gutxira, hotzaren ondorioz bizikleta kontrolatzeko gauza ez zelarik, bere kirol zuzendariari beroki arropa eskatzeko eta te beroa eta cognaca hartzeko. Bormion, van der Velde garaileagandik 47 minutura sartu zen. Txirrindulari asko euren taldeko kotxeetan jaitsi ziren, bizikletan soilik etapako azken kilometroak eginez. Alabaina, antolakuntzak hurrengo egunean lasterketan jarraitzea baimendu zien. Erik Breukinkek eta Andrew Hampstenek faborito guztiei lau minutu baino gehiago atera zizkieten egunaren amaieran. Etapa herbeheretarrarentzat izan zen, eta estatubatuarrarentzat maglia arrosa.

Hau ere elurraren ondorioz, hurrengo eguneko etapa laburtu egin behar izan zen, Stelviorako igoera ibilbidetik kenduz. Honek, Gavia edizio honetako Coppi tontor bihurtu zuen.

Milango azken podiumean, Hampsten eta Breukinkekin batera Urs Zimmermann suitzarra igo zen, sailkapen nagusiko hirugarren bezala.

Taldeak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Alba Cucine - Benotto Stefano Colage
Alfa Lum - Legnano Marino Amadori
Atala Ofmega Silvio Martinello
Carrera Jeans - Vagamond Roberto Visentini
Ceramiche Ariostea Francesco Cesarini
Del Tongo - Colnago Giuseppe Saronni
Fanini - Seven Up Alessio Di Basco
Gewiss Bianchi Davide Cassani
GIS Gelati - Bruiatori Ecoflam Marco Giovannetti
Magniflex - Cyndarella Rolf Jaermann
Taldea Taldeko liderra
Malvor - Bottecchia Silvano Contini
Mosoca - Isoglass - Galli Hendrik Redant
Panasonic - Isostar Erik Breukink
PDM Greg LeMond
Reynolds Pedro Delgado
Chateau d'Ax - Salotti Gianni Bugno
Selca Ciclolinea Roberto Conti
7 Eleven - Hoonved Andrew Hampsten
Toshiba Jean François Bernard
Zahor Juan Fernández

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1.a maiatzak 23 Urbino 9 (banakeko erlojupekoa)   Frantzia Jean-François Bernard   Frantzia Jean-François Bernard
2.a maiatzak 24 Urbino-Ascoli Piceno 230   Italia Guido Bontempi   Frantzia Jean-François Bernard
3.a maiatzak 25 Ascoli Piceno-Vasto 184   Suitza Stefan Joho   Frantzia Jean-François Bernard
4.a a maiatzak 26 Vasto-Rodi Garganica 123   Italia Massimo Podenzana   Italia Massimo Podenzana
4.a b maiatzak 26 Rodi Garganica-Vieste 40 (taldekako erlojupekoa)   Italia Del Tongo - Colnago   Italia Massimo Podenzana
5.a maiatzak 27 Vieste-Santa Maria Capua Vetere 260   Italia Guido Bontempi   Italia Massimo Podenzana
6.a maiatzak 28 Santa Maria Capua Vetere-Campitello Matese 137   Italia Franco Chioccioli   Italia Massimo Podenzana
7.a maiatzak 29 Campitello Matese-Avezzano 178   Alemania Andreas Kappes   Italia Massimo Podenzana
8.a maiatzak 30 Avezzano-Chianciano 251   Frantzia Jean-François Bernard   Italia Massimo Podenzana
9.a maiatzak 31 Pienza-Marina di Massa 239   Italia Alessio Di Basco   Italia Massimo Podenzana
10.a ekainak 1 Carrara-Salsomaggiore 190   Italia Paolo Rosola   Italia Massimo Podenzana
11.a ekainak 2 Parma-Coll con Bosco - Bertan behera utzia -
12.a ekainak 3 Novara-Selvino 205   AEB Andrew Hampsten   Italia Franco Chioccioli
13.a ekainak 4 Bergamo-Chiesa Van Malenco 129   Suitza Tony Rominger   Italia Franco Chioccioli
14.a ekainak 5 Chiesa Van Malenco-Bormio 120   Herbehereak Erik Breukink   AEB Andrew Hampsten
15.a ekainak 6 Bormio-Merano 2000 83   Frantzia Jean-François Bernard   AEB Andrew Hampsten
16.a ekainak 7 Merano-Innsbruck 176   Italia Franco Vona   AEB Andrew Hampsten
17.a ekainak 8 Innsbruck-Borgo Valsugana 221   Italia Patrizio Gambirasio   AEB Andrew Hampsten
18.a ekainak 9 Levico Terme-Col de Vetriolo 18 (banakako erlojupekoa)   AEB Andrew Hampsten   AEB Andrew Hampsten
19.a ekainak 10 Borgo Valsugana-Arta Terme 233   Italia Stefano Giuliani   AEB Andrew Hampsten
20.a ekainak 11 Arta Terme-Lido del Jesolo 212   Italia Paolo Rosola   AEB Andrew Hampsten
21.a a ekainak 12 Jesolo-Vittorio Veneto 73   Suitza Urs Freuler   AEB Andrew Hampsten
21.a b ekainak 12 Vittorio Veneto 43 (banakako erlojupekoa)   Polonia Lech Piasecki   AEB Andrew Hampsten

Sailkapenak aldatu

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Andrew Hampsten      Ameriketako Estatu Batuak7 Eleven-Hoonved97 o 18 min 56 s
2. Erik Breukink   HerbehereakPanasonic-Isostar-Colnago-Agu+ 1 min 43 s
3. Urs Zimmermann   SuitzaCarrera Jeans-Vagabond+ 2 min 45 s
4. Flavio Giupponi   ItaliaDel Tongo-Colnago+ 6 min 56 s
5. Franco Chioccioli   ItaliaDel Tongo-Colnago+ 13 min 20 s
6. Marco Giovannetti   ItaliaGis Gelati-Ecoflam-Jollyscarpe+ 15 min 20 s
7. Pedro Delgado   EspainiaReynolds+ 17 min 02 s
8. Peter Winnen   HerbehereakPanasonic-Isostar-Colnago-Agu+ 18 min 14 s
9. Stefano Tomasini   ItaliaFanini-Seven Up+ 27 min 01 s
10. Maurizio Vandelli   ItaliaAtala-Ofmega+ 27 min 02 s
11. Beat Breu   SuitzaCyndarella-Isotonic+ 28 min 17 s
12. Marc Madiot   FrantziaToshiba-Look+ 28 min 17 s
13. Roberto Visentini   ItaliaCarrera Jeans-Vagabond+ 40 min 07 s
14. Raúl Alcalá   Mexiko7 Eleven-Hoonved+ 40 min 09 s
15. Franco Vona   ItaliaChateau d'Ax-Salotti+ 43 min 31 s
16. Juan Tomás Martínez   Euskal HerriaZahor Chocolates-Macario+ 49 min 12 s
17. Guy Nulens   BelgikaPanasonic-Isostar-Colnago-Agu+ 53 min 49 s
18. Massimo Ghirotto   ItaliaCarrera Jeans-Vagabond+ 54 min 48 s
19. Alberto Volpi   ItaliaGewiss-Bianchi+ 55 min 05 s
20. Emanuele Bombini   ItaliaGewiss-Bianchi+ 55 min 33 s
21. Ennio Vanotti   ItaliaChateau d'Ax-Salotti+ 57 min 39 s
22. Silvano Contini   ItaliaMalvor-Bottecchia+ 58 min 12 s
23. Helmut Wechselberger   AustriaMalvor-Bottecchia+ 59 min 17 s
24. Claudio Chiappucci   ItaliaCarrera Jeans-Vagabond+ 1 o 01 min 11 s
25. Marco Franceschini   ItaliaAlba Cucine-Benotto+ 1 o 01 min 22 s


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Johan van der Velde    HerbehereakGis Gelati-Ecoflam-Jollyscarpe154 pt.ak
2. Rolf Sørensen   DanimarkaAriostea-Gres131 pt.ak
3. Andrew Hampsten      Ameriketako Estatu Batuak7 Eleven-Hoonved129 pt.ak
4. Alessio Di Basco   ItaliaFanini-Seven Up117 pt.ak
5. Erik Breukink   HerbehereakPanasonic-Isostar-Colnago-Agu115 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Andrew Hampsten      Ameriketako Estatu Batuak7 Eleven-Hoonved59 pt.ak
2. Stefano Giuliani   ItaliaChateau d'Ax-Salotti55 pt.ak
3. Renato Piccolo   ItaliaGewiss-Bianchi49 pt.ak
4. Urs Zimmermann   SuitzaCarrera Jeans-Vagabond40 pt.ak
5. Tony Rominger   SuitzaChateau d'Ax-Salotti23 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Carrera Jeans-Vagabond   Italia291 o 10 min 15 s
2. Panasonic-Isostar-Colnago-Agu   Herbehereak+ 4 min 34 s
3. Del Tongo-Colnago   Italia+ 9 min 55 s
4. 7 Eleven-Hoonved   Ameriketako Estatu Batuak+ 34 min 44 s
5. Reynolds   Espainia+ 35 min 05 s


Kanpo estekak aldatu