1984ko Italiako Giroa

1984ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 67. edizioa izan zen. 1984ko maiatzak 17 eta ekainak 8 artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3808 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Francesco Moserrek, batez beste, 38,681 kilometro orduko abiaduran bete zituenak.

1984ko Italiako Giroa
Datu orokorrak
Lasterketa67. Italiako Giroa
Txapelketa1984 Super Prestige Pernod
Etapak23
Datakmaiatzak 17 – 1984.eko ekainak 10
Luzera3.808 km
HerrialdeaITA Italia
Irteera-lekuaLucca
Helduera-lekuaVerona
Taldeak19
Bataz besteko abiadura38,644 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Francesco Moser (Gis Gelati-Tuc Lu)
TxapeldunordeaFRA Laurent Fignon (Renault-Elf)
HirugarrenaITA Moreno Argentin (Sammontana-Campagnolo)
Puntukako sailkapenaSUI Urs Freuler (Atala-Campagnolo)
Eskalatzailerik onenaFRA Laurent Fignon (Renault-Elf)
Gazte onenaFRA Charly Mottet (Renault-Elf)
Talderik onenaFRA Renault-Elf
◀19831985▶
Dokumentazioa

Marino Lejarreta berriztarrak oso paper ona egin zuen edizio honetan, podiumean amaitzetik zazpi segundora baino ez baitzen geratu.

Bi txirrindulari baino ez ziren izan edizio honetan maglia arrosa jantzi zutenak: Francesco Moser eta Laurent Fignon. Italiarrak maglia arrosa sarrerako etapan lortu zuen, frantziarrak taldekako erlojupekoan kendu zion arren. Mendate tontorrean amaitu zen lehen etapan, Moserrek lidertza berreskuratu zuen. Euren denborak ez ziren oso ezberdinak izan hurrengo etapetan, Milango erlojupekoa iritsi zen arte, non Moserrek minutu eta erdi atera zion Fignoni. Alabaina, frantziarrak 20. etapa irabazi eta lidertza berreskuratu zuen, Moserri minutu bat baino gehixeago ateraz.

Hala, Giroa azken etapan erabaki zen, Francesco Moserrek nagusitasun handiz irabazi zuen 42 kilometroko erlojupeko bat, Laurent Fignon bigarren postura bidaliz. Biekin batera, podiumean Moreno Argentin egon zen.

Giroaren edizio hau polemikaz beterik egon zen, Fignonek autoritateen, telebista publikoaren, probaren antolakuntzaren eta italiar publikoaren babes argi bat salatu baitzuen. Gauza guzti hauek Laurent Fignonen autobiografian irakur daitezke, 2010eko irailak 17ko El Mundo egunkariak adierazten duen bezala.

« "Baldintza normaletan, etapa guztiek gutxienezko arau moral batzuk errespetatu izan balituzte, erlojupeko horrek (42 kilometrokoa, (Francesco) Moserrek frantziarrari 2:24 ateraz irabazi zuena) bigarren mailako garrantzia baino ez zuen izango, diferentziak askoz txikiagoak izango ziren. Eta nire lehen Italiako Giroa modurik logikoenean irabaziko nuen. Horren ordez, paparrean min batek irakiten zidan: bidegabekeriarena". »


« "Hori zen ondorioa. Goazen gertaeretara: 18. etapako goizean guztia bereziki adierazita nuen nire egutegian, non xehetasunik txikienak ere kontu handiz aztertu genituen Guimardekin (bazekien erasoa non jo) [...] fartsa iskanbilatsu bat gertatu zen. Mendiko etapa dantesko honen egitarauan Stelvio mitikorako (2757 metro) igoera agertzen zen, non Coppi handiak bere balentriarik handienetako bat erdietsi zuen eta txirrindularitzaren italiarrik fededunenek beste inor hain balentria handirik lortzeko gai izango ez zela uste zutelarik... Hotza eta altuera probestuz, autoritateen babes politikoarekin, existitzen ez ziren arriskuak asmatu zituzten. Errepideen agentzia nazionalak "elur arriskua" edo eta "elurjauzi" arriskuz hitz egin zuen. Hain ospetsuak ez ziren beste mendate batzuekin ere egin zuten: etapak egunez egun egokitzen ziren euren interesen arabera. Erabat surrealista zen. Cyrill Guimardek ahal izan zuen guztia protestatu zuen. Baina alferrik. Vincenzo Torrianik Stelvio mendatea etapatik kendu zuen eta duintasunik gabeko ibilbide alternatibo bat eskaini zuen. Helmugan, Val Gardenan, bigarren amaitu nuen eta Moserri denbora apur bat janez, guztioi inposatu zigun "kolpe politiko"agatik oso pozik. Eraso handiko gure plana zapuztua geratu zen kirol arauak errespetatzen ez zituzten antolatzaileen moral bikoitzagatik". »


« "Hurrengo egunean, hain zuzen ere aurreikusitako tokian, bakarrik irten nintzen hainbeste gorroto nituen hotz eta lainoarekin... Etapa hau bakarrean irabaziz, sailkapena irauli eta lidertza lortu nuen. Baina Moser, orain nigandik minutu eta erdira zegoena, ez zen kanporatua izan, Stelvion, 2000 metrotik gorako altueran gertatu izango zena. Pelotoi guztiak ahal izan zuen guztia egin zuen babesteko, denbora gehiegi gal zezan eragozteko... Afizionatu mordo bat txandakatu egiten ziren mendateetan bultzatzeko. Komisarioek eurek ere, eurena aportatu zuten 20 segundorekin zigortuz ustezko zuzkidura desegoki bategatik! Ezinbestekoa zen Giroa Moserrek irabaztea". »


« "Eta, azkenean, erlojupekoa: Moser:42 km, batez beste 51 kilometro orduko abiaduran. Ni, bigarren 2 minutu eta 24 segundora. Minutu bat eta hiru segundo galduta sailkapen nagusian. Ni kaosean hondoratu nintzen. Askoz zailagoa zen nire erlojupekoaren zati handi batean telebistako helikopteroko gidaria, zalantzarik gabe bere lanari zion pasioak hartua, ni nire dortsala bere aparatuarekin lisatzeko bezain hurbil filmatuz dibertitu zela onartzea. Alferrikakoa hala eragindako turbulentziek nire abiadura moteltzeko behar adina haize bidali zidatela esatea. Bi edo hiru aldiz, erortzeko zorian, kexatzeko ukabila atera behar izan nuen. Guztia Moserrek irabaz zezan. Guimard haserre bizian zegoen. Baita neu ere. »


Taldeak aldatu

Taldea Taldeko liderra
Del Tongo - Colnago Giuseppe Saronni
Alfa Lum - Olmo Marino Lejarreta
Ariostea - Benotto Carmelo Barone
Atala - Campagnolo Urs Freuler
Bianchi - Piaggio Silvano Contini
Carrera - Inoxpran Roberto Visentini
Dromedario Alfio Vandi
Fanini - Wührer Jens Veggerby
Gemeaz - Zor Eduardo Chozas
GIS Francesco Moser
Taldea Taldeko liderra
Línea Italia - Motta John Eustice
Magniflex - Cilo - Aufina Beat Breu
Malvor - Bottecchia Acacio Da Silva
Metauromobili Lucien Van Impe
Murella Gianbattista Baronchelli
Renault - Elf Laurent Fignon
Sammontana Moreno Argentin
Santini - Galli Davide Cassani
Supermercati Brianzoli Jonathan Boyer

Etapak aldatu

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
Sarrerakoa maiatzak 17 Lucca 5 (banakako erlojupekoa)   Italia Francesco Moser   Italia Francesco Moser
1.a maiatzak 18 Lucca-Pietrasanta Marina 55 (taldekako erlojupekoa)   Frantzia Renault - Elf   Frantzia Laurent Fignon
2.a maiatzak 19 Pietrasanta-Florentzia 127   Suitza Urs Freuler   Frantzia Laurent Fignon
3.a maiatzak 20 Bolonia-San Luca 110   Italia Moreno Argentin   Frantzia Laurent Fignon
4.a maiatzak 21 Bolonia-Numana 238   Suitza Stefan Mutter   Frantzia Laurent Fignon
5.a maiatzak 22 Numana-Block Haus 194   Italia Moreno Argentin   Italia Francesco Moser
6.a maiatzak 23 Chieti-Foggia 193   Italia Francesco Moser   Italia Francesco Moser
7.a maiatzak 24 Foggia-Marconi di Pisticci 225   Suitza Urs Freuler   Italia Francesco Moser
8.a maiatzak 25 Policoro-Acropoli 228   Suitza Urs Freuler   Italia Francesco Moser
9.a maiatzak 26 Acropoli-Cava di Tirreni 104   Norvegia Dag-Erik Pedersen   Italia Francesco Moser
10.a maiatzak 27 Cava di Tirreni-Isernia 209   Frantzia Martial Gayant   Italia Francesco Moser
11.a maiatzak 28 Isernia-Rieti 243   Suitza Urs Freuler   Italia Francesco Moser
12.a maiatzak 29 Rieti-Citta di Castello 175   Italia Paolo Rossola   Italia Francesco Moser
13.a maiatzak 30 Citta di Castello-Lerici 269   Italia Roberto Visentini   Italia Francesco Moser
14.a maiatzak 31 Lerici-Alessandria 204   Italia Sergio Santimaria   Italia Francesco Moser
15.a ekainak 1 Certosia pi Pavia-Milan 38 (banakako erlojupekoa)   Italia Francesco Moser   Italia Francesco Moser
16.a ekainak 2 Alessandria-Bardonecchia 198   Norvegia Dag-Erik Pedersen   Italia Francesco Moser
17.a ekainak 3 Bardonecchia-Lecco 249   Suitza Jurg Bruggmann   Italia Francesco Moser
18.a ekainak 4 Lecco-Merano 252   Italia Bruno Leali   Italia Francesco Moser
19.a ekainak 5 Merano-Selva Val Gardena 74   Euskadi Marino Lejarreta   Italia Francesco Moser
20.a ekainak 6 Selva Val Gardena-Arabba 169   Frantzia Laurent Fignon   Frantzia Laurent Fignon
21.a ekainak 7 Arabba-Treviso 208   Italia Guido Bontempi   Frantzia Laurent Fignon
22.a ekainak 8 Soave-Verona 42 (banakako erlojupekoa)   Italia Francesco Moser   Italia Francesco Moser

Sailkapenak aldatu

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Francesco Moser    ItaliaGis Gelati-Tuc Lu98 o 32 min 20 s
2. Laurent Fignon    FrantziaRenault-Elf+ 1 min 03 s
3. Moreno Argentin   ItaliaSammontana-Campagnolo+ 4 min 26 s
4. Marino Lejarreta   Euskal HerriaAlfa Lum-Olmo+ 4 min 33 s
5. Johan van der Velde   HerbehereakMetauro Mobili-Pinarello+ 6 min 56 s
6. Gianbattista Baronchelli   ItaliaMurella-Rossin+ 7 min 48 s
7. Lucien Van Impe   BelgikaMetauro Mobili-Pinarello+ 10 min 19 s
8. Beat Breu   SuitzaCilo-Aufina-Crans-Montana+ 11 min 39 s
9. Mario Beccia   ItaliaMalvor-Bottecchia+ 11 min 41 s
10. Dag Erik Pedersen   NorvegiaMurella-Rossin+ 13 min 35 s
11. Wladimiro Panizza   ItaliaAtala-Campagnolo+ 15 min 46 s
12. Eddy Schepers   BelgikaDromedario-Alan-Sidermec+ 16 min 55 s
13. Faustino Rupérez   EspainiaZor-Gemeaz Cusin+ 18 min 02 s
14. Alfredo Chinetti   ItaliaSupermercati Brianzoli+ 18 min 44 s
15. Martial Gayant   FrantziaRenault-Elf+ 21 min 10 s
16. Giuseppe Saronni   ItaliaDel Tongo-Colnago+ 22 min 06 s
17. Alfio Vandi   ItaliaDromedario-Alan-Sidermec+ 22 min 31 s
18. Roberto Visentini   ItaliaCarrera-Inoxpran+ 24 min 07 s
19. Alberto Fernández Blanco   EspainiaZor-Gemeaz Cusin+ 24 min 35 s
20. Bruno Leali   ItaliaCarrera-Inoxpran+ 25 min 46 s
21. Charly Mottet    FrantziaRenault-Elf+ 29 min 51 s
22. Glauco Santoni   Italia+ 31 min 09 s
23. Acácio da Silva   PortugalMalvor-Bottecchia+ 31 min 25 s
24. Franco Chioccioli   ItaliaMurella-Rossin+ 32 min 49 s
25. Luciano Loro   Italia+ 33 min 02 s


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Urs Freuler    SuitzaAtala-Campagnolo178 pt.ak
2. Johan van der Velde   HerbehereakMetauro Mobili-Pinarello172 pt.ak
3. Francesco Moser    ItaliaGis Gelati-Tuc Lu166 pt.ak
4. Dag Erik Pedersen   NorvegiaMurella-Rossin160 pt.ak
5. Laurent Fignon    FrantziaRenault-Elf150 pt.ak


Mendiko sailkapena aldatu

 Mendiko sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Laurent Fignon    FrantziaRenault-Elf53 pt.ak
2. Flavio Zappi   ItaliaMetauro Mobili-Pinarello40 pt.ak
3. Moreno Argentin   ItaliaSammontana-Campagnolo30 pt.ak
4. Johan van der Velde   HerbehereakMetauro Mobili-Pinarello29 pt.ak
5. Jesús Rodríguez Magro   Espainia28 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Renault-Elf   Frantzia293 o 48 min 45 s
2. Murella-Rossin   Italia+ 2 min 34 s
3. Carrera-Inoxpran   Italia+ 27 min 41 s
4. Del Tongo-Colnago   Italia+ 40 min 30 s
5. Alfa Lum-Olmo   Italia+ 40 min 46 s


Gazteen sailkapena
1. Charly Mottet   Frantzia REN 99h 02' 11s
2. - - - -
3. - - - -

Kanpo estekak aldatu