Juan Fernández Martín

txirrindulari espainiarra

Juan Fernández Martín (Alhama de Granada, Granada, 1957ko urtarrilaren 5a - ) espainiar txirrindulari ohia da, profesionala 1977 eta 1988 artean.

Juan Fernández Martín
Bizitza
JaiotzaAlhama de Granada1957ko urtarrilaren 5a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Kas 1979-1979
Amaya Seguros (en) Itzuli 1980-1980
Kelme 1981-1982
Amaya Seguros (en) Itzuli 1983-1986
Zahor Chocolates (en) Itzuli 1987-1988
 

Bere kirol ibilbide profesionalean zehar, 50 garaipen lortu zituen. Horien artean nabarmentzekoak dira Munduko Txirrindularitza Txapelketan lortutako 3 brontzeko domina, Espainiako Vueltako 4 etapa garaipen eta Italiako Giroan lortutako etapa garaipen bat.

Kirol ibilbidea

aldatu

Granadako probintzian jaioa bazen ere, Euskal Herrira etorri zen hamaika urte besterik ez zituelarik eta Gasteizen hazi eta hezi zen.

Arabako hiriburuko “Sociedad Ciclista Vitoriana” klubean hasi zen lehiatzen. Gero, juniorretan, hiru urtez “Finanzauto y Servicios” klubean aritu zen. Geroago urtebetez “Brasileña Melita” taldean egon zen, Kas taldera iritsi aurretik, zeinarekin Eskualdeetako Espainiako Txapelketa titulua lortu zuen.

1979an lortu zuen bere lehen kontratu profesionala talde honetan. Lehenbiziko urtean hiru garaipen lortu zituen. 1980an Zor-Vereco taldera joan zen, non Espainiako tropeleko txirrindulari garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Urte horretan bertan, Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta brontzezko domina lortu zuen Sallancheseko Munduko txapelketan.

Txirrindularitza profesionaletik 1988ko amaieran erretiratu zen eta Clas-Cajastur taldeko kirol zuzendari bihurtu zen. Zuzendari lanetan hainbat titulu lortu zituen, Tony Rominger, Fernando Escartín eta Ángel Casero bezalako txapeldunak gidatuz.

Palmaresa

aldatu

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987 1988
Italiako Giroa - 24. - 37. - 124. - - 94. UT
Frantziako Tourra - - 50. - - - UT UT - -
Espainiako Vuelta - 16. UT 20. UT UT UT UT 70. UT
Munduko errepideko txapelketa   UT 3. 55. 7. - 18. 6. 4. 3. 3.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu