Urs Freuler
Urs Freuler (Bilten, Glaris kantonamendua, 1958ko azaroaren 6a) suitzar txirrindulari ohia da, profesionala 1980 eta 1997 artean, 124 garaipen eskuratu zituena.
Urs Freuler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilten (en) , 1958ko azaroaren 6a (65 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta pistako txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 85 kilogramo |
Altuera | 187 zentimetro |
Jasotako sariak |
Kirol ibilbidea
aldatuAbiadura handiko txirrindularia izan zen, errepideko zein pistako lasterketetan parte hartu zuena. Pistan, keirin modalitatean bitan izan zen munduko txapelduna eta zortzitan puntukako proban; horretaz gain 21 Sei Eguneko lasterketak irabazi zituen. Errepidean, hainbat egun bakarreko lasterketa eta criterium irabazi zuen. 1980ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, taldekako jazarpen proban.[1]
1981ean, Freuler babesle pertsonal baten pean lehiatzen ari zelarik, TI-Raleigh taldea berarekin harremanetan jarri zen, Frantziako Tourrerako taldea osatzeko arazoak izaten ari zirela eta. Orduko arauek txirrindulari talde batean ez ziren txirrindulariak kontratatzeko baimentzen zuten, eta aukera hori baliatuz, Freuler Tourerrako taldeari gehitu zitzaion. [2] Freuler, oraindik ere txirrindulari gaztea zenez eta neguko denboraldiko Sei Eguneko probentzako kontratuak zituelako, TI-Raleighen kirol zuzuendaria Peter Post eta Freuler ados jarri ziren lasterketa uzteko Alpeetara iritsi baino lehen [3] (mendiko etapetan parte hartzeko gai izan arren). Freuler, Jan Raas esprinterra ordezkoa izan zen eta TI-Raleighekin Tourreko bi taldekako erlojupekoetan baita 7. etapan ere gailendu zen, eta 15. etapan lasterketa utzi zuen. Geroztik, ez zuen berriro ere Frantziako Tourrean parte hartu. [4]
Freuler, bere ibilbideko zatirik haundienean Italiako taldeetan aritu zen, eta Italiako Giroan hainbat etapa eskuratu zuen 1982tik 1989ra. 1982an hiru etapa irabazi zituen, 1984an lau etapa eta 1985ean beste hiru etapa garaipen eskuratu zituen. Guztira 15 etapa poltsikoratu zituen Giroan eta Puntukako sailkapenaren maillota ere lortu zuen 1984an.
Palmaresa
aldatuPista
aldatu- Munduko Puntukako txapelduna (8): 1981, 1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1987 eta 1989an
- Munduko Keirin txapelduna (2): 1983 eta 1985ean
- Europako sprint txapelduna (1): 1981ean
- Suitzako kilometroko txapelduna (4): 1981, 1983, 1986 eta 1987an
- Suitzako Puntukako txapelduna (6): 1981, 1986, 1989, 1990, 1991 eta 1992an
- Suitzako bakarkako jazarpen txapelduna (1): 1985ean
- 21 Sei Eguneko lasterketak 1981etik 1994ra, honako bikote hauekin: Patrick Sercu, Robert Dill-Bundi, Hans Känel, René Pijnen, Daniel Gisiger, Horst Schütz, Dietrich Thurau, Roman Hermann, Danny Clark, Olaf Ludwig, Remig Stumpf eta azkenik Carsten Wolf 1994an.
Errepidea
aldatu1981
- Frantziako Tourreko 2 taldekako erlojupeko TI-Raleighekin eta etapa 1
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Romandiako Tourreko 2 etapa
1982
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Sardiniako Giroko etapa 1
- Italiako Giroko 3 etapa
- 3. Niza-Alassion
- 5. Argovia Kantonamenduko Sari Nagusian
1983
- Trentinoko Giroko etapa 1
- Suitzako Itzuliko 2 etapa
- 2. Sardiniako Giroan eta etapa 1
1984
- Italiako Giroko Puntukako sailkapena eta 4 etapa
- 3. Baracchi Sarian
- 7. Milan-Turinen
- 9. Nazioen Sari Nagusian
- 9. Critérium des Asen
1985
- Argovia Kantonamenduko Sari Nagusia
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Trentinoko Giroko etapa 1
- Settimana Coppi e Bartaliko etapa1
- Italiako Giroko 3 etapa
- 4. Milan-Turinen
- 6. Apuliako Giroan eta etapa 1
- 8. Milan-San Remon
1986
- Pino Cerami Sari Nagusia
- Italiako Giroko etapa 1
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- 6. Campaniako Giroan
1987
- Italiako Giroko etapa 1
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Apuliako Giroko etapa 1
1988
- Italiako Giroko etapa 1
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Danimarkako Itzuliko etapa 1
- Étoile de Bessègeseko etapa 1
1989
- Suitzako Itzuliko etapa 1
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- Italiako Giroko 2 etapa
- Romandiako Tourreko 2 etapa
- 2. Argovia Kantonamenduko Sari Nagusian
- 2. Luganoko Sari Nagusian
- 9. Paris-Roubaixen
1990
- Setmana Catalanako etapa 1
- Romandiako Tourreko 2 etapa
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.sports-reference.com/olympics
- ↑ (Nederlanderaz) Post wil vaker coureurs op huurbasis aantrekken
- ↑ (Nederlanderaz) Freuler voor Alpen verplicht naar huis
- ↑ The Tour: Urs Freuler
Kanpo estekak
aldatu- Urs Freuler - ProCyclingStats