Novara
Novara[1] (piemonteraz: Noara; lombardieraz: Nuara) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piemonte eskualdeko udalerria eta Novarako probintziako hiriburua da. Agogna eta Terdoppio ibaien artean dago, Milandik 50 km mendebaldera. 105.574 biztanle ditu[2] (2012) eta eskualdeko bigarren hiririk populatuena da, Turinen ondoren.
Novara | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Probintzia | Novarako probintzia | ||
Posta kodea | 28100 | ||
ISTAT kodea | 003106 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°27′N 8°37′E / 45.45°N 8.62°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 103.05 km² | ||
Altuera | 162 m | ||
Mugakideak | Cameri, Galliate, Garbagna Novarese, Nibbiola, Romentino, San Pietro Mosezzo, Caltignaga, Granozzo con Monticello, Trecate eta Casalino | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 104.183 (2018ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 1.010,99 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0321 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Chalon-sur-Saône, Koblentza eta Haskovo (en) ![]() | ||
Katastro kodea | F952 | ||
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
Matrikula | NO | ||
comune.novara.it |
Historia aldatu
Erromatarren okupazio garaian Novaria izena izan zuen. K.a. 49an, Julio Zesarrren agintaldian, municipium bilakatu zen. V. mendean suntsitua izan zen. 1110ean Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiria erre zuen. 1167an Lonbardiako Ligan sartu zen. Utrechteko Itunaren ondorioz (1714), Milanerriarekin batera, Austriaren eskura pasatu zen. 1738an Savoiako etxearen menpe gelditu zen. Novarako gudua (1849) erabakigarria izan zen Italiako Lehen Independentzia gerran, Josef Radetzky buru zuen austriar armada piemontear indarrei nagusitu baitzitzaien[3].
Ondasun nabarmenak aldatu
Hiriko eraikinik aipagarrienak hauek dira[3]:
- Santa Maria Assunta katedrala, 1577–1659 bitartean berreraikia.
- Katedralaren bataiategia, XI. mendekoa.
- San Gaudenzio basilika (1577-1887).
- XIII. mendeko gazteluaren (Castello Visconteo Sforzesco) hondakinak.
Ekonomia aldatu
Nekazaritza merkatu garrantzitsua da, arrozarentzat bereziki. Industriari dagokionez, kotoi eta zetaren manufaktura, kimikagintza, inprimagintza eta elikagaien transformazioa (gazta, galletak) dira aipagarrienak[3].
Demografia aldatu

Kirola aldatu
Novara Calcio herriko futbol taldea Serie A mailan ibilitakoa da.
Novaratar ezagunak aldatu
- Isabella Leonarda (1620–1704), musikagilea;
- Gianni Bettini (1860–1938), asmatzailea;
- Felice Casorati (1883–1963), margolaria;
- Carlo Emanuele Buscaglia (1915–1944), hegazkinlaria;
- Vittorio Gregotti (1927), arkitektoa;
- Domenico Fioravanti (1977), igerilaria;
- Matias Masucci aktorea;
- Oscar Luigi Scalfaro (1918-2012), Italiako presidentea;
Herri eta hiri senidetuak aldatu
Novarak honako hiri senidetuak ditu:
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Popolazione residente per sesso e circoscrizione al 31.12.2012 Comune.novara.it
- ↑ a b c Novara 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 27an begiratua.
Kanpo estekak aldatu
- (Italieraz) Webgune ofiziala
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |