Pienza

udalerri italiako

Pienza Italia erdialdeko hiri bat da(comune), Sienako probintzian dagoena, Toscana eskualdeko Orcia Ibarrean. Montepulciano eta Montalcino hirien artean dago Pienza. Besteak beste, Errenazimentuko hirigintzako eredu da Pienza; hain zuzen ere, UNESCOk 1996. urtean Gizateriaren ondare izendatu zuen hiria; eta 2004. urtean, berriz, Orcia Ibar osoa sartu zuen sailkapen horretan.

Pienza
Pienza
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaSienako probintzia
Izen ofizialaPienza
Jatorrizko izenaPienza
Posta kodea53026
ISTAT kodea052021
Geografia
Koordenatuak43°04′43″N 11°40′44″E / 43.07861°N 11.67889°E / 43.07861; 11.67889
Map
Azalera122.96 km²
Altuera491 m
MugakideakCastiglione d'Orcia, Chianciano Terme, Radicofani, San Quirico d'Orcia, Torrita di Siena, Trequanda, Montalcino, Montepulciano eta Sarteano
Demografia
Biztanleria1.976 (2023ko urtarrilaren 1a)
−106 (2018)
Dentsitatea16,07 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0578
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaG602
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaSI
Hizkuntza ofizialaitaliera
comune.pienza.siena.it

Historia aldatu

Corsignano izeneko hiribildu baten inguruan berreraiki zuten Pienza. Bertan jaio zen Eneas Silvio Piccolomini 1405. urtean, gerora Pio II.a aita santua izan zena, Errenazimentuaren bultzatzaileetariko bat, planifikatutako hirigintza humanista bultzatu zuena. Gerora, Italiako eta Europako beste hiri batzuetara zabaldu zen egikera hori.

Bernardo Gambarelli (Bernardo Rossellino ezizenez ezagunagoa) Florentziako arkitektoa izan zen berreraikitze-lanen buru; 1459. urtetik aurrera egin zituzten lanak. 1462. urtean Pio II.ak katedrala sagaratu zuen.

Ikustekoak aldatu

  • Piccolomini jauregia
  • Katedrala, Errenazimentuko zaharrenetarikoa
  • Borgia jauregia
  • Herriko jauregia
  • San Frantzisko eliza
  • Ammannati jauregia
  • Gonzaga jauregia
  • Atrebatense Kardinalaren jauregia
  • Pieve-a
  • Monticchielloko Romitorio edo landutako haitzuloak

Kanpo estekak aldatu